Azkoien
2020/01/03 - 13:20
2014tik justiziatik ihesi zegoen gizon bat atxilotu dute Azkoienen
Ausarkeriaz gidatzea egotzi diote, baita faltsutze eta usurpatze delituak ere.
2020/01/03 - 12:40
Nazioarteko atxilotze agindua zuen gizonezkoa atxilotu dute Azkoienen
Gizonezkoak 2014tik zeraman ihes eginda, eta nazioarteko bilaketa-agindu bat zuen gainean, ausarkeriaz gidatzeagatik, faltsifikazioagatik eta usurpazio delituengatik.
2020/01/02 - 15:24
Eraikin baten zati bat behera etorri da Azkoienen
Antza, etxebizitza egoera txarrean zegoen. Badaezpada eta istripuak saihesteko, kalea erabat itxi dute suhiltzaileek.
2020/01/02 - 09:48
Eraikin bateko zati bat behera etorri da Azkoienen
Suhiltzaileek Cantarranas kalea itxi dute, istripuak saiheste aldera.
2019/08/10 - 14:54
Nafarroan jasotako haize bortitzek hainbat zuhaitz eta seinale bota dituzte
Ekaitzik gogorrenak Azkoieneko inguruetan izan dira, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
2019/06/15 - 19:26
PSNk EH Bilduri ezarritako betoak Navarra Sumari egin dio mesede
PSNk ez du koalizio abertzalearekin bat egin nahi izan, eta Navarra Sumak gehiengo sinplearekin eskuratu ditu hainbat alkatetza.
2019/03/22 - 10:43
Sutea izan da Arguedaseko aroztegi bateko siloan
Tuterako eta Azkoiengo suhiltzaileek itzali dute Arguedaseko industrialdeko aroztegi bateko siloan piztu den sutea.
2019/02/13 - 12:42
Mediku faltsu bat atxilotu eta bere lokal klandestinoa itxi dute Erriberan
Gizonak ez zuen lanbide-prestakuntzarik. Besteak beste, inongo kontrol sanitariorik gabe egindako kortikoidedun kremak saltzen zizkien pazienteei.
2019/01/22 - 13:12
Huerta de Peraltako langileek akordioa adostu eta bertan behera utzi dute greba
Enpresa batzordearen eta zuzendaritzaren arteko akordioak langileen aldarrikapen nagusiak jasotzen ditu.
2019/01/07 - 19:31
Manifestazio batek Huerta de Peraltako langileak babestu ditu Iruñean
Protestak hiriko erdigunean ibilbidea egin du, Udaletxe plazatik Gazteluko plazara, joan eta etorri. Nafarroako nekazarientzako lan-baldintza “duinak” eskatu dituzte manifestariek.
2018/12/29 - 18:30
Laugarren greba eguna Huerta de Peraltan, lau langile berriz ere hartzea eskatzeko
Foruzainek grebalarien kontra gogor jo zuten atzo eta 4 pertsona zauritu zituzten. LABek Beaumont kontseilariaren dimisioa eskatu du, eta EH Bilduk zein I-Ek "esku hartu" dezala Nafarroako Gobernuari.
2018/12/28 - 10:54
Animalien Askapen Fronteak hainbat ehiza dorre eta postu suntsitu ditu Euskal Herrian
Eraikin bat ere kaltetu dute. Ermuan, Eskoriatzan, Mendiolan, Pasaian, Garesen, Eunaten, Azkoienen eta Kintoan egin dituzte erasoak, "animalien zapalkuntzaren aurka" protesta egiteko.
2018/04/06 - 20:42
Langile bat larri zauritu da lan istripu batean, Azkoienen
Herriko baratze batean gertatu da istripua eta 41 urteko gizonak belaunean haustura du.
2018/04/03 - 10:56
Sute batek etxe bat kiskali du, Cascanten
Atzo, 19:20 aldera, jaso zuen abisua SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzuak. Suhiltzaileak iritsi zirenerako, sua zabalduta eta etxearen teilatua erortzear zeuden.
2017/10/18 - 19:19
AHTren Azkoien-Erriberri tarteko proiektua bidali dio Nafarroak Madrili
Maria Solana Foru Gobernuko bozeramailearen hitzetan, Manu Ayerdi presidenteordeak azaldu du “orain beste ibilbide bat duela, beraz, Adifek du eskumena behin betiko onartzeko”.
2016/12/22 - 09:39
Azkoiengo 65 urteko gizon bat hil da herrian izandako auto istripuan
NA-115 errepidean gertatu da ezbeharra. Autoa errepidetik irten eta irauli egin da.
2015/09/09 - 11:28
Bi lagun zauritu dira Azkoienen, etxebizitza batean izandako sutean
Kalte handiak eragin ditu suak etxebizitzan. Kea berehala zabaldu da, eta inguruko etxebizitzak ere hustu dituzte, badaezpada. Oraingoz, ez dakite sua nola piztu den.
2015/07/28 - 12:02
Bi kamioi gidari zauritu dira Azkoienen, elkarren kontra talka eginda
Arin zauritu dira eta Nafarroako Ospitalera eraman dituzte.
2013/05/09 - 12:54
Sara Francesen gorpua gaur berreskuratzea espero dute agintariek
Azkoiengo gaztea Filipinetako sumendi batean hil zen, mutil-lagunarekin eta beste hiru pertsonarekin batera, eztanda baten ondorioz.
2013/05/08 - 19:00
Atsekabea Azkoien herrian, Sara Frances gaztearen heriotzagatik
Orotara, bost lagun hil dira Filipinetan, Mayon sumendian izandako leherketan.