Bizikletak
2018/08/26 - 17:44
9 urtez munduan zehar bizikletaz ibili eta gero, Gasteizera bueltan
Bizikleta hartu eta munduari buelta eman, horixe erabaki zuten duela 9 urte Evelinek eta Aitorrek. 55 herrialde eta 92.000 kilometro geroago, Gasteizera itzuli dira.
2018/08/19 - 20:08
Txirrindulari bat tiroz zauritu du ehiztari batek Errioxan
Biktima Albelda de Ireguako 40 urteko gizonezkoa da.
2018/07/21 - 19:46
Presoak gerturatzea eskatzeko bizikleta-martxa Donostiara iritsi da
Orain Presoak dinamikaren baitan Sarek antolatutako ekimena Baionatik heldu da Gipuzkoako hiriburura, eta igande honetan beste etapa bat du; horren amaiera Altsasun izango da.
2018/04/07 - 21:26
Arma-gastua salatzeko bizikleta-martxa egin dute Bilbon, Barakaldon eta Santurtzin
Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko egoitzatik abiatu da ekimena, 'erakundeek euskal armen enpresei geroz eta babes handiagoa' ematen dietela agerian uzteko asmoz, antolatzaileek azaldu dutenez.
2018/03/02 - 09:42
Bizikleta, garraio garbia eta arina
Bizikletaren erabilerak energiaren kontsumoa murrizten du. Horretaz gain, batetik bestera joateko modu osasungarria da.
2017/11/02 - 17:10
Bi txirrindulari larri zauritu dira Getxon, bidegorrian talka eginda
Bi zaurituak, 55 eta 34 urteko gizonezkoak, Gurutzetako ospitalera eraman dituzte. Lehenengoa oso larri eraman dute; bigarrena,larri.
2017/06/05 - 23:17
Martxan da berriro Iruñeko Biziz zerbitzua, arazo teknikoen ostean
Maiatzaren 24ean geratu zen bertan behera, duela sei hilabete hasi ziren arazo tekniko batzuk medio.
2017/05/24 - 22:40
Iruñeko Udalak bertan behera utzi du bizikletak uzteko zerbitzu publikoa
Bizikletak uzteko zerbitzua eskaintzen duen enpresak arazo teknikoak izan ditu azken hileotan, ez ditu konpondu eta erabiltzaileen kexak ugaritu egin dira.
2017/05/04 - 12:20
'Anaiak neurri guztiak hartzen zituen errepidean bizikletaz ari zela'
Zuriñe Larrinagaren anaia, Joseba, bizikleta istripuz hil zen duela lau urte. Aitor Artzaren lagunak, Jonek, berriz, istripu larria izan zuen Tolosan. Bizikleta eta autoen inguruan solasaldia.
2017/03/30 - 20:06
Bidegorrietan izandako istripuek alarma piztu dute
Azken astean bi txirrindularik istripua izan dute bidegorrian zebiltzala. Autoek harrapatu zituzten. Horietako bat gainera koman dago.
2017/03/13 - 10:43
Bardea, bizikletan
François WorldTour erabiltzearen bideo honek Bardearen edertasuna erakusten du bizikleta baten gainetik grabatuta.
2017/03/01 - 10:39
Bi lagun atxilotu dituzte Gordexolan lapurtutako bizikletekin lotuta
Ostu zituzten 12 bizikletetatik 9 errekuperatu dituzte. Ikerketa zabalik dago, lapurretan nahasita egon daitezkeen gainerako pertsonak atzemateko eta lapurtutako gainerako materiala berreskuratzeko.
2017/02/24 - 21:17
Donostiako autobus geltokiko bizikleten aparkalekua martxan da jada
Lapurretak eta bandalismoarekin lotutako arazoak saihesteko segurtasun neurriak indartu ditu Donostiako Udalak. Tarifak egunaren araberakoak izango dira.
2017/02/19 - 20:28
50.000 euroko 12 bizikleta lapurtu dizkiote Gordexolako enpresa bati
Bizkairoute enpresako jabe Iker Lezamak lapurretaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
2017/02/19 - 19:28
Hainbat bizikleta lapurtu dituzte Gordexolako enpresa batean
Lapurreta igande goizaldean gertatu da, enpresa horrek Gordexolako Isasi industriagunean dituen instalazioetan.
2016/12/02 - 19:46
Donostia eta Lasarte-Oria bat egiten dituen bidegorria amaitu dute
2017rako foru aurrekontuetan 75.000 euro bideratu dituzte Gipuzkoako Udalek haien bizikletako bideak zabaldu ditzaten.
2016/11/06 - 14:40
Bizikleta egin eta ordenagailuarekin jolastu batera osasuna hobetzeko
Tafallako zahar egoitza batean martxan dago eta erabiltzen duten aiton amonek bere osasuna hobetzen dute.
2016/10/02 - 21:37
8 urteko mutiko bat erreskatatu behar izan dute Artxandan
Haurra bizikletarekin erori da Artxandako begiratokitik, eta, suhiltzaileek erreskatatu ondoren, Basurtuko Ospitalera eraman dute.
2016/09/29 - 22:42
30 kilometro bidegorri gehiago sortzea proposatu du Iruñeko Udalak
30 kilometroko bidegorria sortzeko proiektu berri bat aurkeztu du Iruñeko Udaleko Hiri Ekologia eta Mugikortasun Alorrak.
2016/09/07 - 19:02
Bidegorri batek Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoak lotuko ditu
Bizikleta bidezko garraio jasangarria sustatzea da Ederbidea proiektuaren helburua.