Bilbao Exhibition Centre
2022/09/29 - 13:09
Hertzainak taldeak BECen eta Gasteizen agurtuko du publikoa
Gasteiztar taldeak bi kontzertu emango ditu: lehena BECen, abenduaren 16an, eta bestea, Gasteizen, urtarril hasieran, oraindik zehaztu ez duten areto batean.
2022/09/26 - 20:23
LEPeko bigarren faseko azterketen datak plazaratu ditu Osakidetzak
2022ko azaroaren 26a eta 2023ko urtarrilaren 29a bitarte izango dira azterketak. Gehienak Gasteizen egingo dituzte, eta gainerakoak Barakaldoko BECen.
2022/09/17 - 11:55
24.000 hautagai aurkeztu dira asteburu honetako Lan Eskaintza Publikora
Olatz Garamendi Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak "inflexio-puntu" gisa kalifikatu ditu probak. "Gure administrazioko bitartekotasunaren murrizketan aurrera egiten dugu", adierazi du.
2022/07/27 - 21:22
Milaka 'motoamatxo' eta 'motoaitatxo' bildu dira BECen, Rosalia ikusteko
Zale askok 12 ordu arteko ilarak egin dituzte urteko kontzertu ikusgarrienetako batekin gozatzeko.
2022/07/27 - 15:07
Dozenaka pertsona BECen aurrean, Rosaliaren kontzertura sartzeko zain
Orduak falta dira oraindik BEC ireki arte, baina dozenaka lagun, gehienak gazteak, atearen aurrean daude, ilaran eta ilusio handiz, kontzertuan tokirik onena lortzeko asmoz. Ikusmina oso handia da.
2022/07/25 - 23:07
Balantze oso positiboa eginda amaitu da Euskal Encounter topaketa
30. edizioa amaitu da gaur 17:00etan, hiru egun interesgarri eta biziren ostean. Pandemiaren ostean topalekuak formatu originala berreskuratu du, eta milaka lagun bildu ditu 34.000 metro karratutan.
2022/07/23 - 16:50
Euskal Encounterren bigarren eguna Barakaldoko BECen
Topaketak sormen digitala, software librea, hardwarea eta bideo-jokoak bilduko dituzten hainbat jarduera eskainiko ditu. Gainera, hitzaldiak eta tailerrak izango dira hainbat gaien inguruan, horien artean, metabertsoa, errealitate areagotua eta adimen artifiziala.
2022/07/23 - 16:45
Ordu txikietara arte luzatu da Euskal Encounterren lehen gaua
BECen, gau luzearen ostean, Euskal Encounter ari da erritmoa hartzen bigarren egun honetan. Online jokatzeaz gain, parte hartzaileek jarduera ugari dituzte egiteko. Besteak beste, 'cosplay' desfile koloretsua egin dute.
2022/07/22 - 16:44
Euskal Encunterraren 30. edizioari hasiera eman zaio gaur
Lau egun iraungo duen makro topaketa teknologiko honetan 300 jarduera baino gehiago eskainiko dira. 3.000 ordenagailu eta 5.000 pertsonak hartuko dute parte 30. edizio honetan.
2022/07/08 - 12:52
''Rosalía'' kantuarekin abiatu du bart kontzertua Juan Luis Guerrak
BEC!en jo du dominikar musikariak bart, 4.40 taldeak inguratuta. "Rosalía" abestiarekin hasi dute emanaldi dantzagarri eta bizia.
2022/07/02 - 12:57
Osakidetzaren 18-2019ko LEP-a: beste 5 kategorien azterketak izango dira asteburu honetan
Administrarientzat, fisioterapeutentzat, gizarte langileentzat eta laborategiko teknikarientzat izango dira gaurko probak. Igandean, berriz, erizainen eta radiodignostiko teknikarien txanda izango da.
2022/07/02 - 11:49
Osakidetzaren 2018-2019ko LEParen lehen fasearen amaierari ekingo diote asteburu honetan Barakaldoko BECen
Administrarientzat, fisioterapeutentzat, gizarte langileentzat eta laborategiko teknikarientzat izango dira gaurko probak. Igandean, berriz, erizainen eta radiodignostiko teknikarien txanda izango da.
2022/06/18 - 14:08
Sagardui: ''Lehen Arreta eta pediatria dira Osakidetzaren lehentasunak''
Osakidetzako 2018-19ko lan eskaintza publikoan plazaratutako 3.535 plaza betetzeko azterketak egiten ari dira, gaur, BECen. Horietatik, 332 familia medikuntzarako izango dira, eta 51, pediatriarako. Osasun sailburuaren arabera, kolektibo horiei "egonkortasuna" eskaintzea da "lehentasuna".
2022/06/17 - 20:32
Makina-erremintaren azoka pozik agertu da 2022ko edizioaren "arrakastarekin", 35.000 bisita jaso ostean
BIEMH Makina-erremintaren nazioarteko biurteko azokak 2024ko ekainaren 3tik 7ra ospatuko du hurrengo edizioa.
2022/06/17 - 16:41
Nazioarteko 300 erosle handi etorri dira aste honetan Makina-Erremintaren Biurtekora
Azken belaunaldiko makina bila datoz, euren enpresetako lehiakortasuna handitzeko helburuarekin. EITB Mediak erosle horietako batekin pasa ditu 12 ordu.
2022/06/15 - 16:35
Aeronautika sektorean 2021ean izandako fakturazioa aurreko urtekoaren berdina izan da
HEGAN aeronautikaren klusterrak errekuperazio trantsizioan daudela azpimarratu nahi izan du eta horren adierazle da berrikuntzaren inbertsioa % 6 igo dela eta enplegua % 3.
2022/06/14 - 16:26
Nola aldatu da makina-erremintaren nazioarteko azoka 61 urte hauetan?
31 edizio eta 61urte bete ditu aurten makina-erremintaren nazioarteko azokak. Azkoitiko Ibarmia ekoizleak eta Maquinser banatzaileak ez dute hutsik egin urte guzti hauetan.
2022/06/13 - 20:55
Hans Zimmer konpositoreak kontzertua eskainiko du BECen 2023ko maiatzean
“Hans Zimmer – Europe Tour 2023” biran, 32 kontzertu eskainiko ditu 15 herrialdetan.
2022/06/13 - 19:22
Abian da makina-erremintaren nazioarteko azoka BECen, euskal industriaren ahalmenaren erakusleihoa
Ostiralera bitartean, 28 herrialdetako 1.446 enpresa arituko dira beren produktuak eta berritasunak erakusten makina-erremintaren nazioarteko biurteko azokan.
2022/06/13 - 19:06
Makina erremintaren jarduerak % 20 gora egin zuen 2021ean
Iaz 654,8 milioi euroko esportazioa izan zuen, bereziki AEBera, baita Alemaniara ere. Hala ere, sektoreak 100 lanpostu baino gehiago galdu zituen 2020an, aurreko urtearekin alderatuta.