Ane Roteta
2023/02/12 - 17:13
Erresuma Batuko erizainen salaketa: "Ohe falta dagoenez, gaixoak plantatik ateratzeko presioa izugarria da"
Historian lehen aldiz, protestan ari dira Erresuma Batuko erizainak. Soldata igoera eta lan baldintza duinak eskatzen dituzte. 12 urte eta gero lana utzi berri duen erizain baten testigantza jasu du ETBk.
2022/09/06 - 16:25
Liz Truss da Erresuma Batuko lehen ministro berria
Goizean, Balmoralgo gazteluan (Eskozia), dimisioa eman dio Elisabet II.ari Boris Johnsonek eta ondoren eman dio kargua Liz Trussi. Elisabet II.a erregina denetik, Liz Truss 15. lehen ministroa da
2022/07/08 - 16:40
Alderdi kontserbadorean hasi da lider berria aukeratzeko lehia
BBCren arabera, Jeremy Hunt 2019an Johnsonen aurka lehiatu zuenak bere hautagaitza plazaratu lezake aurki. Rishi Sunnak finantza ministro izandakoa goraipatu dute gaur,berriz, "The Times" egunkarian.
2022/07/07 - 22:45
Alderdi kontserbadore barruan askok ez dute nahi lider berria aukeratu arte Johnsonek agintean jarraitzea
Gogoz kontra eta "dimisioa" hitza esan gabe, Boris Johnsonek kargua utziko du. Orain, tory-ek erabakiko dute nor izango den alderdiaren eta Gobernuaren buru. Johnsonek aitortu du mina eta tristura duela kargua utzi behar izateagatik.
2022/05/21 - 11:10
ETBk Mary Lou McDonald Sinn Feineko presidenteari egindako elkarrizketaren aurrerapena
Ipar Irlandako hauteskundeak igaro berritan, Ane Roteta ETBko Erresuma Batuko korrespontsalak Mary Lou McDonald Sinn Feineko presidentea elkarrizketatu du. Luze aritu dira herrialde hartako agertoki politiko berriaz. "Brexitak Irlandaren batasuna berriro mahai gainean jarri du", dio McDonaldek.
2022/05/05 - 19:55
Sinn Feinek emaitza historikoak lortuko ditu Ipar Irlandan, inkestak betetzen badira
Aldaketa politiko eta soziologikoa sumatzen da Ipar Irlandan. Erlijio sektarismoa gainditzeko joera zabalduz doa eta Michelle O'Neill hautagaiak ez ditu lehenetsi errepublikarren ohiko aldarriak.
2022/01/30 - 17:47
Berrogeita hamar urte igaro dira Ipar irlandako Igande Odoltsutik
Soldadu britaniarrek 14 pertsona hil zituzten Ipar irlandako Derry hirian. Martxa isil batekin eta lore eskaintzarekin hasi dituzte eguneko ekitaldiak.
2021/10/20 - 22:46
Horrela lortu zuen BBCko Clive Myrie kazetariak ETAren amaieraren esklusiba
BBCk iragarri zuen ETAren jarduera armatuaren amaiera, 2010eko irailean. Clive Myrie kazetariak lortu zuen esklusiba, hilabeteetan Euskal Herrian egindako kontaktuei esker: 'ETAk iragarpena egin nahi zuela, eta esklusiba eskaintzen zidatela esan zidan nire kontaktuak'.
2021/09/15 - 16:43
Langile falta eta hornidura arazoak dituzte Erresuma Batuko saltoki eta jatetxeetan
Dendetako apal asko hutsik daude eta jatetxeetan larri dabiltza produktu batzuk lortzeko. Horregatik, Europar Batasunetik inportatzen dituzten produktu askok ez dute momentuz muga kontrolik pasa beharko.
2021/07/06 - 22:55
Birusarekin bizitzen ikasi behar dela uste du Boris Johnsonek
Ingalaterran uztailaren 19tik aurrera desagertuko dira murrizketak, eta udan zehar kasuak asko igoko direla uste dute adituek. Egunero 100.000 positibo berri egon daitezkeela aurreikusi du Johnsonek.
2020/09/22 - 22:46
Tabernak eta jatetxeak 22:00etan ixteko agindua eman du Boris Johnsonek
Erresuma Batuko Gobernuak neurri gehiago hartu ditu. Tartean jatetxe, taberna eta pub-ak gaueko 10etarako itxi beharko dira.
2020/09/21 - 22:43
Covid-19aren hazkundea dela eta, Erresuma Batuan hasi dira neurri murriztaileak hartzen
Boris Johnsonen aholkulari denak alarma guztiak piztu ditu. Ezer egiten ez badu, urrian Erresuma Batuan egunero 50.000 kasu berri egongo direla ohartarazi dio.
2020/02/08 - 15:18
Hiru milioi eta erdi irlandar daude bozetara deituta
Leo Varadkar lehen ministroaren Fine Gael alderdia hirugarren indarra da inkestetan. Sinn Feinn alderdiak inoizko emaitzarik onenak lortu ditzake.
2020/01/31 - 14:29
Nola bizi dituzte Erresuma Batuan bizi diren euskal herritarrek egun hauek?
Ana Roteta Erresuma Batuan bizi diren hiru euskaldunekin izan da eta hemendik aurrera egoera nola ikusten azaldu digute.
2020/01/30 - 15:45
Jonathan Powelli elkarrizketa, 'brexit'aren inguruan
Jonathan Powell elkarrizketatzeko aukera izan du Ane Roteta lankideak. Irlandaren batasunaren inguruko galdeketa posible ikusten du Ostiral Santuko Akordioko negoziatzaileak.
2019/12/11 - 15:00
Belfast iparraldean unionismoa nagusitasuna galtzeko arriskuan da
Ipar Irlandako botoak berriro ere garrantzi erabakigarria izan lezake hurrengo legegintzaldian.
2019/12/10 - 15:17
Inkesten arabera, SNPko nazionalistak izango dira garaile Eskozian
'Brexit'aren aurkako botoak neurri handi batean beraiengana joango direla dirudi, eskoziarren % 63k bozkatu baitzuten 'brexit'aren aurka.
2019/12/09 - 14:57
Tradizionalki laboristak izan diren inguruetan irabaztea da Johnsonen estrategia
Erresuma Batuan ostegunean izango diren hauteskundeetan gehiengo osoa lortzeko Boris Johnsonen estrategia da 'brexit'aren alde bozkatu zuten botoemaile laboristak erakartzea.
2019/10/18 - 16:33
Bihar Erresuma Batuko Parlamentuak 'brexit'aren inguruko akordioa onetsi behar du
Europar Batasunak akordioa ontzat jota, bihar Erresuma Batuko Parlamentuak onetsi behar du, baina baietza ez dago ziurtatuta. Hauteskundeen mamua agertu da berriro Britania Handian.
2019/06/04 - 00:57
Trumpen aurkako protestak, Buckingham Jauregiaren atarian
Trumpen bisitak haserrea ere eragin die Londreseko zenbait hiritarri. Bukingham Jauregiaren atarian elkarretaratzea egin dute.