Covid pasaportea Euskadin
2022/02/01 - 15:24
Euskadiko Auzitegi Nagusiak atzera bota du covid ziurtagiriaren luzapena
Luis Garrido buru duen aretoak ebatzi du Jaurlaritzak ez duela argudio nahikorik aurkeztu neurriaren eraginkoratasuna justifikatzeko. Hortaz, covid ziurtagiria gaueko aisialdian 22:00tatik aurrera eta 50 bezero baino gehiagoko jatetxeetan eskatuko da soilik.
2022/02/01 - 14:10
Covid ziurtagiria indarrean dago oraindik 50 jankidetik gorako jatetxeetan eta gaueko aisialdian
Hau da, abenduan Gotzone Sagardui Osasun sailburuak izenpetutako agindua ez dute oraingoz kendu. Hortaz, jatetxe handietan eta dantzalekuetan, adibidez, ziurtagiria erakutsi beharko da, EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena gorabehera.
2022/02/01 - 13:24
Covid ziurtagiriaren erabilera luzatzea eta zabaltzea baztertu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak
Epaileen ustez, Jaurlaritzak ez du behar bezala arrazoitu pasaportearen eraginkortasuna. Gauerditik indarrik gabe da abenduaren erdian ezarri zen dekretua, beraz, uneotan soilik gaueko aisialdian eta 50 pertsonatik gorako jatetxeetan eska daiteke covid ziurtagiria.
2022/02/01 - 13:15
Beheranzko joerari eusten zaio EAEko ospitaleetan
Covid-19a dela eta, 572 pertsona daude gela arruntetan ospitaleratuta, eta 89, ZIUetan. Gainera, 3.731 positibo berri atzeman dituzte astelehen honetan.
2022/02/01 - 07:34
EAEko Auzitegi Nagusiak gaur aztertuko du covid ziurtagiria luzatzeko eta zabaltzeko eskaera
EAEko Fiskaltzak ez du begi onez ikusi covid ziurtagiria hotel, ostatu turistiko eta joko-aretoetara zabaltzea.
2022/01/31 - 15:24
75 pertsona hil dira covidagatik, aurreko astean baino 19 gutxiago
Ospitaleetako presioa 92 pertsonara jaitsi da ZIUetan. Positibo berrien joera ere beherantz doa, baina "poliki eta motel". Aldiz, gela arruntetan ospitaleratutako pertsonak 624ra igo dira, eta R0a 0,98raino heldu da.
2022/01/31 - 15:05
EAEko Fiskaltzak ez du begi onez ikusi covid ziurtagiria hotel eta joko aretoetara zabaltzea
Kontrara, Ministerio Publikoak onartu egin du ostalaritza establezimenduetan, osasun zentro eta ospitaleetan eta kiroldegi eta gimnasioetan covid ziurtagiria eskatzeko aukera otsailaren 13ra arte luzatzea.
2022/01/31 - 13:25
Covid ziurtagiria ezartzeak hiru puntu igoarazi du txertaketa maila, Sagarduik nabarmendu duenez
Hartutako neurrien "eraginkortasuna aztertzeko txostena" eskatu diote oposizioko taldeek Osasun sailburuari eta Eusko Jaurlaritzari berari.
2022/01/29 - 20:02
Manifestazioak deitu dituzte Hegoaldeko hiriburuetan haurren txertaketari uko egiteko
Mobilizazioak otsailaren 4an izango dira, eta haurrei covid-19aren aurkako txertorik ez jartzea izango da aldarrikapen nagusia
2022/01/28 - 23:33
Sagardui: "Ikasten ari gara pandemia honen bilakaera egunez egun jarraitu behar dugula"
Radio Euskadiko Ganbara saioan elkarrizketa eskaini du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Indarrean dauden murrizketen luzapenaz aritu da, eta azpimarratu du "egunez egun" aztertuko dutela egoera.
2022/01/28 - 19:48
Sagarduik defendatu egin du covid pasaportea luzatzea, transmisioa "muturrekoa" delako
Osasun sailburuak gogorarazi du txertaketa "sustatzeko" neurria dela ziurtagiria.
2022/01/28 - 18:49
LABIk indarrean dauden murrizketak otsailaren 13ra arte luzatzea erabaki du
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gogorarazi duenez, gaurko datu epidemiologikoek intzidentziaren beherakada baieztatu dute azken 14 egunetan; azken zazpi egunetako joerak, ordea, beherakada moteltzen ari dela islatzen du.
2022/01/28 - 17:51
Covid ziurtagiria luzatzeko eta zabaltzeko eskaera asteartean aztertuko du EAEko Auzitegi Nagusiak
Jaurlaritzak gaur erregistratu du covid ziurtagiriaren eskakizunari otsailaren 13ra arte eusteko eskaera.
2022/01/28 - 13:46
Eusko Jaurlaritzak covid ziurtagiria luzatzeko eta zabaltzeko eskatu dio EAEko Auzitegi Nagusiari
Jaurlaritzak gaur erregistratu du covid ziurtagiriaren eskakizunari otsailaren 13ra arte eusteko eskaera.
2022/01/28 - 07:04
LABI arratsaldean bilduko da, eta murrizketak luzatuko ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Iñigo Urkullu lehendakariak pandemiaren aurkako neurri murriztaileei eusteko proposatuko du 16:30ean hasiko den bileran. Halaber, Jaurlaritzak baimena eskatuko dio EAEko Auzitegi Nagusiari covid ziurtagiriaren erabilera luzatzeko.
2022/01/27 - 18:06
Euskadik murrizketak mantenduko ditu eta covid ziurtagiriaren erabilera luzatzeko eskatuko du
Eusko Jaurlaritzak iragarri du covid ziurtagiria otsailaren 13ra arte exijitzen jarraitzeko baimena eskatuko diola EAEko Auzitegi Nagusiari. Halaber, batzorde zientifikoak neurri murriztaileak eusteko gomendatu du. LABI instituzionala ostiralean bilduko da, 16:30ean.
2022/01/27 - 14:32
R0 indizeak astebete egin du goranzko joeran Euskadin, kutsatzeen jaitsiera kolokan jarrita
7 eguneko intzidentzia metatua igo egin da, eta asteko positiboen kopurua ia ez da jaitsi. Asteazkenean, 15.457 proba egin dira eta 6.032k eman dute positibo, guztien % 39k.
2022/01/26 - 21:27
Astelehenetik aurrera covid pasaportea kentzeko aukera aurreikusten du LABIk
LABIren aholku batzordea ostiralean bilduko da eta indarrean dauden neurriak mantendu ala ez erabakiko du. Litekeena da astelehenetik aurrera covid ziurtagiria bertan behera geratzea, baina ez da ziurra.
2022/01/26 - 20:23
Covid pasaportea bertan behera uztea eta murrizketak berrikustea: LABIk mahai gainean izango dituen gaiak
Oraingoz, baieztatuta dagoen erabaki bakarra eskola kirolaren itzulera da. LABI instituzionala ostiralean batzartuko da, 16:30ean.
2022/01/25 - 20:06
LABI ostegunean edo ostiralean bildu liteke murrizketekin zer egin erabakitzeko
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi du pandemiaren bilakaera aldatzen ari dela, baina, hala ere, zuhurtzia eskatu du, kutsatze asko ematen ari direlako, ospitaleetan presioa altua delako eta azken astean 200 bat pertsona hil direlako.