Arabako Lautadako kuadrilla
2014/06/26 - 13:12
Agurainek laguntza eskatu du, txingorrak eragindako kalteak direla eta
Udalak laguntza eskatu die Jaurlaritzari eta Arabako Diputazioari, kazkabar-erauntsiak eragindako kalteak zenbatzeko eta herritarrei kalteak ordaintzeko.
2014/06/23 - 22:51
Agurain zuriz jantzi du txingorrak
Ekaitz bortitz batek Aguraingo (Araba) kaleak zuriz jantzi ditu gaur arratsaldean. Txingorrak herriko kaleak estali ditu.
2014/06/23 - 20:22
Agurain zuriz jantzi du txingorrak
Euskalmeten arabera, 15:30 aldera 11,8 litro metro karratuko bota ditu hamar minututan.
2014/06/15 - 20:49
Bost pertsona artatu dituzte Dulantzin, sute batean kea arnastuta
Arratsaldeko bostetan gertatu da ezbeharra; sofa batek su hartu du eta ke ugari eragin du.
2014/04/21 - 13:57
Zazpi edukiontzi eta hiru ibilgailu erre dituzte Agurainen
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, suteak nahita eraginda izan direlakoan. Izan ere, hiru edukiontzi ordu berean erre zituzten, hiriko toki desberdinetan.
2014/04/04 - 16:12
Adin txikikoen aurrean masturbatzeagatik atxilotu dute, Agurainen
Gizon bat atxilotu dute kotxe barruan masturbatzeagatik, baina adin txikikoak ikusteko moduan.
2014/02/22 - 15:55
Arabako Lautadan herri inauteriak berreskuratzen ari dira
Gerra zibilean debekatu zituzten, eta 80 urteko etenaren ostean, hainbat herri txiki ari dira usadio zaharra berpizten. Asparrenan, esaterako, dena prest dute arratsaldeko 16:00etan festa hasteko.
2013/12/01 - 15:38
Araban 335 kontzeju daude: zer dira eta zertarako balio dute?
Kontzejua bi gauza dira: batetik, lurraldea, eta bestetik, herritarrek bertan egiten dute bilera, herriko gaiez hitz egiteko eta adosteko.
2013/12/01 - 15:31
Gerra Zibileko maisu fusilatuak omendu dituzte Zalduondon eta Gordoan
Urteetan isildutako historiari zati hori argitara ateratzea hunkigarria izan da fusilatuen senideentzat eta Arabako udalerri horien herritarrentzat.
2013/02/13 - 10:45
N-1 errepidea moztuta Agurainen, 8 autoren arteko istripuaren ondorioz
Zortzi autok talka egin dute, eta N-1 errepidea itxi egin behar izan dute. Bi pertsona zauritu dira.
2013/01/04 - 18:21
Aguraingo udalak 3,1 milioiko mailegua sinatu du hiru entitateekin
Zorrak kitatzen hasiko da Kutxabankekin, Euskadiko Kutxarekin eta Caixabankekin 3,1 milioiko mailegua sinatu ostean. 185 enpresarekin 3,7 milioiko zorra du Udalak.
2012/12/23 - 20:57
Motorzale bat hil da Iruraiz-Gaunan (Araba) izandako istripuan
Istripua 19:00ak jotzear zeudela jazo da A-132 errepidean, traktore batek, auto batek eta motor batek elkarrekin talka egitean.
2012/11/28 - 01:15
Ustez senarrak hildako emakumea omendu du Araiak
Araiako Udalak ohiz kanpoko udalbatzarra izan du, baita ustezko hilketaren aurka egiteko kontzentrazioa ere; ehun pertsona baino gehiago bildu ditu.
2012/11/27 - 15:28
Gizon batek emaztea hil, eta bere buruaz beste egin du Araian
Ertzaintzaren lehen hipotesien arabera, emakumea gizonak buruan emandako kolpe baten ondorioz hil da. Gizonak etxeko habe batetik zintzilik jarrita, urkatu du bere burua.
2012/11/04 - 16:53
Sute ikaragarri batek lastategi handi bat suntsitu du Barrundian
Sua kontrolatua dago, baina lastoa oso erraz erretzen den materiala izanik, suhiltzaileek bere kabuz itzal dadin utzi dute. Sutea zerk eragin zuen ikertzen ari dira orain.
2012/09/13 - 23:59
Aguraingo Udalak mailegua eskatuko dio Vital Kutxari
Aguraingo udalaren ordezkaritza, Maider Garcia de Vicuña alkatea tartean, Vital Kutxako buruzagitzarekin biltzen saiatu da.
2012/08/20 - 15:44
Kamioizale bat hil da Donemiliagan (Araba)
46 urteko gizonezko arabarra zen hildakoa. Kamioia errepidetik irten eta irauli egin da, Araia eta Zalduondo arteko Araba-3020 errepidean.
2012/03/20 - 00:01
Ezker abertzalearen ustez 'lekuz kanpo' dago Aguraingo 'ekintza'
Lehergailu bat zartarazi dute Lanbideren egoitzaren aurrean. Ezker abertzalearen hitzetan, horrelako ekintzak ''ez dira bere estrategiarekin bateragarriak eta indarrak batzea oztopatzen dute''.
2012/03/19 - 16:55
Aguraingo erasoa 'kale borroka ekintza larria' izan da, Aresen ustez
Rodolfo Aresek Aguraingo kale borroka gaitzestea eskatu dio 'Batasuna ohia'ri.
2012/03/19 - 12:19
Aresek Aguraingo kale borroka gaitzestea eskatu dio 'Batasuna ohia'ri
Herrizaingo sailburuak baieztatu du Aguraingo erasoa 'kale borroka' ekintza "larria" izan dela.