Amaia Uribe
2021/04/15 - 16:57
20.000 adingabe daude une honetan AEBko Gobernuaren zaintzapean
Adingabeentzat prestatutako aterpetxeak gainezka daude eta ondorioz, neska-mutikoek asteak ematen dituzte mugako atxiloketa zentroetan.
2021/04/14 - 16:48
Muga zeharkatu eta gero, zer? AEBen sartu diren migratzaileen egoera ezagutu dugu
Martxoan AEBra iritsi ziren 170.000 migratzaileetatik 104.000 deportatu egin dituzte. Amaia Uribek gertutik ezagutu du sartzea lortzen dutenen egoera.
2021/04/13 - 16:59
EITB Media, Mexikotik AEBera igarotzen diren migratzaileen dramaren lekuko
Amaia Uribe EITBko berriemailea Mexiko eta AEBren arteko mugara joan da, Rio Grandera, eta miseriatik ihesi egunero AEBra pasa nahi izaten dutenen testigantzak bildu ditu.
2021/04/13 - 16:40
AEBren eta Mexikoren arteko mugako migrazio krisiaren lekuko izan da EITB Media
Amaia Uribe Mexiko eta AEBren arteko mugara joan da, Rio Grandera, eta miseriatik ihesi egunero AEBra pasa nahi izaten dutenen testigantzak bildu ditu.
2021/04/13 - 13:47
11 migratzaile baltsa batean AEBra iristen diren unearen lekuko izan da EITB Media
Amaia Uribe Texasen dago Mexiko eta Estatu Batuen arteko mugaren egoera gertutik ezagutzeko. Bideo osoa ETB-1ko "Gaur Egun" albistegian ikusi ahal izango da 14:00etan.
2021/04/05 - 18:37
Kezka nagusi da Floridan fosfato planta batean isuri bat atzeman ostean
Floridan, hondamendi natural bat ekidin nahian ari dira lanean, erlojuaren kontra. Bizilagunei handik ateratzeko eskatu diete, ondorioak latzak izan daitezkeelako.
2021/04/02 - 16:53
George Floyd hil zuten auzoko bizilagunek "poliziarik gabeko gune" bihurtu dute kalea
Bizilagunek autogestionatzen dute auzoko segurtasuna. Bizilagun gehienek begi onez ikusten dute ekimen hau.
2021/04/01 - 16:55
Artelanak whatsapp bidez erosteko aukera martxan da dagoeneko
New Yorken bizi diren nafar batek eta galiziar batek eskuragarriago egin nahi dute artea eta 500 dolarretatik beherako koadroak saltzen dituze whatsappetik.
2021/03/31 - 17:59
Floyden atxiloketa ikusi zuten lekukoek ''hilketa'' izan zela esan dute malko artean
George Floyd kasuko epaiketan, lekukotza hunkigarriak entzun dira azken orduotan. Atxiloketa ikusi zutenek hilketa izan zela adierazi dute. Bien bitartean, Minneapolisen protesta egiten jarraitzen dute.
2021/03/30 - 16:50
George Floyd familiaren abokatua elkarrizketatu du EITBk
George Floyd hil zuen poliziaren aurkako epaiketaren bigarren eguna da gaur Minneapolisen. Lekuko gehiago agertuko da epaile aurrean, hilketa ikusi eta bideoz grabatu zuten lekukoak.
2021/03/29 - 16:13
George Floyden heriotza argitzeko epaiketa hasi da Minneapolisen
Derek Chauvin polizia da akusatu bakarra: 8 minutu eta 46 segundoz zapaldu zion lepoa belaunarekin eta haren ostean hil zen. 40 urteko kartzela zigor eskaerari egingo dio aurre.
2021/03/21 - 16:34
Columbia unibertsitateko 4.000 gaztek matrikula ordaintzeari utzi diote protesta modura
AEBko ikasle gehienek maileguak eskatu behar dituzte unibertsitatea ordaintzeko. Ikasketak amaitzean, 37.000 dolar zor dituzte, batez beste.
2021/02/26 - 22:00
''Guernica'' koadroaren tapiza kendu dute Nazio Batuen egoitzatik
Nazio Batuetako ikurretako bat zen 'Guernica' koadroaren tapiza kendu egin behar izan dute. New Yorkeko Rockefeller familiarena da berez eta itzultzeko eskatu dute.
2021/02/21 - 16:09
New Yorkeko Modaren Astea eraldatu egin da, eta ia desfile guztiak birtualak izan dira
Pandemiak guztiz aldatu du Fashion Week delakoa. Bi desfile izan ezik, beste guztiak birtualak izan dira eta horren eraginez, lan gutxiago izan dute modatik bizi direnek.
2021/02/20 - 15:50
Joe Bidenen aroak baikortasuna zabaldu du euskal enpresen artean
Unai Telleria Euskadiren AEBko ordezkariaren arabera, Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko merkataritza harremanak hobetuko dira, eta hortik aukera berriak aterako dira euskal enpresentzat.
2021/02/14 - 17:28
Estatu Batuetako Senatuak bigarrenez absolbitu du Donald Trump
Joan den urtarrilaren 6an Kapitolioaren aurka egindako erasoagatik, beraz, errugabe jo du Ganberak. Trump zigortzearen aldeko 57 boto izan dira, horietako 7, errepublikanoenak.
2021/02/10 - 15:57
AEBko senatuak epaiketa politikoa konstituzionala dela ebatzi du
Kapitolioko erasoaldia bultzatzea leporatzen diote Trumpi eta gaur demokratek bere aurkako argudioak azalduko dituzte.
2021/02/04 - 21:54
Lehenengoz, aldi berean aurpegiaren eta bi eskuen transplantea egin dute AEBn
Trafiko istripu baten ondorioz, gorputzaren %80 erre zitzaion. Baina miraria dirudien ebakuntza honi esker, guztiz aldatu zaio bizitza. New Yorkeko ospitale baten egin dute transplantea.
2021/02/04 - 16:02
Marjorie Greene Ordezkarien Ganberako batzordeetatik kanporatu nahi dute demokratek
Marjorie Taylor Green alderdi errepublikanoko kidea da. Armazalea da, teoria konspiratzaileen defendatzaile sutsua eta Parklandeko institutuko tiroketa muntaketa bat izan zela esan du.
2021/02/04 - 08:46
Koronabirusak 450.000 pertsona hil ditu Ameriketako Estatu Batuetan
Munduan koronabirusagatik hildako bost pertsonetatik bat estatubatuarra da.