Amaia Uribe
2020/03/02 - 21:27
Bernie Sanders, 'Superastearteko' faboritoa
Pete Buttigiegek lasterketa utzi, eta Michael Bloomberg bihar sartuko da demokraten lehian. Inkesten arabera, Bernie Sanders da faboritoa, eta jendetza batu du Los Angelesen.
2020/02/21 - 15:24
Mondragon taldeko ordezkaritza bat New Yorken da
Mondragon taldeko ordezkaritza bat New Yorken da egun hauetan, kooperatibismoa ezagutarazi eta negozio aukera berriak bilatzeko.
2020/02/20 - 14:50
Orain arteko debaterik beroenean, Michael Bloomberg egon da kritiken jomugan
Demokraten primarioetan Mike Bloomberg New Yorkeko alkate ohi eta errepublikano ohiak hartu zuen lehendabizikoz parte telebista eztabaida batean.
2020/02/04 - 14:42
Nola funtzionatzen dute Iowako 'caucus'ek?
'Caucus'etan herritarrek taldeak egiten dituzte euren gustuko hautagaien arabera. Boto gehien dituzten hautagaien jarraitzaileak beste herritarrak konbentzitzen saiatzen dira
2020/01/21 - 14:37
Ikusmina nagusi Estatu Batuen historiako hirugarren epaiketa politikoaren aurrean
AEBtan egun historikoa dute: gaur jarriko da abian 'impeachment'a Senatuan. Errudun jotzen badute, Donald Trump agintetik kendu dezakete, baina errepublikanoek gehiengoa dute Senatuan.
2020/01/20 - 15:13
Donald Trump, hiru urte polemikaren erdian
Donald Trumpek gaur egin ditu 3 urte karguan eta gora-beheraz eta polemikaz betetako agindaldia izan du. Ukitu dituen esparru guztietan sortu du ezegonkortasuna.
2020/01/06 - 18:49
Weinsteinek bizi osorako espetxe zigorra jaso dezake bi emakume bortxatzea leporatuta
Hasi da Harvey Weinsteinen kontrako epaiketa New Yorken. Hollywoodeko ekoizlerik garrantzitsuena izan zenak bizi osorako kartzela zigorra jaso dezake bi emakume bortxatzeagatik.
2019/12/31 - 14:59
Milioi bat lagunek emango diote ongietorria hamarkada berriari Times Squaren
180 milioi estatubatuarrek jarraituko dute ekitaldia telebista bidez. 1904tik egiten duten ohitura da, baina urtez urte bertakoez gainera hainbat eta hainbat turista erakartzen ditu.
2019/12/23 - 15:04
2.000 etxegabe baino gehiago bizi dira New Yorkeko metroan
New Yorkeko metroan bizi diren etxegabeen kopurua murriztu egin nahi dute. 2.000 lagun inguru bizi dira une honetan metroko geltoki eta trenetan.
2019/11/23 - 15:30
Applek, Googlek eta Facebookek etxebizitzaren arazoan lagundu nahi dute Kalifornian
Applek 2.500 milioi dolar erabiliko ditu arrazoizko prezioko etxebizitzak egon daitezen; Googlek eta Facebookek, aldiz, 1.000na milioi dolar emanez lagunduko dute.
2019/10/25 - 20:37
Kirmen Uribe idazlea irakasle moduan hasi da New Yorkeko Columbia Unibertsitatean
Bere nobela berria idaztera joan zen New Yorkera, eta egonaldia luzatzea erabaki du, hiriak bere idazteko moduari on egiten diolako.
2019/10/25 - 12:39
Kirmen Uribe Columbia Unibertsitateko Barnard institutuan ari da irakasle lanetan
Amaia Uribe, ETBko korrespontsala, Kirmen Uriberekin izan da eta bere lanaz eta buruan dituen proiektuez hitz egin dute.
2019/10/17 - 16:03
Alice Waddington zine zuzendari bilbotarra AEBn da, bere lehen filma aurkezten
Paradise Hills fantasiazko thriller bat da, mezu feminista zabaltzen duena, eta Hollywoodeko aktore ezagunak daude protagonisten artean.
2019/10/08 - 00:12
'Sophie et Voilà' marka bizkaitarra muga guztiak hausten ari da New Yorken
New Yorkeko ezkongaiek Euskal Herrian egindako soinekoak jantziko dituzte. "Sophie et Voilà" marka bizkaitarrak lehenengoz parte hartu du New Yorkeko ezkontza modaren azokan.
2019/09/16 - 20:53
Saudi Arabiako petrolio enpresak jasotako erasoak Iranek egin dituela dio AEBak
Baina Iranek hasieratik errefusatu ditu bere kontrako akusazioak. Trump presidenteak bere erreserbak eskaini ditu munduan petrolioaren beharrari behar bezala eusteko.
2019/07/16 - 16:11
Euskal politika sozio-ekonomikoek interesa piztu dute New Yorken
Iñigo Urkullu lehendakaria New Yorkeko agintariekin bildu da eta Euskadira gonbidatu ditu. New Yorkeko Udalak euskal politika sozial eta ekonomikoak eraman nahi ditu 8,6 milioi biztanleko hirira.
2019/06/30 - 15:54
AEBko aberatsek zerga gehiago ordaindu nahi dituzte
2020ko hauteskundeetako hautagaiei zergak igotzeko eskatu diete 19 aberats ezagunek.
2019/06/28 - 16:01
New Yorkeko Stonewall tabernan hasi zen sexu liberazioaren mugimendua 1969an
Poliziak homosexualen kontrako sarekada egin zuen Stonewall tabernan. Ohikoak ziren halako sarekadak, baina lehenengo aldiz, agenteei aurre egin zieten taberna barruan zeudenek.
2019/06/24 - 16:59
Erlijioa ez da ez txertatzeko salbuespena izango New Yorken
Elgorri agerraldia geldiarazi ezinik dabiltza New Yorken. 600 kasu agertu dira dagoeneko. Gehienak, erlijio sinismenak direla eta txertatu gabe dauden judu ortodoxoen artean.
2019/06/15 - 15:07
Abortua debekatzen duten estatuetan grabatzeari uko egingo diote hainbat ekoiztetxek
Abortuaren inguruko eztabaidan sartu dira enpresak. Izan ere, 180 enpresarik iragarki bat kaleratu dute New York Timesen, abortu eskubidea defendatuz, horien artean, Netflix edo Warner.