Boise
2015/11/04 - 18:52
David Bieter euskalduna hautatu dute berriz Boiseko alkate
Alderdi Demokratako kideak familia du Lekeition eta Larrabetzun. Laugarrenez izango da alkate, botoen % 69 eskuratuta.
2015/11/04 - 17:30
David Bieter euskaldunak laugarren aldiz lortu du garaipena Boisen
Botoen %69 lortu ditu, sustraiak Larrabetzun eta Lekeition dituen alkate demokratak. Gero, euskal etxean izan da ospakizuna.
2015/11/04 - 10:18
Dave Bieter, Boiseko alkate laugarrenez
Amona lekeitiarra zuen eta aitona, aldiz, Larrabetzukoa. Noizean behin euskal herrira etortzen da, ez du euskal jatorria ahaztu eta euskara ere hitz egiten du.
2015/08/07 - 12:08
Eskerrik asko, Boise
Boiseko Jaialdia hiri oso bat euskaldunez janztea edo mozorrotzea edo transformatzea da, nor nongoa den, edo arbasoak non zituen askorik ardura gabe.
2015/08/02 - 15:12
Emigrazioak hamarkadetan banatutako familien topagune da Boise
Boiseko jaialdia ozeanoaren bi aldeetako euskaldunen topagune bilakatu da. Ultzamako bi anai-arreba hauek horien kasua da. 50 urte pasata lehen aldiz topo egin dute Boisen.
2015/08/02 - 12:22
Urkullu: 'Jaialdia baliatuz, beste esparrutan erlazioak egin ditugu'
Iñigo Urkullu lehendakaria Boisen (Idaho) da. Jaialdiaz gain, bertako agintariekin biltzea eta erlazioak egitea garrantzitsua dela azpimarratu du.
2015/08/02 - 10:37
Urkulluk azpimarratu du aurrera egin dutela harremanetan Boiserekin
Lehendakariaren esanetan, bidaiak arlo instituzional, ekonomiko eta kulturalean lankidetzarako bidea zabaltzeko balio izan du; "gobernadore, alkate eta enpresa-buruekin harremanak sendotu dira".
2015/08/01 - 15:33
Boiseko Merkataritza Ganberarekin akordioa sinatu du Bizkaiak
Idahoko estatuko eta Bizkaiko sektore estrategikoetako enpresen arteko truke komertziala errazteko akordioa sinatu dute.
2015/08/01 - 14:56
Inoiz baino jendetza handiagoa espero dute Boiseko Jaialdian
Asteburuan zehar milaka lagunak hartuko dute parte Boiseko jaialdian. Hori agerian gelditu da bart lehendakariak Estatu Batuetako euskal komunitateari egindako harreran.
2015/08/01 - 13:14
Ortuzar, Boisen: 'Hemen piztu zen euskal kausaren garra'
EAJren presidenteak adierazpenok egin ditu Boiseko jaialdian.
2015/08/01 - 00:47
Hitzarmena berritu dute Euskadik eta Boiseko Unibertsitateak
Euskara eta euskal kultura Idahoko (AEB) estatuan ikasi ahal izateko lankidetza hitzarmena berritu dute Eusko Jaurlaritzak eta Boise State Universityk.
2015/07/31 - 20:21
Euskal artzainak identifikatzeko proiektua aurkeztu dute
Eusko Jaurlaritzak "Artzainak gogoan" proiektua ipini du martxan, Boisera joandako eta bertan lurperatutako lehen artzainak identifikatzeko, eta, ondoren, haien senitartekoak topatzeko.
2015/07/31 - 16:17
Boisen ere umeek euskeraz ikasteko aukera dute
2 aste daramazki zabalik eta dagoeneko 23 ume joaten dira egunero Boiseko ikastolara. Iñigo Urkullu lehendakaria bertan izan da egiten den lana ezagutzeko.
2015/07/31 - 14:05
Ibarretxe erabakitzeko eskubidearen aldeko jardunaldian izan da Boisen
'Gure esku dago' eta Agirre Center erakundeak antolatuta erabakitzeko eskubidearen aldeko jardunaldia egin dute. Bertan EAJ eta EH Bilduko ordezkariek parte hartu dute.
2015/07/30 - 23:09
Iñigo Urkulluk Boiseko Basque Block euskal auzoa bisitatu du
Auzo hau jaialdiaren erdigunea ez ezik, euskal komunitatearen ondarea biltzen duen gunea ere bada. Bertako eraikin historikoak ezagutu ditu lehendakariak.
2015/07/30 - 18:45
Zein irudi dugu Estatu Batuetako euskaldunei buruz?
Idahoko hiriburuan 25.000 lagun espero dituzte aste honetako ospakizunetan. Bertakoekin hitz egin dugu, gurean Estatu Batuetako euskaldunei buruz dugun irudiaz.
2015/07/30 - 14:56
Urkullu Idahoko enpresaburuekin batzartu da
Izan ere, Euskadik merkataritza harreman estuak ditu AEBrekin. Hemengo enpresen inbertsioen jomuga nagusia da. Esportazioei dagokienez, Euskadiren hirugarren merkatua da.
2015/07/29 - 17:37
Euskal Jaialdiak Boise itxuraldatu du
AEBetako mendebaldean, Boisen hasi dira euskal komunitatearen ospakizun handiak. Euskal jatorriko asko ari dira idahora iristen egunotan igandera arte iraungo duen festa horretan parte hartzeko.
2015/07/29 - 15:03
Urkullu lehendakaria Boisen da, jaialdian parte hartzeko
Iñigo Urkullu lehendakaria Boisera iritsi da azken orduotan, eta bertan David Bieter alkateak egin dio harrera. Urkullu bezala, euskal jatorriko gizon-emakume asko ari dira Idahora iristen.
2015/07/29 - 14:38
Urkullu, Boisen: 'Mundura irteten diren euskaldunek etxea dute bertan'
Lehendakariak "euskal sena" mantentzeko deia egin du, "ekonomian, gizartean eta kulturan loturak estutzeko".