Arnaldo Otegi
2023/10/07 - 15:17
EH Bilduk "estatus politikoaren inguruan adostasunik zabalena erdiesteko" eskaera egin du
Arnaldo Otegik dei horixe egin die "Euskal Herriaren izaera aitortzen dutenei", % 99ko babesarekin koalizioaren urteko plan politikoa onartu duen Konferentzia Politikoan.
2023/10/06 - 15:03
Otegik "arbuiatu" egin ditu Buesaren monolitoaren eta panteoiaren aurkako eraso "onartezinak"
EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren esanetan, biktima guztiak eta horien memoria errespetatzea oinarrizko baldintza da bizikidetza eraikitzeko.
2023/09/18 - 16:19
EH Bilduk manifestazioa deitu du azaroaren 18rako Bilbon, "lurralde ereduaren eztabaida" bultzatzeko
Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiaren ustez, "78an giltzarrapoekin ixten saiatu ziren" lurralde eredua "krisian" dago gaur egun.
2023/09/14 - 00:23
Otegik hauteskunde kanpainarekin lotu du jasotzen ari den kritika andana, eta ez etikarekin
Urdaibaiko arraunlari batek presoei egindako eskaintzari berak hauspoa eman ondoren etorri dira kritikak. Terrorismoaren biktimak umiliatzen saiatu dela esatea, "ayusismo edo trumpismo politikoa" egitea da bere aburuz.
2023/09/13 - 11:19
Urdaibaiko arraunlariak presoei buruz esandakoa "ez da politikoki gaitzesgarria", Otxandianoren ustez
EH Bilduko programa zuzendariaren hitzetan, "preso politikorik gabeko etorkizuna nahi izateak desio partekatua izan beharko luke". Salatu duenez, "aspalditik datorren polemika bat puzteko" saiakera da honakoa.
2023/09/12 - 16:23
Arnaldo Otegiren hitzak ''lekuz kanpo'' daudela uste du Eusko Jaurlaritzak
Bingen Zupiriaren ustez, Arnaldo Otegiren adierazpenak, Iñaki Goikoetxea arraunlariari Kontxako bandera irabazi ondoren "preso politikoez" gogoratu izana eskertuz, "lekuz kanpo" daude, eta "pertsona askorengan haserrea eragitea" ulertzen duela adierazi du.
2023/09/12 - 13:49
Urkulluk Otegiri erantzun dio: "Bizikidetza ez da hau"
Iñaki Goikoetxea Urdaibaiko arraunlariak Kontxako Bandera irabazi ostean egindako adierazpenen ondotik, EH Bilduko koordinatzaileak babestu egin zituen hark esandakoak, eta eskerrak eman zizkion "beti preso politikoak gogoan izateagatik".
2023/09/09 - 16:14
EH Bilduk Lizarra-Garaziko Akordioa jarri du eredu askapen nazionalera eta sozialera bidean
EH Baik eta EH Bilduk batzarra egin dute gaur Hiriburun, eta ezker independentistak datozen urteetan dituen erronkei aurre egiteko ekimen berriak mahaigaineratzeaz aritu dira.
2023/09/05 - 11:58
Inbestidura badago eta legealdia abiatzen bada, lurralde ereduaren eztabaida irekiko dela esan du Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Iñigo Urkullu lehendakariak proposatutako konbentzio konstituzionalaren harira adierazi du Espainiako Gorteetara joan aurretik lehenengo euskaldunen arteko adostasuna lortu behar dela.
2023/09/05 - 11:38
Inbestidura badago eta legealdia abiatzen bada, lurralde ereduaren eztabaida irekiko dela esan du Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Iñigo Urkullu lehendakariak proposatutako konbentzio konstituzionalaren harira adierazi du Espainiako Gorteetara joan aurretik lehenengo euskaldunen arteko adostasuna lortu behar dela.
2023/08/29 - 12:12
Arnaldo Otegi: ''Jendeak erabakitzen badu hautagaia ni izatea, azken erabakia nik hartuko dut''
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, azken erabakia hartzerako unean irizpide nagusia bera aurkeztea "herri onentzat ona edo txarra den" izango da.
2023/08/29 - 11:49
Arnaldo Otegik esan du EH Bilduren lehendakarigaia izango dela militantziak eta berak hala erabakitzen badute
EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren esanetan, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak irabazi nahi dituzte, baina "garrantzitsuena ez da hautagaia, herrialdearekin zer egin nahi den baizik".
2023/07/25 - 13:12
Otegi: ''PPk eta Voxek ez dute gobernatuko Espainiako estatuan, gure esku baldin badago''
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordenatzaile nagusiak onartu du aritmetika parlamentarioa "oso korapilatsua" dela, eta azpimarratu du Juntsek bere hausnarketa egin beharko duela, baina hauteskundeak errepikatzea ekiditearen alde egin du.
2023/07/25 - 11:41
Otegik errespetu osoa adierazi dio Juntsen estrategiari, eta "zarata gutxi" gomendatu du negoziaketetarako
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du PSOEri dagokiola Kataluniako alderdiari zerbait eskaintzea, eta azpimarratu du bere koalizioak “ahal dugun guztia” egingo duela PPk eta Voxek ez gobernatzeko, baita Sanchezen inbestiduraren alde bozkatzea ere.
2023/07/24 - 15:34
Otegi: ''Euskal Herriak ez du Espainiako Estatuan gobernu faxistarik nahi''
Hauteskunde orokorren biharamunean, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak esan du "aukera leiho bat" dagoela oraindik irekita Estatuan, bestelako alternatiba bat eraikitzeko.
2023/07/11 - 13:23
Arnaldo Otegi: ''Euskaldunak ez ginen ordezkatuak ikusi eztabaidan''
Arnaldo Otegik esan du euskal herritarrak "oso urrun" daudela Pedro Sanchezen eta Alberto Núñez Feijooren politika egiteko estilotik. EH Bilduko koordinatzailearen arabera, "atzoko eztabaida EH Bilduk eta ERCk irabazi zutela esan liteke".
2023/07/06 - 16:52
EH Bilduren helburua Kongresuan talde propioa lortzea eta eskuinak ez gobernatzea
EH Bilduk espektatiba onak ditu uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorretarako. Jakin badakite hauteskunde hauek ez direla errazak izaten, baina talde propioa lortu nahi dute Kongresuan.
2023/07/06 - 13:05
Arnaldo Otegi: ''Eskuinaren eta bloke aurrerakoiaren artean garbi daukagu gure hautua''
EH Bilduko koordinatzailearen esanetan, uztailaren 23ko hauteskunde orokorrak udal eta foru hauteskundeen bigarren itzulia izango dira.
2023/07/05 - 16:25
Arnaldo Otegik dio EH Bildu irabazteko anbizioz aurkezten dela hauteskunde orokorretara
Uztailaren 23rako hauteskunde kanpaina aurkeztu du Sestaon EH Bilduk. Arnaldo Otegik esan du oraingoan ere lehen indarra izateko erronkarekin aurkezten direla.
2023/06/27 - 12:23
Otegi: ''Akats izugarria da EAJ PP eta Voxekin alderatzea. EAJ ez da alderdi faxista bat''
U23ko bozkei begira EH Bilduk sare sozialetan zabaldutako bideo batek EAJren haserrea eragin du, jeltzaleak faxistatzat jotzen dituelako, PP eta Vox alderdiekin alderatuz. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailearen ustez, bideo hori "akats izugarria da". "EAJk gerra antifaxista egin zuen", esan du.