Amaia Uribe
2021/02/02 - 21:40
Horrelakoa izaten ari da txertaketa Israelen eta AEBn
Israeleko Gobernuak sei hilabeteko immunitate agiria ematen die bi dosiak jarri dituztenei. AEBn, lehen aldiz, gehiago dira txertatutako herritarrak kutsatutakoak baino.
2021/01/30 - 16:45
Lau minutuan norbait kutsatuta dagoen ala ez esaten duen testa garatu dute AEBn
Pensylvaniako Unibertsitateak garatu du aplikazioa. Kartoizko txip batzuetan txistua jarri eta mugikorreko APP batekin jasotzen da emaitza.
2021/01/28 - 21:51
Aurrekaririk ez duen matxinada Wall Streeten
Funtsek Gamestop bideojoko enpresaren akzioak jaitsi egingo zirela aurreikusi zuten, eta negozioa egitera zihoazela, interneteko erabiltzaileek akzioak erosi eta prezioak igotzea bultzatu dute.
2021/01/27 - 15:46
Presidente berriaren estiloan eta Etxe Zurian ere aldaketa asko egon dira
Joe Bidenek ukitu berria eman dio Bulego Obalari, eta aldaketa sinboliko asko egin ditu. Jill Biden irakaslea da, eta klaseak ematen jarraituko du, Etxe Zurian bizi arren.
2021/01/23 - 17:14
Bernie Sanders senatariaren eskularruak, mundu osoko txiolarien hizpide
Joe Bidenen inbestiduran, eskuzorro deigarri batzuk jantzita agertu zen Sanders, eta sare-sozialetako protagonista bihurtu da.
2021/01/19 - 21:50
Trumpek bere hausturaraino eraman al du Alderdi Errepublikanoa?
Alderdi Errepublikanoan dagoen zatiketa agerian geratu da. Batzuek uste dute Trump dela behar duten liderra; eta beste batzuen ustez, politikoki hilda dago.
2021/01/14 - 22:03
Donald Trumpen etorkizunaren inguruan aditu batekin hitz egin dugu
Bigarren epaiketa politikoa jasango du, Washingtoneko fiskalak bere kontrako ikerketa penal bat jaso du eta alderdikide eta aliatuek lepoa eman diote.
2021/01/10 - 16:31
Mike Pence presidenteordeak ez du baztertu Trump kargugabetzea
Donald Trump apurka-apurka bakarrik geratzen ari da. Bere alderdian ere, geroz eta kritika zorrotzagoak jasotzen ari da. Pencek, esaterako, ez du baztertu Trump kargugabetzea.
2020/12/31 - 15:32
Herrialde gehienetan murrizketa zorrotzak daude ezarrita gaur gauerako
Amaia Uribek, Arantxi Padillak eta Ane Irababalek AEBn, Kolonbian eta Italian urteko azken eguna nola ospatuko duten kontatu digute.
2020/12/15 - 07:55
AEBko Hauteskunde Batzordeak Joe Biden demokrataren garaipena berretsi du
AEBko 46. presidentea izango da. Hauteskunde Batzordearen tramitea igarota, Kongresuak emaitzak berretsiko ditu urtarrilaren 6an eta 20an presidente kargua hartuko du Bidenek.
2020/12/08 - 15:23
Ashley Pastore Pfizerren txertoaren entsegu klinikoetan boluntarioa izan da
Ashley Pastore larrialdi zerbitzuetako medikua da eta entsegu klinikoetan parte hartu duten 30.000 boluntarioetako bat da.
2020/12/06 - 17:13
Utahko basamortuan agertu den monolitoaren misterioa
Pelikula bateko gidoia izan zitekeen, baina ez. Estatu Batuetan gertatu da. Monolitoa nork jarri ote du? Era guztietako bertsioak zabaldu dira AEBn.
2020/12/04 - 21:52
Gabon giroak eztanda egin du New Yorken
Milioika argi eta apaingarri jarri dituzte hirian zehar, eta aurten, ahalegin berezia egin dute txoko guztiak apaintzeko.
2020/11/26 - 15:51
Pandemia dela eta, ezberdina da aurtengo Esker Emate Eguna
Bidaiak % 10 murriztu dira eta New Yorken, adibidez, ezingo dute 10 lagunetik gorako afaririk egin.
2020/11/19 - 15:29
Koronabirusak eragindako egoera gero eta okerragoa da AEBn
Estatu Batuetan ere egoera zaila da oso. Ia 2000 lagun hiltzen dira egunero, eta dagoeneko 250.000 dira, guztira, hildakoak.
2020/11/17 - 21:47
'The New Yorker' aldizkariak Kirmen Uriberen euskarazko poema bat argitaratuko du
Euskarazko olerki bat aldizkari honetan agertzen den lehenengo aldia da eta irakurri ez ezik, entzun ere egin daiteke webgunean.
2020/11/03 - 21:41
Parte-hartze historikoa, AEBko hauteskundeetan
Historikoak izan litezke hauteskundeak, parte hartze errekorra hausteko bidean daudelako. Aurretiaz dagoeneko 100 milioi pertsonak bozkatu dute.
2020/11/03 - 15:33
Donald Trumpek iruzurra egongo dela salatu du
Donald Trumpek iruzurra egongo dela salatu du azken orduetan eta kaleetan indarkeria egongo dela adierazi du.
2020/11/02 - 15:53
Trumpen eta Bidenen hauteskunde ekitaldiak oso desberdinak dira
Bidenek mitin "sekretuak" egin ditu, kokapenaren daturik eman gabe eta auto aparkalekuetan. Trumpek, berriz, ekitaldi jendetsuak egin ditu estatu guztietan, inolako babes neurririk hartu gabe
2020/10/30 - 15:43
Inoiz baino latino gehiagok bozkatuko dute AEBko hauteskundeetan
32 milioi latinok daukate azaroaren 4ko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea. Boto-emaileen % 13 dira eta erabakigarriak izango dira.