Ane Irazabal
2021/09/02 - 16:47
Ministro izatetik pizzak banatzera pasa da Sayed Saadat
Goizetik gauera aldatu afganiar askoren bizitza azken asteetan eta horren adibide garbia da Sayed Saadatena. Komunikazio ministro izatetik Alemanian pizzak banatzera pasa da.
2021/07/04 - 17:01
Erroma euskaraz ezagutu nahi? Dagoeneko badago aukera!
Luca Ricci erromatarra da eta bisita turistikoak gidatzen ditu, euskaraz, Italiako hiriburuan. Bilbon ikasi zuen euskara.
2021/06/24 - 20:31
Vatikanoak homofobiaren aurkako Italiako lege berria aldatzeko eskatu du
Homofobiaren eta transfobiaren aurkako lege berriak krisi diplomatikoa piztu du Vatikanoarekin. Izan ere, egoitza santuak ofizialki eskatu du araudia aldatzeko, hainbat punturekin ados ez dagoelako.
2021/06/20 - 16:54
2016tik 3500 asilo eskatzaile iritsi dira Europara korridore humanitarioen bidez
Kasu gehienetan, errefuxiatuek haien bizitza arriskuan jartzen dute Europara iristeko, baina, azken urteetan, ekimen berri bat zabaldu da asilo eskatzaileak modu seguru eta legalean etortzeko.
2021/06/14 - 22:55
Erroman azken hilabetean %50 hazi da turismoa iazko datuekin alderatuz
Italiak duela hilabete ireki zituen mugak turismoarentzat eta dagoeneko hasi da bisitarien etorrera nabaritzen. Erroman, adibidez, bikoiztu egin dira aireportuko iritsierak iazko datuekin alderatuz.
2021/05/25 - 23:05
Italiak hegaldi turistikoak abiarazi ditu AEBrekin, Kanadarekin edo Japoniarekin
Italiaren kasuan lau herrialdetako turistak dira koarentena egin beharko ez dutenak: AEBkoak, Kanadakoak, Japoniakoak edo Arabiar Emirerri Batuetakoak.
2021/05/22 - 18:37
Vatikanoak mafiosoak isolatzeko eta eskumikatzeko batzordea sortu du
Mafiako kideei elizaren ateak itxi nahi dizkiete. Gazte kamorristak birgizarteratzeko programa batean lan egiten duen apaiz batekin egon da ETB.
2021/05/10 - 21:35
Erromako Koliseoak zoru berria izango du 2023tik aurrera
Gobernuak koliseoari zorua berritzeko proiektua aurkeztu du. Horrela, erdigunetik gozatu ahal izango da antzinateko anfiteatrorik handienaren ikusgarritasunaz.
2021/05/02 - 17:50
Augusto enperadorearen mausoleoa ireki dute Erroman, 14 urtez itxita egon ondoren
Munduko eraikin arkeologikorik ikusgarrienetako bat da. Azken 14 urteetan itxita egon da zaharberritze lanak egiteko, eta konfinamenduek irekiera asko atzeratu dute.
2021/05/02 - 00:30
Itsas bidaiak bueltatu dira Italiara, baina turistak ezingo dira Venezian gelditu
Gaurtik aurrera, ontzi turistikoek Italiako itsasoan barrena bidaiatzeko baimena dute. Sektoreko enpresen kalkuluen arabera, mila milioi euroko galerak izan dituzte, covid-19aren ondorioz.
2021/04/23 - 16:38
12 gorpu erreskatatu eta beste 118 hildakoren bila jarraitzen dute Libiako uretan
"Ocean Viking" ontziak 12 gorpu aurkitu ditu oraingoz eta gomazko ontzian zihoazen beste 118 lagunen bila dabiltza, baina denak hil ote diren errezeloa dute.
2021/04/20 - 16:45
Serbiak ateak ireki dizkie txertoa jarri nahi duten atzerritar guztiei
Serbia doako txertaketa eskaintzen hasi da atzerritarrentzat. Horrek bertara joateko "txertoaren turismoa" piztu du Italian.
2021/04/18 - 17:54
Italia bere poetarik ospetsuena omentzen ari da: Dante Alighieri
700 urte beteko dira aurten Alighieri hil zela. Italiako 60 hiritan ospakizunak antolatu dituzte, eta pandemiak ere ez du lortu idazle italiar unibertsalenaren omenezko ekitaldiei distira kentzea.
2021/03/15 - 14:56
Italiako eskualde gehienak berriro konfinatu dituzte hiru astez
250 kasutik gorako intzidentzia metatua duten eremu guztiei eragiten die itxialdiak. Kasuen igoera gelditzeko muturreko neurria dela esan du Italiako Gobernuak.
2021/03/10 - 15:44
Gaur urtebete da Italiak 63 milioi herritar konfinatu zituenetik
Pandemiak urtea bete duen hoentan, Italia izan zen Txinatik kanpo lehen kasua izan zuen herrialdea. Egoera ez da asko hobea urtebe beranduago.
2021/02/25 - 21:44
San Marinok txertatze kanpaina hasi du Errusiako Sputnik txertoarekin
San Marinoko errepublikak, Italiaren barruan kokatuta dagoen estatu independiente txikiak, txertaketa hasi du. Europako mikroestatuak bere kabuz negoziatu du txertoaren erosketa.
2021/02/07 - 18:06
Italian museoak ireki dituzte berriro; Frantzian, oraindik bisitaririk gabe
Italiako eta Vatikanoko museoek berriz ireki dituzte ateak. Frantzian urritik itxita egon dira, eta oraindik ez dakite noiz zabalduko dituzten. Lanak zaharberritzeko aprobetxatzen ari dira.
2021/02/03 - 19:33
Mario Draghik onartu egin du Italiako gobernua osatzeko eskaera
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidente ohiak onartu egin du gobernua osatzeko eskaera. Gobernu teknokrata itzuli da Italiara.
2021/02/01 - 15:57
Jatetxeak eta tabernak ireki dituzte Italian RT indizea 1 baino baxuagoa delako
Eskualde gehienetan, tabernak, jatetxeak eta museoak berriz ere ireki dituzte gaur, egoerak hobera egin duelako. Une honetan ez dago eskualde gorririk edo konfinaturik.
2021/01/28 - 16:03
268 lagun hil ziren hondoratze baten errudun jo dute Italia
Nazio Batuen Erakundeko giza eskubideen batzordeak errudun jo du Italia 2013an hondoratutako ontzi baten ezbeharrean.