Arabako Lautadako kuadrilla
2020/12/25 - 15:14
Ertzaintzak Euskal Herriko arkeologia aztarnategietan lapurtzen zuen taldea desegin du
20.000 pieza arkeologiko berreskuratu ditu Ertzaintzak, ondarea lapurtzen zuen talde baten aurkako operazioan. Kobazulo eta aztarnategietan lapurtzen zuten. Pertsona bat atxilotu dute.
2020/12/20 - 16:09
Herrien arteko lotura hobetzeko garraio zerbitzua martxan jarri dute Arabako Lautadan
Foru Aldundiak bost linea ipini ditu, besteak beste, Dulantzitik Azilura doana edota Agurainetik Araiara.
2020/12/16 - 16:05
Bi atxilotu Agurainen, etxebizitza bat okupatu eta kalteak eragin ostean
Astearte honetan, goizeko 10:15ean, Ertzaintzak partikular baten deia jaso zuen, bi pertsona legez kanpo etxebizitza baten barruan zeudela ohartaraziz.
2020/11/15 - 15:36
Gasteiztik Arabako herrietan bizitzera joan dira familia asko pandemia hasi zenetik
Arraia-Maeztu edota Donemiliagako udaletako erroldak handituz joan dira martxotik. Etxe handiagoak eta naturatik gertuago egon nahi dute mugitzeko erabakia hartu dutenek.
2020/10/05 - 16:59
Bi pertsona atxilotu dituzte Agurainen, segurtasun neurriak ez errespetatzeagatik
Igande goizaldean, 200 bat pertsonak ez zuten agindutakoa bete. Gainera, bi pertsona atxilotu zituzten, megafoniatik banatzeko deiari ezentzunarena egin eta agenteei oldartzea leporatuta.
2020/10/05 - 12:31
"Ez-jaietako" istiluak "gertaera isolatuak" izan direla dio Aguraingo alkateak
Ernesto Sainz Lanchares alkateak azaldu duenez, Aguraingo Alde Zaharrean 200 bat pertsona elkartu baziren ere, herritarren portaera orokorrean bestelakoa izan da.
2020/10/04 - 21:09
Gazteak litroak egiten harrapatu dituzte Agurainen eta Irunen
Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu goizaldean, Agurainen (Araba), desordena publikoak eta ertzainei eraso egitea egotzita. Era berean, beste gizon bat atxilotu du Irunen (Gipuzkoa).
2020/10/04 - 20:16
Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu Agurainen eta beste bat Irunen
200 pertsona inguru jai giroan harrapatu dituzte Aguraingo alde zaharrean. Irunen, istiluak La Peña kalean jazo dira.
2020/09/26 - 15:22
"Pandemiaren ikasturtea aurrera ateratzeko baliabideak" eskatu dituzte ikastolek
"Ezinbestekoa izango zaigu baliabide gehiago eskuratzea", adierazi du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak.
2020/09/21 - 16:52
Txirrindulari bat hil da Gereñun, A-3110 errepidean
Ezbeharra Agurainera bidean gertatu da, Gereñu (Araba) parean. Momentuz ezin izan dute baieztatu erorikoaren ondorioz hil ote den, edo bizikletan zihoala ondoezak jota.
2020/09/18 - 17:37
Anbulantzia bateko bi langilek Araian jasandako erasoa salatu du LABek
"Zoritxarrez gisa horretako gertakariak ohikoak dira anbulantzietako beharginen artean, babesik gabe lan egiten dutelako", salatu du LAB sindikatuak ohar baten bidez.
2020/08/06 - 16:18
Osasun Sailak PCR proba egiteko eskatu die Aguraingo Kokolo tabernan egon zirenei
Ostegun honetatik aurrera, Osakidetzak PCR probak egingo dizkie uztailaren 29tik abuztuaren 2ra establezimenduan egon eta proba egitea eskatzen duten guztiei.
2020/06/30 - 21:48
Arcelor Mittal enpresak Aguraingo lantegia itxiko du 11 kontraturen desegitearekin
Arcelorrek Agurainen duen fabrika uztailaren 31an itxiko du, eta egun dituen 14 langileetatik, hiruri beste lanpostu bat emango die,eta 11ri kontratua desegingo zaie.
2020/04/13 - 19:09
Kamioi baten atoiak su hartu du A-1 errepidan, Agurain parean
Gidaria berehala ohartu da atoia sutan zegoela eta askatzea lortu du, trakzio-burua ez kaltetzeko.
2020/04/13 - 17:50
Kamioi baten atoiak su hartu eta A-1 errepidea moztu behar izan dute Agurain parean
A-1 errepidea bi noranzkoetan moztu behar izan dute 380. kilometroan, hozkailu-kamioi baten atoiak su hartu ostean.
2020/01/29 - 09:30
Gizon bat hil da A-1 errepidean, Agurainen, kamioi batek harrapatuta
Ertzaintzak ikerketa abiatu du oinezkoa bere borondatez galtzadan sartu ote den jakiteko.
2020/01/28 - 20:53
Gizon bat hil da kamioi batek harrapatuta A-1 errepidean, Agurainen
Ertzaintzak ikerketa jarri du martxan oinezkoa kamioiak jo duen errepidera borondatez sartu den zehazteko.
2019/12/23 - 14:08
ArcelorMittalek Aguraingo lantegia itxiko du 2020an
ELAk errefusatu egin du zuzendaritzaren erabakia, lan karga badagoelako, eta ohartarazi du asmoa burura eramaten badute 15 pertsona langabezian geratuko direla.
2019/12/19 - 19:00
Gizon bat hil da lan-istripuz Aguraingo nekazaritza lantegi batean
Hildakoa 68 urteko aguraindarra zen, eta pneumatiko baten eztandaren ondorioz hil da. Beste bi pertsona zaurituta eraman dituzte ospitalera.
2019/10/08 - 20:15
Aguraingo azokak, Euskal Herriko azoka zaharrenak, 624 urte bete ditu
Urriko feria edo Arrosarioko jaietako feria ospatu dute Agurainen. Euskal Herriko azorarik zaharrena da Aguraingoa, 14. mendean sortu zen, duela 624 urte.