Desagertutako Pertsonak
2021/01/07 - 14:27
Zazpi urte Borja Lazaro gasteiztarra desagertu zela
Urteak pasa ahala "auzia bizirik mantentzea" da familia eta lagunen erronka. Horretarako, besteak beste, Igor Garcia Beitiak sortutako kanta zabalduko dute sare sozialetan.
2021/01/07 - 12:38
Zazpi urte beteko dira Borja Lazaro gasteiztarra desagertu zenetik
Gaur egun ez dakite zer gertatu zen. 2014ko urtarrilaren 7tik 8rako gauean ikusi zuten azkenekoz Kolonbiako Cabo de la Vela herrian.
2021/01/06 - 11:55
Irunen desagertutako 68 urteko gizona aurkitu dute
Gizona bere familiarekin dago jada.
2021/01/06 - 11:09
Aintzane Pujanaren hilketa ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak
Azken orduetan, biktimarena izan daitekeen jertse gorri bat topatu dute. Oraingoz ez dute inor atxilotu, eta gertatutakoa argitzeko lanean jarraitzen dute.
2021/01/05 - 21:15
Donostian desagertutako emakumearena da Aizarnazabalen aurkitu duten hilotza
Aintzane Pujana da biktima. Urtarrilaren 1ean desagertu zen. Ertzaintza gorpua agertu zen inguruan ari da aztarnak bilatzen eta hipotesi guztiak zabalik daudela azpimarratu du.
2021/01/05 - 16:21
Bilbon desagertutako 20 urteko emakumea aurkitu dute
Sandra urtarrilaren 3an Bilbon desagertu zen 20 urteko gaztea, onik topatu dute eta dagoeneko familiarekin dago, VOST Euskadiren arabera.
2021/01/02 - 20:15
Onik aurkitu dituzte Gorbeia mendian galdu diren bi mendizaleak
Mendizaleek eurek eman dute abisua 15:30 aldera. Behelainoaren ondorioz galdu egin direla eta ezin zutela jaitsi jakinarazi dute.
2020/12/31 - 16:57
Beltranen bilaketa lanak laster berrabiaraziko dituzte zabortegiko beste eremu batean
Lehenetsi dituzten lau eremuetatik aztertuko duten hirugarrena da, eta garbiketa eta lurra egonkortzeko lan batzuen ostean berrekingo diote bilaketari.
2020/12/29 - 11:45
Durangon falta den 16 urteko neskato baten bila ari dira
Ez dute adin txikikoaren inguruko berririk abenduaren 28az geroztik. Haren gertukoek salaketa aurkeztua dute Durangoko ertzain-etxean.
2020/12/24 - 13:03
39 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute Bilboko itsasadarrean
Gorpuak ez zeukan kriminalitate zantzurik. Abenduaren 9an jaso zuten larrialdi zerbitzuek gizon horren desagerpenaren berri.
2020/12/19 - 19:48
Desagertuta zegoen 87 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Iurretan
Senide talde batek aurkitu du gorpua. Ertzaintza gizonaren bila ari zen aurreko asteburutik.
2020/12/14 - 14:16
Durango inguruan falta den 87 urteko gizon baten bila ari dira
Larrialdi zerbitzuek Bizkaiko udalerriko mendi ingurura zabaldu dituzte bilaketa lanak.
2020/12/10 - 07:51
Bilboko itsasadarrera erori den pertsona baten bila ari dira
Oinezko batek ohartarazi die larrialdi zerbitzuei, pertsona bat uretara erori eta Zorrotzaurre inguruan desagertu dela esanez.
2020/12/04 - 13:42
Bi atxilotu, Barakaldon aurkitutako gorpuzkiekin zerikusia dutelakoan
Gizon eta emakume bat atxilotu dituzte. Epaitegiak sumario-sekretua ezarri du auzian. Emakume atxilotua desagertuaren bikotekidea da, eta gizona haren bikotekide ohia.
2020/12/01 - 21:44
Maider Arostegi kooperante alegiarrak Etiopian desagertuta jarraitzen du
Familiak azkenekoz azaroaren 3an hitz egin zuen berarekin. Hain justu, gerra hasi bezperan. Orain komunikazio guztiak moztuta daude, eta ez dakite non eta nola dagoen.
2020/11/28 - 12:09
Gorpuzkien bila jarraituko dute asteburuan Arrontegi mendian
Ertzaintzak gorpuzkiak aurkitu zituen ostegunean Barakaldoko Arrontegi mendian. Hipotesi nagusiaren arabera, uztailean desagertu zen gizonezko bat izan daiteke biktima.
2020/11/27 - 11:44
''Errontegin aurkitutako gorpuzkinak desagerutako gizonarek direla ematen du''
Josu Erkorekak azaldu duenez, "itxura guztien arabera", uztailean desagertu zen pertsona "hilketa baten biktima" izan da.
2020/11/27 - 09:23
Gorpu baten bi hanka topatu dituzte Barakaldon
Uztailean desagertutako 62 urteko gizon batenak direla uste da. Orain gorpuaren beste zatien bila ari dira eta ikerketa zabalik dago.
2020/11/26 - 18:38
Gorpuzkiak topatu dituzte Barakaldoko mendi batean, ustez desagertutako gizon batenak
Uztailean desagertu zen gizonezko bat bilatzen ari zela topatu du hilotza Ertzaintzak.
2020/11/22 - 21:25
72 urteko arrantzale bat desagertu da Cobaroneko kostaldean, Muskizen
Gizona arrantzan atera da igande goizean, zonalde harritsu batera, eta gaua egin denean ez da etxera itzuli.