Covid pasaportea Euskadin
2021/07/26 - 11:39
Osasun-ziurtagiriaren erabilera onartu du Frantziak
Establezimendu publiko gehienetan sartzeko ziurtagiriaren erabilera arautzen du onetsitako lege-proiektuak. Era berean, osasun-langileak txertoa hartzera behartzen ditu. Neurri horiek azaroaren 15era arte egongo dira indarrean.
2021/07/21 - 16:29
Kultur eta kirol guneetara sartzeko, osasun pasaportea erakutsi behar da Ipar Euskal Herrian
50 pertsona baino gehiago har ditzaketen kirol eta kultura guneetan osasun pasaportea eskatzen hasi dira jada Ipar Euskal Herrian. Lehen astea probak egiteko baliatuko dute.
2021/07/12 - 22:48
Neurri berriak Iparraldean: covid pasaportea tabernetarako eta txertoa derrigorrezkoa osasun langileentzat
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri duenez, erabakien asmoa da txertaketa-kanpaina bultzatzea, Delta aldaera gero eta kutsatze gehiago sortzen ari baita.
2021/07/12 - 22:45
Taberna eta jatetxeetara sartzeko derrigorrezkoa izango da covid ziurtagiria Frantzian
Kasuen gorakadari aurre egiteko Frantziar estatuan ere neurri berriak agindu ditu Emmanuel Macronek. Besteak beste, abuztutik aurrera taberna eta jatetxeetara sartzeko derrigorrezkoa izango da covid ziurtagiria.
2021/07/09 - 13:05
Ipar Euskal Herriko diskotekek berriz ireki ditzakete ateak, osasun neurriak zorroztuz
Hain zuzen ere, txertaketa amaitu dutela, gaixotasuna gainditu dutela edo berriki egindako PCR proban negatibo eman dutela frogatu dezaketen herritarrek izango dute lokal hauetan sartzeko baimena. Diskoteken % 75ek ez dute irailera arte irekiko.
2021/07/03 - 00:10
Maskara gabe eta osasun-ziurtagiriarekin, EHZ normaltasun kutsuarekin itzuli da
EHZ jaialdira sartu ahal izateko, osasun-ziurtagiria aurkeztu behar da: txertoa edo PCR test bat edo antigeno negatiboa. 600 boluntarioek kontrol zorrotzak egingo dituzte.
2021/07/01 - 16:36
Nola lortu dezakegu covid ziurtagiri berdea?
148.172 lagunek eskuratu dute jada pasaporte hori EAEn. Orain arte telematikoki soilik eskatu ahal izan dugu, baina gaurtik aurrera presentzialki ere egin daiteke.
2021/07/01 - 16:31
Gaurtik indarrean da Europar Batasunean errazago bidaiatzeko covid ziurtagiri berdea
Ziurtagiria paperean atere liteke edo QR kode digitala eraman daite mugikorrean, aireportuetako segurtasun kontrolean erakusteko.
2021/07/01 - 10:07
Covid pasaportea indarrean da dagoeneko Europar Batasuneko herrialde guztietan
Hego Euskal Herrian 210.000 pertsonek badute jada euren covid pasaportea, eta, horri esker, Europa osoan zehar bidaiatu ahalko dute berrogeialdirik egin beharrik izan gabe.
2021/06/22 - 16:37
Nola eskuratu covid pasaportea ziurtagiri elektronikorik gabe
Gotzone Sagardui osasun sailburuak aurreratu duenez, nahikoa izango da Osakidetzako txartelaren zenbakia erabiltzea, eta mugikorrean kode bat jasotzea.
2021/06/09 - 16:21
Gaurtik aurrera martxan da EAEn covid pasaportea
Herritarrek Osakidetzaren webgunean eskatu dezakete. Gaur-gaurkoz, sinadura elektroniko bidez soilik eskatu daite agiria, NAN elektronikoarekin edo BakQ txartelarekin.
2021/06/09 - 12:39
Koronabirusaren ziurtagiri digitala baimendu du Europako Parlamentuak
Uztailaren 1ean sartuko da indarrean, baina Euskadin eta Nafarroan dagoeneko eskura daiteke osasun-ziurtagiria edo -pasaportea.
2021/06/09 - 11:52
Covid pasaportea eskuragarri dago jada Osakidetzaren webgunean
Oraingoz, sinadura elektronikoaren bitartez baino ezin da eskatu egiaztagiria.
2021/06/08 - 16:19
Bihartik aurrera Osakidetzaren webgunean eskuratu ahal izango da covid ziurtagiria
Espainiar Estatutik Europara bidaiatzea erraztuko duen erraminta da. Europar Batzordeak uztailaren 1erako du ezarrita data, baina EAE aurrratu egin da.
2021/06/07 - 22:27
Nafarroa covid pasaportea probatzen hasi da
Nafartarrek eskuragarri dute covid pasaportea, Europar Batasunean bidaiatzeko beharrezkoa izango dena. Uztailaren 1ean jarriko da ofizialki martxan, baina Nafarroan probaldia ari dira egiten.
2021/06/07 - 20:24
Nafarroak martxan jarri du Covid Ziurtagiria, EBn mugikortasuna errazteko
Dokumentuak egiaztatuko du jabeak baimendutako txertoren bat jaso duen, gaixotasuna gainditu duen edo negatibo eman duen probaren batean.
2021/06/07 - 14:00
Txertatutako bidaiariek Hego Euskal Herrira etortzeko aukera dute gaurtik aurrera
Aldaketa berriari esker, Osasun Ministerioak horretarako onartutako txertaketa-ziurtagiria duten pertsonak sar daitezke EAEn eta Nafarroan, osasun-agintariek egiaztatu ondoren.
2021/05/27 - 01:00
Erkidegoak arduratuko dira bidaiatzeko ziurtagiri digitalak emateaz
Osasun pasaporteak Europar Batasunean bidaiatzea ahalbidetuko du eta uztailaren 1erko indarrean egongo dela aurreikusten da.
2021/05/21 - 20:44
'Covid pasaportea' lortzeko baldintzak
UE covid ziurtagiri digitala edo 'osasun pasaportea' "bidaiatzeko tresna" unibertsala eta doakoa da, Europar Batasunaren (EB) barruan mugikortasuna errazteko.
2021/05/21 - 18:00
Zer da EBko covid ziurtagiri digitala edo 'osasun pasaportea'?
Ziurtagiri berde digitala "bidaiatzeko mekanismo edo tresna" unibertsala, segurua, fidagarria eta doakoa da, Espainiako Gobernuak azaldu duenez. QR kode batean laburbilduko dute.