Ane Irazabal
2019/08/03 - 18:29
Erromako kaleak zaborrez beteta daude, zabortegietako kudeaketa kaskarraren ondorioz
Erroma munduko hiririk ederrenetako bat da, baina azken asteetan, zaborrez beteriko kaleek haserrea eragin dute herritarren eta bisitarien artean.
2019/07/27 - 20:02
GKEak italiar gobernuari kriminalizazio politikarekin bukatzeko eskatu dio
Azken hondoratzearen larritasunaren ostean, gobernuz kanpoko erakundeak italiar gobernuari berriz ere portuak irekitzeko eskatu dio. Honek ostera, horren kontrako jarrera mantentzen du guztiz.
2019/07/08 - 22:36
Mitsotakis Greziako lehen ministroak karguaren zina egin eta gobernua osatu du
Kontserbadoreen agintaldiko gobernukide asko lehendik ere ministro izandakoak dira. Aurreko gobernuan bezala, oraingoan ere ia emakumerik ez dago: 17 ministroetatik bi baino ez.
2019/07/06 - 16:10
Tsiprasen garaia amaitzear egon liteke
Hauteskundeak egingo dituzte bihar. Europako hauteskundeetan Syrizak jaso zuen zigorra berriz ere errepikatuko dela dirudi, izan ere, eskuinaren garaipena espero da.
2019/06/29 - 20:27
'Sea Watch'eko kapitainaren atxiloketa trending topic bihurtu da hainbat herrialdetan
40 migratzaile zeramatzan ontziarekin Lampedusako portuan lehorreratzeagatik atxilotuta dago Rackete. #freecarola, #carolarackete eta #seawatch traolekin, babesa adierazi diote sare sozialetan.
2019/06/29 - 16:32
Carola Rackete kapitainak 3 eta 10 urte bitarteko kartzela-zigorra jaso dezake
'Sea Watch' erreskaterako ontziaren kapitaina Lampedusan lehorreratzeko erabakia hartu du bart gauean, eta Poliziak berehala atxilotu du.
2019/06/27 - 23:13
Nor da Carola Rackete, 'Sea Watch' ontziaren kapitaina?
'Sea Watch' ontziaren kapitaina saiatu da Lampedusan porturatzen, baina Italiako agintariek ez diote uzten. Diotenez, hori baino lehen, migratzaileak Alemaniak eta Holandak hartu behar ditu.
2019/06/27 - 19:35
'Sea Watch'en aldeko elkarretaratzeak egin dituzte Italian
Mediterraneoko uretan 14 egun eman ondoren, gaur iluntzean iritsiko da Lampedusako portura Sea Watch itsasontzi alemaniarra. Bertan, itsasotik erreskatatutako 42 etorkin daramatzate.
2019/06/26 - 22:52
'Sea Watch' salbamendu ontzia Italian porturatu da, baimenik gabe
Duela 14 egunetik 42 pertsona Mediterraneoan noraezean egon dira 'Sea Watch' salbamentu ontzian. Inork ez ditu jaso nahi eta desesperatuta, ontziak Italian porturatzea erabaki du.
2019/04/22 - 15:49
Napoli azpian lurpeko hiria deskubritzeko pasabide berriak ireki dituzte
Napolin, Italian, 11 kilometroko lurazpiko pasabide sarea atzeman dute. Ane Irazabal lankideak bertatik bertara ikusi du.
2019/03/30 - 13:24
Cristina Cattaneo, itsasoan itotako migratzaileak identifikatzen dabilen forentsea
Azken urteetan, ehunka iheslariren nortasuna berreskuratu du, DNA probak egin ondoren edota haien arropetan aurkitu dituen objektuak aztertu ostean.
2019/03/29 - 15:37
Mojei ahotsa eman dien Vatikanoko emakumeen aldizkariko kazetariek dimisioa eman dute
Vatikanoan zeresan handia eman du Il Osservatore Romano ¿egunkariko emakumeen atala kudeatzen duten kazetari guztien dimisioak.
2019/03/23 - 15:01
Txinako Zetaren Bidea izeneko proiektu faraonikora batu da Italia
Pekingo ordezkariek eta Erromako Gobernuak 20.000 milioi euroko inbertsioak adostu dituzte.
2019/02/23 - 15:14
Pederastia delituetan sekretu pontifiziala kentzeko eskatu dute
Sexu abusuen biktimen elkarteek hamaikagarren protesta egin dute "zero tolerantzia" lemapean.
2019/02/20 - 15:30
Abusuen biktimek neurri zehatzak eskatu dizkiote Vatikanoari
Bihar hasiko da Vatikanoan pederastiaren aukako lehen bilkura eta gotzainen biltzarretako 114 presidentek hartuko dute parte. Gaur, biktimen elkarteen adarrikapenak entzuteko eguna izan da.
2019/02/18 - 21:27
Biktimen elkarteek hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu diote Vatikanoari
Sinodo historikoa abiatuko du Frantzisko aita santuak ostegunean: pederastiaren aurkako kongresua, eliza katolikoaren historian egingo den lehenena.
2019/02/18 - 15:18
Pederastia aztertuko duen goi bilera egingo dute aste honetan Vatikanoan
Ostegunetik igandera mundu osoko 190 elizgizon elkartuko ditu Frantzisko aita santuak, adin txikikoei egindako abusuak aztertzeko.
2019/02/16 - 14:25
Vatikanoko elizgizonen % 80 homosexualak direla dio 'Sodoma' izeneko liburu batek
Liburua otsailaren 21ean kaleratuko da, hain zuzen, Eliza Katolikoaren historian egingo den pederastiaren gaineko lehen kongresua hasten den egunean.
2019/02/10 - 15:51
Aita Santuarekin batera sarean otoitz egin daiteke 'Click to pray' aplikazioari esker
Frantzisko Aita Santuarekin batera otoitz egiteko eta mezuak bidaltzeko aukera ematen app-a da 'Click to pray'. Milioi bat lagunek deskargatu dute aplikazioa dagoeneko.
2019/01/21 - 14:50
Vatikanoak atletismo taldea eratu du, erlijiosoz osatua
Athletica Vaticana du izena taldeak eta 60 atletak osatzen dute. Tartean, apaizak, Vatikanoko langileak, suitzar guardiak eta mojak daude. Helburua lasterketa ofizialetan parte hartzea da.