Arnaldo Otegi
2023/11/27 - 15:47
EH Bilduren lehendakarigaiaren izena abendurako ezagutuko dela espero du Arnaldo Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak ez du argitu hurrengo lehendakarigaia emakumea izango den ala ez. Otegiren esanetan, gero eta jende gehiagok uste du koalizio abertzaleak ordezkatzen dituen baloreak eta proiektuak bereak direla eta uste du hori garrantzitsuagoa dela hautagaia nor izango den baino.
2023/11/27 - 13:16
Arnaldo Otegik iragarri du ez dela EH Bilduren lehendakarigaia izango
"Gure ustez, Euskal Herria ziklo politiko baten aldaketaren erdian dago", adierazi du EH Bilduren koordinatzailea nagusiak.
2023/11/27 - 13:13
Otegi: "Ez naiz EH Bilduren lehendakarigai izango ziklo politiko berri baten aurrean gaudelako"
Dena den, koordinatzaile nagusi izaten jarraitzeko asmoa erakutsi du. Erabakia arrazoitzeko eman dituen argudioen artean, batean egin du azpimarra: Belaunaldi berriei eman behar zaiela lekukoa.
2023/11/27 - 11:48
Gaur jakinaraziko du Otegik EH Bilduko lehendakarigai izateko aurkeztu nahi duen ala ez
EH Bilduren koordinatzaile nagusiak hartua du erabakia, eta astelehenean jakinaraziko dio EH Bilduren Mahai Politikoari. Asteleheneko bilerarekin ekingo dio koalizio subiranistak hauteskundeetarako zerrenda eta hautagaitzak osatzeko prozesuari.
2023/11/24 - 21:33
Otegi: ''Prozesu subiranistan, bidea Nafarroatik igarotzen da ezinbestean''
Koalizio abertzaleko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, EAEko "hiru lurraldeetan eztabaida politikoa lehendakarigaien ingurukoa denean", EH Bildu "Iruñean dago, Euskal Herriko hiriburu historikoan, Euskal Herri osoa hartzen duen proiektua ordezkatzen".
2023/11/20 - 10:42
EH Bilduk EAEko Hezkuntza Legearen aurka bozkatuko duela iragarri du Arnaldo Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren esanetan, EAJk eta PSE-EEk ez diote erantzun koalizio subiranistak egoera bideratzeko egindako eskariari.
2023/11/19 - 14:59
Milaka lagun bildu ditu EH Bilduk Bilbon, euskal nazioa aldarrikatzeko
"Dekantazio estrategikokoaren fasean" gaudela adierazi du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. Palestinako FPLP, Frente Polisarioa, KNK kurdua, Sinn Fein, ERC, CUP, BNG, Mes Per Menorca, Andecha Astur eta Compromis ere parte hartu dute.
2023/11/18 - 21:04
30.000 lagunek Autonomia kalea bete dute, euskal nazioaren aitortzaren alde
'Nazioa gara' lelopean, EH Bilduk milaka lagun bildu ditu Bilbon. 30.000 laguneko abesbatza, izan ere, denek batera "Txoriak txori" abestu dute bidean. Arnaldo Otegi alderdiko koordinatzaile nagusiak nazio aniztasunaren erronkan "maila bat igotzearen" alde egin du.
2023/11/12 - 21:08
Azaroaren 18an "Euskal Herria memoria duen nazio solidario antifaxista" dela erakusteko deia egin du Otegik
EH Bilduko koordinatzaileak Sinn Feinen konferentzia politikoan parte hartu du asteburuan Irlandan. Handik egindako hitzaldian, "Nazioa Gara" lelopean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
2023/11/08 - 18:45
Alderdiek eta erakundeek atsekabea agertu dute Illarramendiren hilketagatik, eta erasoak eteteko eskatu dute
Zarauzko Udalak "irmo" gaitzetsi du hilketa, eta elkarretaratze isila deitu du ostegun eguerdirako, 12:00etan.
2023/11/06 - 21:04
Otegik salatu du ''estatu sakonak'' interes handia duela gauzek aurrera ez egiteko
EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik deitoratu du estatu sakonaren hainbat sektorek interes handiak dituztela gauzek aurrera ez egiteko, eta ziurtatu du azaroaren 18ko mobilizazioan Bilbon erantzungo diotela eta erakutsiko dituztela euskal nazioaren "duintasuna eta gaitasuna".
2023/11/06 - 15:54
Epaileak Puigdemont eta Rovira inputatu ditu 'Tsunami auzia'-n, Junts eta PSOE arteko negoziazio betean
2019ko protestetan terrorismo deliturik izan zen ikertzen ari da epailea. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, berriz, lekuko gisa deitu dute, urte horretan Rovirarekin Genevan egindako bilera baten inguruko argibideak eman ditzan.
2023/10/30 - 16:16
Otegi "baikorra" da Sanchezen inbestidurari begira, eta nazio aniztasunaren legealdia izango dela uste du
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak berretsi du koalizioak baiezko botoa emango diola Sanchezen inbestidurari, besteak beste, "herritarren mandatua" dagoelako eskuin muturrari atea ixteko.
2023/10/16 - 16:08
Zapatero amnistiaren alde agertu da, eta bere momentuan Otegiri ere aplikatzea pentsatu zuela esan du
Espainiako Gobernuko presidente ohiak aukera hori aztertu zuen, baina baztertu egin zuen, "zorionez, ETAren amaiera elkarrizketa bidezko amaiera izan zelako".
2023/10/16 - 12:28
Otegi: ''Bileraren argazkiak beste fase politiko batean kokatzen gaitu''
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du "arazo nazionalaren inguruko eztabaida" mahai gainean egon beharko dela, legealdirako akordioa lortzen bada.
2023/10/09 - 18:56
Otegi, 'gaitzespen' hitzaren inguruko eztabaidaz: "EH Bildu argazkitik kanpo uzteko asmoa dago"
Fernando Buesaren hilobiaren eta monolitoaren aurkako erasoek zentzurik eta justifikaziorik ez dutela berretsi du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
2023/10/07 - 15:17
EH Bilduk "estatus politikoaren inguruan adostasunik zabalena erdiesteko" eskaera egin du
Arnaldo Otegik dei horixe egin die "Euskal Herriaren izaera aitortzen dutenei", % 99ko babesarekin koalizioaren urteko plan politikoa onartu duen Konferentzia Politikoan.
2023/10/06 - 15:03
Otegik "arbuiatu" egin ditu Buesaren monolitoaren eta panteoiaren aurkako eraso "onartezinak"
EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren esanetan, biktima guztiak eta horien memoria errespetatzea oinarrizko baldintza da bizikidetza eraikitzeko.
2023/09/18 - 16:19
EH Bilduk manifestazioa deitu du azaroaren 18rako Bilbon, "lurralde ereduaren eztabaida" bultzatzeko
Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiaren ustez, "78an giltzarrapoekin ixten saiatu ziren" lurralde eredua "krisian" dago gaur egun.
2023/09/14 - 00:23
Otegik hauteskunde kanpainarekin lotu du jasotzen ari den kritika andana, eta ez etikarekin
Urdaibaiko arraunlari batek presoei egindako eskaintzari berak hauspoa eman ondoren etorri dira kritikak. Terrorismoaren biktimak umiliatzen saiatu dela esatea, "ayusismo edo trumpismo politikoa" egitea da bere aburuz.