Ane Irazabal
2020/03/18 - 15:35
Azken 10 egunetan 400 pertsona hil dira Italiako Bergamo hirian
Bergamok harreman zuzena dauka Euskal Autonomia Erkidegoarekin, izan ere, koronabirusaen krisiak eztanda egin arte, hegaldi zuzena zeukan Gasteizekin.
2020/03/05 - 21:58
Moriako kanpalekua zaborrez beteriko kartzela bilakatu da errefuxiatuentzat
Gainera, errefuxiatuen egoera ez da batere erraza. Greziako Gobernua dagoeneko hasi da iritsi berriak diren errefuxiatuei asilo eskubidea ukatzen, eta guztiak armadaren ontzi batean sartzen.
2020/03/05 - 12:43
Gobernuz kanpoko erakundeak Moriara itzuli dira berriro lanera
Ane Irazabalek Lesbosen errefuxiatuek bizi duten egoeraren azken ordua eman digu. Azken egunetako eraso faxisten ostean, gobernuz kanpoko erakundeak Moriara itzuli direla kontatu digu.
2020/03/04 - 12:07
Ane Irazabal: ''Lesbosek uharte solidarioa izaten jarraitzen du''
Ane Irazabalen ustez, Lesboseko biztanleek solidarioak izaten jarraitzen dute, baina haserre daude Europako Batasunarekin eta Greziako gobernuarekin.
2020/03/02 - 21:58
Agintarien utzikeriak eta talde faxisten erasoek egoera zaildu dute Lesbosen
Talde faxistak errefuxiatuei erasotzen ari zaizkie, eta aldi berean, gobernua ere neurri bortitzak ari da hartzen mugak blokeatzeko.
2020/02/27 - 14:48
Eskolak eta museoak berriz ere irekitzeko asmoa agertu du Milango Udalak
Milanen bizi diren euskaldun talde batekin izan da Ane Irazabal. Batzuk etxerako bidea hartu dute. Beste batzuk, aldiz, bertan geratzea erabaki dute.
2020/02/26 - 14:30
Negozioak irekita daude Milanen, baina jende gutxi dabil kalean eta garraio publikoan
Kezka iturri nagusia Europan Italia da. Handik ari dira zabaltzen beste herrialdeetan ezagutzen ari garen koronabirus kasu gahienak.
2020/01/27 - 15:05
Ezkerreko alderdiak 8 puntu atera dizkio eskuineko koalizioari Emilia-Romagnan
Ezkerreko alderdiak Matteo Salviniren indar ultraeskuindarraren hedapena gelditu du Emilia-Romagnan, Italia osoko termometro gisa aztertu diren hauteskundeetan.
2020/01/02 - 13:55
Kafe espressoa Unescoren kultura ondasunen zerrendan sartzea nahi du Italiak
Italiarrek biziki maite dute euren kafea, eta kanpainaren antolatzaileentzat, arkitektura eta ondasun historiko-artistikoa bezain garrantzitsua da.
2019/12/22 - 14:35
Migratzaileek Kroaziako poliziaren indarkeria salatu dute
Kroaziako presidente berriak migrazioaren erronkari heldu beharko dio. Izan ere Bosnia eta Kroaziaren arteko muga Europar Batasunera sartzeko zirrikitu berria bihurtu da.
2019/12/18 - 18:50
Bosniako muga zeharkatzen duten migratzaileekin izan gara ibilaldiaren zati batean
Iragan urtean 23.000 migratzaile eta asilo eskatzaile sartu ziren Bosniara helburu bakar batekin: Kroaziara gurutzatu eta Europar Batasunean sartzea.
2019/11/28 - 14:53
'Awlad-Hesiak Gainditu' dokumentala aurkeztu du Ane Irazabal ETBko kazetariak
Dokumentalak lau haur errefuxiaturen bizipenak kontatzen ditu. Ume horien egunerokoan eta batez ere eskolaratzean jartzen du azpimarra dokumentalak.
2019/11/26 - 18:16
'Aita Mari' ontziko 78 migratzaileak Pozzallon lehorreratu dira
Bost eguneko itxaronaldiaren eta itsaso txarraren ostean, salbamenduko ontziak erreskatatutako 78 pertsonak Sizilian lehorreratu dira.
2019/11/15 - 22:30
Veneziako alde zahar osoa berriro urez gainezka geratu da
Iragan astearteko uholdeetatik errekuperatzen ari zirenean, gaur 160 zentimetrora iritsi dira itsasgoran, eta alde zahar osoa berriro urez gainezka geratu da.
2019/11/14 - 15:18
Marea biziek kalte ekonomiko handiak utzi dituzte Venezian
Gaur ere goizeko itsasgorak hiriko hainbat auzo urpean utzi ditu. Ura 130 zentimetroraino igo da eta hainbat gune inkomunikatuta geratu dira.
2019/10/22 - 16:41
Limosnen dirua erabili zuten Vatikanoko hainbat kidek luxuzko etxeak erosteko
L'Espesso aldizkaiak egindako eta argitaratutako azken ikerketak ekaitz politikoa eragin du eliza katolikoaren barruan.
2019/10/07 - 15:57
Amazoniako sinodoak ekologismoaren eta zelibatuaren gaiak mahai gainean jarri ditu
Agerian geratu da Frantzisko aita santuak bideratu nahi dituen erreformen aurrean eliza barruan korronte ezberdinak daudela eta borroka ideologikoa dagoela.
2019/10/03 - 15:42
Elizako emakumeek zeresan handiagoa aldarrikatzen dute
Igandean hasiko den Amazoniaren sinodoan apaizen zelibatoarekin amaitzea izango dute mahai gainean. Elizako emakumeek, aldiz, presentzia handiagoa izatea eskatzen dute.
2019/09/27 - 16:52
Mont Blanc mendiguneko glaziar baten zati bat askatu da eta erortzeko zorian dago
Adituek diotenez, Planpincieux glaziarrak bere masaren bostena galdu du jada. Izan ere, egunero 35 zentimetro galtzen ditu eta horrek alarma guztiak piztu ditu.
2019/09/09 - 20:39
Italiako gobernu berriak bere programa aurkeztu du, protesten artean
Hala, gaur goizean Giuseppe Conte lehen ministroak gobernuaren programa aurkeztu du diputatuen ganberan.