David Cameron
2014/09/26 - 14:28
EIren kontrako borrokak 'urteak' iraungo duela esan du Cameronek
Ezusterik izan ezean, Estatu Islamikoak Iraken dituen gordelekuen kontra airezko erasoak egiteko baimena emango du gaur Parlamentu britainiarrak.
2014/09/21 - 20:44
Eskoziari autonomia gehiago emateko konpromisoa berretsi du Cameronek
Gobernuak zerga sistemari eta ongizate estatuari dagozkien alorretan botere transferentzia egongo dela azpimarratu du.
2014/09/19 - 14:44
David Cameron: Eskoziari autonomia gehiago emango dion ingelesa
Independentziaren inguruko erreferendumean ezetzak irabazi ostean, Britainia Handiko lehen ministroak hitza beteko duela eta Eskoziari autonomia gehiago emango diola adierazi du.
2014/09/10 - 16:50
Erresuma Batua ez uzteko eskatu dio Cameronek Eskoziari
Baietzaren aldeko hautuak gora egin duenez, Eskoziara joan dira Cameron lehen ministro kontserbadorea eta liberalen eta laboristen buruak. Arratsaldean egingo du agerraldia hirukoteak.
2014/09/04 - 16:58
AEBk nazioarteko koalizioa nahi du jihadisten aurka borrokatzeko
NATOren bilera hasi aurretik ere, Barack Obamak eta David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak batasun beharra aldarrikatu dute The Times egunkarian.
2014/09/04 - 13:51
Cameronek ez du baztertzen Iraken aireko eraso militarra egitea
David Cameron lehen ministroak esan du ez duela baztertzen AEBrekin bat egin eta Iraken Estatu Islamikoaren kontrako aireko erasoak egitea. Hala ere, argi adierazi du ez dela lehentasuna.
2014/09/04 - 12:32
Estatu Islamikoa 'gelditzeko beharra' azpimarratu du NATOk
Bestalde, David Cameronek iragarri du ez duela baztertzen AEBrekin bat egitea Iraken Estatu Islamikoaren kontrako aire erasoak egiteko.
2014/08/29 - 20:35
Terrorismoagatik alerta egoera areagotu du Erresuma Batuak
David Cameronek esan du James Foley kazetari estatubatuarra ustez yihadista britainiar batek hil zuela eta horrek argi uzten duela arazoa ez dagoela hemendik milaka kilometrora, gertu baizik.
2014/08/13 - 22:31
Frantziak armak emango dizkie kurduei, jihadistei aurre egiteko
Gainera, jihadistek inguratuta, harrapatuta geratu direnak ateratzeko nazioarteko misio bat prestatzen ari direla esan du David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak.
2014/03/12 - 11:58
Cameronek lehen bisita ofiziala egingo du Israelera eta Palestinara
Britainiar buruzagi kontserbadorea Palestinar Aginte Nazionaleko presidentearekin bilduko da ostegunean, Belenen.
2014/01/11 - 18:31
Munduko buruzagi politikoen adierazpenak Sharonen heriotzaren harira
Israelgo lehen ministro ohia larunbat honetan hil da Tel Aviveko ospitale batean, 2006tik koma egoeran egon ostean.
2013/08/30 - 02:56
Erresuma Batuak ez du parte hartuko Sirian balizko esku-hartze batean
Izan ere, Parlamentu britainiarrak ez du onartu Cameronen plana. NBEko Segurtasun Kontseiluaren bilera, bestalde, emaitzarik gabe bukatu da, eta Al Asaden indarrek misilak mugiarazi dituzte.
2013/08/29 - 22:45
Cameronek esku hartze militarra babestu du Parlamentuan
Siriaren kontrako lehen gerra hotsak entzun ziren orain dela 24 ordu, baina giroa baretu egin da oraingoz. Nazio Batuetako ikuskariek larunbatean azalduko dituzte euren ondorioak, eta orduan erabakiko da Sirian esku hartzen den ala ez.