Behartutako desagertzeak, inpunitatez estalitako Estatu krimenak
Datorren abuztuaren 30ean, asteartea, Behartutako Desagertzeen Biktimen Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan. Gizateriaren aurkako krimenak dira desagertze horiek, Estatuko agenteek egiten dituztenak edo agintarien onespenarekin egiten direnak, eta torturak zein hilketak izaten dira askotan, tartean. Biktimen hurbilekoentzat sufrimendu areagotua eragiten dute, normalean inoiz ez baitute jakiten zer gertatu zen edo non dagoen euren senidea. Nazioarteko zuzenbideak aitortutako delitua da behartutako desagertzeena.
Giza eskubideen aldeko erakundeek mundu osoko herrialdeei egotzi izan dizkiete horrelako praktikak krimen horien larritasuna azpimarratuz eta erasotzaileen zigorgabetasuna salatuz, oso gutxitan eramaten baitituzte Justiziaren aurrera.
Foro Sozial Iraunkorrak "egia, justizia eta aitortza" eskatu zituen iaz biktima horientzat, "horrela bakarrik izango baita posible bizikidetza demokratikoaren eraikuntzan aurrera egiten jarraitzea". Hala, "herritarren artean beldurra sorrarazteko" estrategia hori "gutxienez 14 aldiz" erabili dela salatu eta zazpi biktimak desagertuta jarraitzen dutela ohartarazi zuten.
Urtebete lehenago, 2020ko otsailean, NBEko Behartutako Desagertzeei buruzko Taldeak Naparraren familia hartu zuen Genevan kasua berriro irekitzeko. Hain zuzen ere, 2013an, Nazio Batuen Erakundeko lantalde horrek behartutako desagerpenen inguruan egindako txosten batean jaso zuen Espainian Gerra Zibilean eta diktaduran gertatutako 114.000 desagerpen baino gehiago argitu behar dituela oraindik Estatuak. Gainera, "tamalgarritzat" jo zuen delitu horiek zigorrik gabe jarraitzeak.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Azken urteetako kasu nabarmenenen txostena
Aurten, egun honen harira, Amnistia Internazionalek azken urteetako kasurik nabarmenenak bildu ditu txosten batean, azken asteetan garrantzi berezia hartu duen batetik hasita: 2014an, Ayotzinapako (Mexiko) 43 ikasleren desagerpena, azkenean "estatu krimentzat" jo dena, eta dozenaka pertsona atxilotzea ekarri duena, horien artean, Jesus Murillo Karam Mexikoko fiskal nagusi ohia, "bortxazko desagertzea, tortura eta justizia administrazioaren aurkako delituengatik".
Mexikoz gain, Latinoamerikan aipatzekoak dira Facundo Astudillo Castroren desagerpenaren eta heriotzaren kasuak Argentinan (2020ko apirilaren amaieran haren desagerpena salatu eta 107 egunera aurkitu zuten gorpua), eta 2021eko maiatzera arte Kolonbiako Behartutako Desagertzeei buruzko Mahaiak jasotako 775 kasuak.
Perun, 12.984 emakume desagertu dira, eta, Hondurasen, oraindik ez dakite garifuna komunitate indigenako lau kide non dauden, 2020ko uztailean bortxaz desagertu zirenak.
Europan, Balkanetako gatazka nabarmendu dute. Serbiaren eta Kosovoren arteko gatazka izan zenetik (1998-1999) 1.600 pertsona baino gehiago daude oraindik desagertuta. Espainiari dagokionez, gobernuz kanpoko erakundeak gogorarazi du Nazio Batuetako adituek Gobernuari eta Kongresuari gomendatu dietela iaz aurkeztutako lege proiektu baten zenbait arlo indartzeko, Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimei egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea bermatzeko lege proiektuarenak, alegia.
Bestalde, txosten horrek Donbasen, 2014tik 2016ra, dozenaka pertsona desagerrarazi izana leporatzen die Ukrainako agintariei.
Asian, talibanek Afganistan konkistatu zuteneko urteurrenaren inguruan, Amnistia Internazionalek salatu du mugimendu fundamentalistak 12 hilabete daramatzala aurreko Gobernuko funtzionario ohiak, aurkari ideologikoak eta aurkari politikoak desagerrarazten: Alia Azizi Herateko emakumeen espetxeko zuzendariaren kasua adibide gisa.
Halaber, Txinako "berreziketa-eremuetan" uigur etniako kideen desagerpenak salatu ditu, baita boterera iritsi den Irango presidentearen kasua ere. Izan ere, 1988an, Epailetzako buru zenean, milaka disidente politikoren desagerpenarekin zerikusia izan zuen, baina horiengatik epaitua izan gabe iritsi da boterera.
GKEak ere ez ditu ahazten Birmanian iazko otsaileko estatu-kolpearen ondoren izandako desagerpenak, ezta Yemengo Gobernuak nahiz huthi matxinoek eragindakoak ere.
Afrikan, Libia nabarmentzen da txostenean, munduko migrazio-krisiaren epizentroetako bat. "Estatuko eragileek zein Estatukoak ez diren kideek giza eskubideen urraketa ugari egiten dituzte errefuxiatuen eta migratzaileen aurka", ohartarazi du gobernuz kanpoko erakundeak. 2021ean, Libiako ontziek 32.425 pertsona errefuxiatu eta migratzaile atzeman eta itzularazi zituzten, eta "horietako asko desagertu egin ziren lehorreratu ondoren".
Burundi ere nabarmentzen dute, 250 kasurekin, baita Eritreako ehunka kasu, eta Kenyako Poliziak egindako 33 desagertzeak ere bai. Mozambike, Egipto, Niger, Uganda edo Nigeria ere aipatzen ditu txostenak. Aitzitik, kasu positibo gisa, Sudan dugu, bertako Gobernuak berretsi egin baitu berriki Behartutako Desagertzeen aurka Pertsona Guztiak Babesteko Nazioarteko Konbentzioa.
Estatu Batuei eta Errusiari ere atal bana eskaini die AIk txostenean. Estatu Batuetako agintariei dagokienez, erakundeak gogorarazi du orain arte inor ez dela Justiziaren aurrean eseri CIAk "terrorearen aurkako gerra" delako horren baitan kudeatzen zituen sekretuzko atxiloketa zentroen harira.
Errusiari buruz, berriz, Txetxenian egindako desagerketak nabarmendu ditu bereziki AIk. Tartean aipatzen du, adibidez, Salman Tepsurkayev, agintariekiko kritikoa zen Telegrameko 1ADAT kanaleko moderatzailea.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.