Bizikletak
2021/06/27 - 01:16
Txirrindularien zeharkaldi solidarioa DYArentzat laguntza biltzeko
Donostiako udaletxe aurretik abiatu dira txirrindulariak, eta 325 kilometro egin dituzte. Igor Anton txirrindulariaren eskolak antolatu du ekimena.
2021/06/14 - 13:57
Jaime Lafita Bruselara bidean da bizikletan, La Rochellera iritsi ostean
Bizkaiko Zubitik La Rochellera 48 orduz nabigatu ondoren, Jaime Lafitak bizikleta hartu eta Bruselara abiatu da gaur goizean.
2021/06/11 - 21:52
Belaontzian eta bizikletaz Bruselaraino, ELA gaixotasuna iker dezatela eskatzeko
Jaime Lafita bizkaitarrak ELA gaixotasuna dauka eta 10 eguneko ibilbidea egingo du Europako Parlamenturaino, gaitz neurodegeneratibo horren ikerkuntzara diru gehiago bideratu dezatela aldarrikatzeko.
2021/06/04 - 19:23
1,7 kilometroko bidegorri batek Bilboko eta Barakaldoko sareak lotuko ditu
Bilbon, Zorrotzako kiroldegitik abiatuko da mugaraino, N-634 errepidearen alboan. Barakaldon, Cadagua ibaiaren zubia eta Serralta lotuko ditu, Portugaleteko kairaino.
2021/04/10 - 19:25
Gastu militarraren eta arma industriaren aurkako bizikleta martxa egin dute Bizkaian
Bilbotik abiatu dira, eta "bi enpresa material militar ekoizle garrantzitsuenen aurrean: ITP Aero, Barakaldon, eta SENER, Getxon", elkarretaratzea egin dute txirrindulariek.
2021/04/10 - 18:17
Bizikleta, kulturgune bihurtua
Hiru gurpileko bizikletari eguzki-plaka jarri eta eszenatoki ibiltaria sortu dute Ordiziarrock Ekintzak taldeko kideek: Ekirock, eguzki-energiarekin ekitaldiak egiteko aukera ematen duen ibilgailua
2021/04/07 - 14:18
Armagintzaren aurkako bizikleta martxa batek Bizkaia zeharkatuko du larunbatean
"Erakundeek sektore honetako euskal enpresekin gero eta inplikazio handiagoa dutela" salatu nahi dute, "osasunean, pentsioetan, berdintasun-politiketan murrizketak ugaritu diren bitartean".
2021/03/16 - 22:05
Bizikleta elektrikoen sistema publikoa ezarriko dute Iruñean udazkenean
Sakelakorako aplikazioa eskainiko du sistemak, baita bi tarifa eredu ere, harpidedunei zein aldizkako erabiltzaileei zuzenduak.
2020/11/27 - 14:07
Gasteizek 10.700 kilo bizikleta-estalki berrerabili ditu seinaleztapenean
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak aurkeztu du ostiral honetan 'Birgulpil' ekimena, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan.
2020/09/17 - 13:43
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, txirrindulari bati sastakaiaz erasotzeagatik
07:.45ean izan da erasoa, txirrindularia Lutxana auzoko bidegorritik zihoala. Hiru pertsonak hartu omen dute parte erasoan, eta zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.
2020/07/25 - 17:12
Sarek hirugarren bizikleta martxa bukatu du, Izan Bidea dinamikaren baitan
Ekimena abian jarri zutenetik, "konponbidearen eta bakearen aldeko" 200.000 kilometro baino gehiago egin dituzte.
2020/07/24 - 15:53
Donostiak "hiri-mugikortasun jasangarri" bat lortzeko pausoak iragarri ditu
Zubieta eta San Martin kaleak norabidez aldatuko dituzte uda ostean, eta hainbat bidegorri zabalduko dituzte.
2020/07/21 - 13:47
Ibilgailu batek zikloturista bat harrapatu du Gernikako saihesbidean
Istripua 08:30 aldera izan da. Saihesbide horretara zihoan auto batek emakumearen bizikleta jo eta lurrera bota du.
2020/06/26 - 01:13
Getxok 2021ean ezarriko du TAO Ereagako hondartzan, uda garaian
Zugazarte hiribideak bidegorri bat izango du bizikletaren erabilera errazteko eta COVID-19aren ondoriozko osasun-neurriak betetzeko.
2020/06/22 - 17:16
Bizkaiak bidegorri sarea bikoiztea eta aparkalekuak prestatzea aurreikusi du
Bizkaiko Foru Aldundia aparkaleku horiek non kokatu baloratzen ari da, haien erabilera beste garraiobide batzuekin konbinatu ahal izateko.
2020/05/20 - 13:04
Ibilbide ikusgarria bizikletan, Arrabako Landetan barrena
Patxi Lopezek Gorbeiako Parke Naturalean dagoen Arrabako landetan barrena bizikletaz egindako ibilaldi baten irudi ederrak bidali dizkigu
2020/05/17 - 17:02
EAEko hirietan bizikletaren erabilera sustatzeko ekimenak eskatu dituzte
Hainbat Udal hori egiten hasi dira. Donostian, esaterako, Askatasunaren Etorbidea txirrinduak lehenesteko neurria hartu dute.
2020/05/17 - 16:24
Bidegorri gehiago eta bizikletak konpontzeko dirulaguntzak, Iparraldean
Iparraldean txirrindua giltzarri izatea nahi dute. Horretarako hainbat neurri hartu dira elkargoan zein estatuan, bidegorri gehiago eta bizikletak konpontzeko dirulaguntzak, besteak beste.
2020/05/13 - 22:05
Donostiak bizikleta publikoko egungo zerbitzua bertan behera utzi du
Udalak ordaina emango die harpidedun guztiei. Koronabirusaren krisiak sortutako administrazio-egoeragatik eta krisiak sortutako ondorioengatik erabaki dute.
2020/05/05 - 20:29
Bizikleta-bide gehiagok eta trafiko mozketek mugikortasuna erraztuko dute Donostian
Udalak neurri berriak jarriko ditu indarrean, txirrindularien eta oinezkoen arteko distantziak gordetzea bermatzeko, bizikleta-bide gehiagorekin eta trafiko mozketekin pasealeku ezagunenetan.