Bolivia
2023/07/02 - 12:32
Milaka pertsonak LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatu dituzte mundu osoan
Kolektibo horretako pertsonak iraintzen dituzten gorroto-diskurtsoen aurka, manifestazio jendetsuak egin dituzte hainbat lekutan, Harrotasun Egunarekin lotuta munduko hainbat hiritan antolatzen diren ekintzen baitan.
2023/05/23 - 11:29
9,2 koka tona atzeman dituzte Boliviako agintariek Andeetan
Agintari boliviarrek legez kontrako helburua zuten 795 koka pakete konfiskatu dituzte Andeetan; hots, 9,2 koka tona. Herrialdean inoiz egin den harrapaketa garrantzitsuenetakoa izan da, Eduardo Del Castillo ministroaren arabera.
2023/05/14 - 20:43
Adingabeen aurkako sexu-delituak ez preskribatzeko legea iragarri du Boliviak
Alfonso Pedrajas apaiz jesuita espainiarrak herrialde horretan ustez egindako abusuak agerian geratu ondoren aurkeztu dute lege-proiektua.
2022/10/31 - 11:13
Horrela geratu da Latinoamerikako espektro politikoa Lula da Silvaren garaipenarekin
Brasilgo hauteskundeen ondoren, ezkerrak pisu handiagoa irabazi du Latinoamerika osoan. 2020tik 2022ra bitartean, ezkerreko hautagaiek irabazi dituzte hauteskunde gehienak inguru horretan.
2022/09/08 - 10:59
Milaka kokalero La Pazerantz doaz baimenik gabeko koka merkatu bat ixteko eskatzeko
Koka-hostoa ekoizten duten 35.000 pertsona Gobernuaren Egoitzara bidean dira baimenik gabeko eremuetan koka-hostoaren laborantza bertan behera geratu dadin eskatzeko. Horretaz gain, azken hilabeteetan egin diren mobilizazioetan atxilotu dituzten pertsonak askatzeko eskatzen dute.
2022/08/16 - 11:16
Boliviako koka ekoizleek Arce presidentearen gertukoek bultzatutako merkatu paralelo bat ixteko eskatu dute
Villa El Carmen "merkatu paraleloa" iaz sortu zuten eta Arnold Alanesek administratzen du. Manifestariek Luis Arceren Gobernuaren kide izatea leporatzen diote Alanesi.
2022/08/09 - 11:10
Gizon bat larri zauritu da kokalero eta Poliziaren arteko liskarretan, Bolivian
Agintariek zabaldu dutenez, 30 urteko gizonezko batek besoa galdu du eskuartean zuen dinamitak eztanda eginda. Liskarretan, halaber, bi polizia eta hainbat atxilotu ere zauritu dira.
2022/06/11 - 21:34
10 urteko kartzela zigorra ezarri diote Jeanine Añez Boliviako presidente ohiari
Luis Arceren gobernua gustura agertu da Añez 'Golpe II' kasuagatik zigortu dutelako. 2019an Boliviako presidentzia bere gain hartu zuen Añezek, Evo Moralesek Estatu Kolpea salatu eta kargua utzi eta gero. Latinoamerikako 22 presidente ohik "esku-hartzeko" eskatu diote NBEri, AEEri eta EBri.
2022/06/04 - 23:09
Kapuscinski Saria jaso du Ander Izagirrek "Potosí" liburuagatik
Boliviako emakume meatzarien bizia kontatzen duen istorioa duela 13 urte hasi zen idazten, duela bost kaleratu zuen liburua eta aste honetan saria jaso berri du Polonian. Baina, zein da berezitasuna? Liburua amaitu gabe egon litekeela.
2021/09/24 - 11:08
Dozenaka atxilotu eta zauritu Boliviako Poliziaren eta kokaleroen arteko liskarretan
Dozenaka pertsona atxilotu eta hainbat zauritu dira Boliviako Poliziaren eta manifestarien arteko istiluetan. Koka Ekoizleen Elkartearen merkatuaren kontrola aldarrikatzeko kokaleroak egiten ari diren protestetan izan dira istiluak.
2021/09/15 - 10:47
Gutxienez 13 pertsona zauritu dira Bolivian, hainbat erregai-leherketaren ondorioz
Leherketak Camargon gertatu dira. Agintarien ustez, baliteke leherketak garrafa baten eztandaren ondorioz hasi izana.
2021/08/03 - 12:16
Baso-sute bat Boliviako aireporturik handienera zabaldu da
Santa Cruz inguruan sortutako baso-sute bat "Viru Viru" aireportura zabaldu da, Boliviako aireporturik handienera. Herrialdean izaten ari diren haize bolada bortitzen norabide aldaketek eragin zuzena izan dute.
2021/08/03 - 11:33
Boliviako jatorrizko herriek hasiera eman diote Amalurraren hilabeteari
Boliviako jatorrizko herriek hasi dute "Pachamama" edo Amalurrari eskainitako hilabetea. Erritu horretan, eskaintzak egiten dituzte urtean zehar lortutakoa eskertzeko, eta oparotasun berria eskatzeko.
2021/07/25 - 16:10
Latinoamerikak covid-19aren kontrako txertoa demokratizatzeko eskatu du
Latinoamerika eta Karibeko Estatuen Komunitateak (CELAC) azpimarratu du, koronabirusaren kontrako immunitatea lortzeko, beharrezkoa dela covid-19aren txertoa era solidarioan banatzea.
2021/07/05 - 14:36
Emakume maputxe batek gidatuko du Konstituzio berria idazteko batzordea
Elisa Lancon akademiko eta aktibista indigenak gehiengo osoa lortu du bozketan. Hala, munduan lehenengo aldiz, organo paritario batek bideratuko du lege berria.
2021/06/09 - 10:27
Oihuak eta kolpeak Boliviako Parlamentuan
Liskarra Eduardo del Castillo Gobernu ministroari Jeanine Aguñez presidente ohiaren atxiloketaren inguruan galdetu behar zioten osoko bilkuran izan da.
2021/03/13 - 20:53
Boliviak Jeanine Añez atxilotu du 'Estatu-kolpe' auziarengatik
Bere burua Boliviako behin-behineko presidente izendatu zuenari sedizioa, terrorismoa eta konspirazioa egotzi diote.
2021/03/03 - 09:19
Zazpi ikasle hil dira Boliviako unibertsitate batean, laugarren solairutik erorita
Gazteak ikasleen ezohiko batzar batean parte hartzen ari ziren. Bilerak protestak eragin ditu eta bultzaka hasi dira. Ondorioz, barandak amore eman du.
2021/01/05 - 10:21
Gutxienez lau hildako eta sei desagertu Bolivian, euriteen ondorioz
Sucreko Campesino azokaren inguruan kalte materialak oso handiak izan dira, urak dena eraman baitu.
2020/12/13 - 18:48
Txertoak ez dira martxora edo apirilera arte iritsiko Latinoamerika osora
OPSren arabera, hilabeteak beharko dira covid-19aren aurkako txertoa Latinoamerika osora iristeko. Gauzak horrela, lasterketa propioa hasi du herrialde bakoitzak.