Agurain
2017/08/19 - 20:32
Bi pertsona zauritu dira A-1 errepidetik irtenda, Agurainen
Gidaria eta harekin zihoan emakumea ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek lagundu behar izan diete ateratzen.
2017/08/07 - 19:33
Hamar egunetan euskal ibaietan lau isuri izan direla salatu du Eguzkik
Kolektibo ekologistak ohartarazi duenez, litekeena da isuri gehiago egon izana, nahiz eta erakundeek salaketak ez jakinarazi.
2017/07/27 - 11:47
Bost kontzertu, Arabako 32. Organo Jaialdian
Ostiralean, hilak 28, hasiko da kontzertu errenkada, Gasteizen, eta Villabuenara, Agurainera, Oionera eta Moredara ere helduko da.
2017/07/20 - 16:52
Zadorra ibaia kutsatuta dago Agurain parean araztegia zaharkituta dagoelako
Zadorra Bizirik plataformak Araba osoko ibaien egoera kezkagarria dela dio. Arabako Foru Aldundiak eta URA Agentziak akordioa sinatu dute 74 milioi euro inbertitzeko.
2017/07/20 - 14:51
Aguraingo araztegiak egindako isurketa bat aztertzen ari da URA agentzia
Sarrerako ponpaketan gertatutako akats batengatik gertatu da isuria. Antza denez, instalazioaren titularrak ez zuen hutsegitea antzeman.
2017/06/15 - 19:24
Araztegian izandako akats batek eragin zuen Zadorrako isurketa Agurainen
Ponpaketan hutsegitea izan zen eta horren ondorioz izan ziren isurketak maiatzaren 5ean, 6an eta 7an. Bi egun igaro arte ez zuten akatsa antzeman.
2017/03/22 - 16:58
EHUko Uda Ikastaroek 15 ziklo eta 182 ekitaldi izango dituzte aurten
Nekane Balluerka EHUko errektoreak esan duenez, ikastaroak ekainaren 7an hasi eta irailaren 15ean amaituko dira. Asteazken honetan irekiko da matrikula egiteko epea.
2017/02/14 - 20:30
Inputatu egin dute Agurainen gizon bat harrapatu eta hil duen gidaria
Bidetik seinaleak kentzen ari ziren unean izan da istripua. Furgonetaren gidariak ihes egin du, eta laguntza ukatzeagatik beste delitu bat leporatu diezaiokete.
2016/11/14 - 15:17
Altsasuko ustezko erasoarekin lotuta zortzi lagun atxilotu dituzte
Atxiloketak Altsasun, Gasteizen, Iruñean, Agurainen eta Ordizian egin dituzte. 9. lagun bat ere atxilotu nahi izan dute, baina ez dute etxean aurkitu.
2016/10/04 - 16:25
Euskal Herriko azokarik zaharrena, beste behin, Agurainen
Milaka lagun bildu dira, astearte honetan, Arabako herri horretan; duela 600 urte ekin zioten azoka egiteari, eta aurten, beti bezala, giro bikaina dago.
2016/06/19 - 15:48
Hirugarren Araba Euskaraz prestatu dute gaurko Lautada ikastolakoek
Adin guztietarako ekitaldia prestatu dituzte Agurainen, Arabako ikastolen jaialdiaz gozatzeko xede.
2016/06/19 - 09:40
Araba Euskaraz ospatuko dute gaur Agurainen 'Geroari begira'
Gaur bildutako dirua eraikina eraberritzeko erabiliko du Lautada ikastolak.
2016/02/17 - 11:20
Elurrak eta izotzak irudi ederrak utzi dizkigute Agurainen
Azken egunetan bota duen elurrak eta bart gaueko izotzak irudi ederrak utzi dizkigu gaur goizean Agurainen.
2015/11/21 - 10:59
Arazoak errepideetan euriaren ondorioz
Istripurik handiena Araban izan da, auto batek zaldi baten aurka talka eginda. Goizaldean jazo da, 02:00etan, A-1 errepidean, eta bi lagun Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte zauri arinekin.
2015/11/12 - 19:41
Araba Euskaraz ekainaren 19an izango da, Agurainen
Ikasturte honetan 0 eta 16 urte bitarteko 250 ikasle izan ditu ikastolak. Halaber, Aguraingo AEK omenduko dute 2016ko edizioan, helduen euskalduntzean izan duen lanagatik.
2015/10/26 - 18:20
Udazkeneko koloreak, drone batek grabatuta Agurainen
David Martinez erabiltzaileak Agurainen grabatutako irudi ikusgarriak bidali dizkigu. Egileak drone batekin grabatu zituen irudiak.
2015/10/12 - 13:24
Familia bat etxetik atera behar izan dute Agurainen suaren ondorioz
Suak ez du inor zauritu. Etxebizitza familiabakarrak egurrezko egitura du, eta suak kalte handiak eragin ditu. Horregatik, biktimei senideen etxeetan ostatu eman behar izan diete.
2015/10/06 - 16:26
Aguraingo azokak 620 urte bete ditu
Urriko lehen igandearen ondorengo asteartean ospatzen da Agurainen azoka. Aurten 620 edizio bete ditu. Ehunka lagunek baliatu dute tartea abere erakuketaz eta artisau produktuez gozatzeko.
2015/08/29 - 14:29
Kutxabanken sukurtsal bati eraso egin diote Agurainen
Erasoa 04:40 inguruan jazo da Aguraingo Kutxabankeko sukurtsalean, kutxazain automatikoan, hain zuzen ere. Horrela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak.
2015/08/29 - 11:52
Banku-sukurtsal baten aurkako erasoa egin dute Agurainen
Kutxabankeko sukurtsalaren kanpoaldean margo bat egin dute: 'Guztiok batera Euskal Herria aurrera!'. Erasoaren ondorioz, ateak, pertsianak eta sarrerako beirateak kalteak jasan dituzte.