Balmaseda
2022/10/24 - 21:01
Etxera itzuli dira Burgosko Mena Haranean suteagatik irtenarazitako bizilagunak
Sutea Burgosko probintziara iritsi zenetik 24 ordu igaro ez direnean arindu da, igande goizean Balmasedan hasi ostean, eta foku gehienak kontrolatutzat ematen dituzte orain.
2022/10/24 - 19:24
Helikoptero batek Cadaguatik hartu du sutea itzaltzeko ura, Balmaseda erdialdean
Bizkaiko udalerriko hirigunera sartu da Balmasedako sutearen itzaltze lanetan diharduen helikopteroa, Cadagua ibaitik ura hartzeko.
2022/10/24 - 17:03
Iñigo Urkulluk Balmasedako sutearen aginte-postua bisitatu du
Iñigo Urkullu lehendakariak Balmasedako sutearen aginte-postua bisitatu du gaur eguerdian. Sutearen bilakaeraren eta egungo egoeraren berri eman diote.
2022/10/24 - 16:35
Balmaseda eta Zallako bizilagunak, oraindik beldurtuta, sua oso gertu ikusi dute eta
Zallan, Balmasedan eta Gordexolan etxeetatik oso gertu izan dute sua. Bizilagunek lo gutxi egin dute, eta beldurtuta daude oraindik. Horietako batzuk suhiltzaileei laguntzen egon dira.
2022/10/24 - 16:22
Hegazkinek ura bildu dute Balmasedako sutea itzaltzeko
Haizearen indarra baretuta, hegazkinek ura hartzeko aukera dute Balmaseda inguruan, sutea itzaltzeko lanetan laguntzeko.
2022/10/24 - 15:56
Baldintza meteorologikoen hobekuntzari esker, hegazkinak hasi dira Balmasedako sutean lanean
Bizkaiko suhiltzaileak Aireko Armadaren bi hegazkinen laguntza izaten ari dira gaur, suteak itzaltzen eta errematatzen laguntzeko (irudiak: @BomberosBizkaia).
2022/10/24 - 15:45
Balmasedako sutea, 24 orduren buruan: foku guztiak kontrolpean, eta 500 hektareatik gora erreta
Burgosko zatia da kezkagarriena, eta Jaurlaritzak baliabide materialak eta pertsonalak bidali ditu bertara. Bizkaian, Herrera auzoan (Zalla) dago foku "aktiboena", baina "larritasun handirik gabe". Familia batek etxebizitza galdu du, suak erabat kiskali baitu.
2022/10/24 - 15:10
200 langiletik gora ari dira Mena Haranako sutearen kontrako borrokan
Igande arratsaldean heldu zen sua Burgosera, Balmasedatik (Bizkaia), baina astelehenera arte ezin izan dute hegazkinek lan egin, haize gogorragatik. Astelehenean zehar kontrolatzea espero dute.
2022/10/24 - 14:43
Suhiltzaileak lanean ari dira Balmasedako sutea berriro berpiztu ez dadin
Igande honetan Balmasedan piztu zen baso-suteak Zalla eta Gordexola herriak ere kaltetu ditu, eta 500 hektarea eta etxebizitza bat baino gehiago erre ditu. Sutearen fokuak kontrolpean dauden arren, suhiltzaileak sua itzaltzeko lanean ari dira oraindik, eta berriro piztu ez dadin zaintzen ari dira.
2022/10/24 - 13:37
Balmasedako suteak utzitako irudiak, hurrengo goizean
Larunbatean piztutako Balmasedako sutea kontrolatzea lortu dute bart gunean lanean dabiltzan 100 bat suhiltzailek. Lehen balantze baten arabera, 500 hektareatik gora erre ditu suak. Hona hemen goizak utzi dituen irudiak, gau osoko lanaren ostean jada egonkortuta dagoen sutearenak.
2022/10/24 - 13:18
Horrela geratu da Balmasedako sutearen ondorioz kiskalitako eremua
Suak kiskalitako eremuetako bati egindako bisitan argi ikusi liteke igandean Balmasedan piztutako sutearen tamaina eta indarra.
2022/10/24 - 12:53
Horrelakoa izan da suhiltzaileek bart Balmasedan egin duten lan gogorra
Bizkaiko suhiltzaileak Balmasedako sutea kontrolatzeko eta itzaltzeko lanetan aritu dira gau osoan. Irudi hauek egindako lanaren gogortasuna erakusten dute.
2022/10/24 - 12:22
Erkoreka: ''Ez dago sutea gehiago zabaltzeko arriskurik''
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan duenez, sua nola piztu den argitzeko, ikerketa zabaldu du Ertzaintzak, baina oraingoz ezin dute datu zehatzik aurerratu.
2022/10/24 - 11:21
Iban Laka, suhiltzailea: ''Hiru puntu desberdinetan aritu gara gau osoan lanean''
Iban Laka suhiltzailea gau osoan aritu da lanean Balmasedako sutea itzaltzeko lanetan. Beraiek ibili diren puntuan sua nahiko itzalita utzi dutela adierazi du.
2022/10/24 - 10:41
Balmasedako sutearen foku nagusiak kontrolpean daude
Ehun pertsona inguru eta hogei bat ibilgailu, lanean aritu dira gau osoan sua itzaltzeko lanetan. Une honetan aktibo dagoen fokua Pandozalesekoa da.
2022/10/24 - 09:39
Albiste izango dira: Balmasedako sutea, EITB Data eta Klima Aldaketaren kontrako Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/24 - 01:07
Ehun lagun inguru Balmasedako sutea itzaltzeko gaueko lantaldean
Bi baserri kiskali dira eta sugarrek hainbat etxebizitza kaltetu dituzte; 12 familia etxetik atera behar izan dituzte igandean suagatik.
2022/10/24 - 00:32
Sutea piztu da Balmasedako baso batean eta hura itzaltzeko lanean ari dira dozenaka suhiltzaile
Balmasedan piztutako baso-sute bat itzaltzeko lanetan ari dira Bizkaiko suhiltzaileak Arabakoen laguntzarekin. Arbalitzan piztu da sua, baserri gune bateko pinudian. Arbiz eta Barrios auzoetan eta mendiaren beste magalean, Arabako aldean, Artziniegan, beste foku bana piztu dira.
2022/10/23 - 23:11
Burgoseko Bortedo herriko ehun biztanleak ebakuatu dituzte Balmasedako sutearen ondorioz
Inguru horretan teknikari bat, ingurumen-agente bi, lurreko hiru kuadrilla, hiru autobonba, hiru bulldozer eta baso-suteen aurkako talde integral bat ari dira lanean.
2022/10/23 - 22:37
Egun gogorra izan dute Balmasedan, eta gaua ere luzea espero da
Suhiltzaileak lanean ari dira Balmasedan bizirik dirauten suak itzaltzeko. Egun osoan lau foku egon dira piztuta, eta haizeak zaildu egin ditu itzaltze lanak. Bloke informatibo honetan jaso ditugu orain arteko gako guztiak; ebakuatutako bizilagunak, suteen mapa eta adituen hitzak, besteak beste.