Desagertutako Pertsonak
2020/05/20 - 11:30
Mendian galdutako sei gazte onik aurkitu dituzte Berangon
Munarrikolanda mendian zeuden gazteek ez zuten etxera itzultzeko bidea topatzen, eta, 22:25 aldera, galdu egin zirela jakinarazi zioten SOS Deiak-i.
2020/05/16 - 20:01
Alberto eta Joaquin gogoratu dituzte, desagertu zirenetik 100 egun betetzen direnean
Zaldibarren, Elgetan eta Zallan egin dituzte elkarretaratzeak, luiziaren ondorioz lurperatuta geratu ziren bi langileen gorpuak behin betikoz erreskatzeko eskatuz.
2020/05/15 - 22:50
Zaldibarko zabortegian dauden lau bilaketa-guneetatik bi berrikusi dituzte dagoeneko
Garbitutako bi guneak B3 eta B2 dira, autobidetik hurbilen dagoena eta ondo-ondoan dagoena, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez.
2020/05/07 - 00:23
Hiru hilabete Alberto eta Joakinen bila, Zaldibarko zabortegian
Etenik gabe bi gorpuen bila jarraitzen dute zabortegian. Zero gunean izan da ETB. Makinak, kamioiak, baskula inguruan eta beheko eremuan ari dira arrastoren baten bila.
2020/05/06 - 23:35
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko lapiko-protesta, balkoietan
Zaldibar Argitu plataformak antolatu du ekitaldia langile biak desagertu zirenetik hiru hilabete igaro direnean, luiziaren ondorioz bi langileak lurperatuta geratu ondoren.
2020/05/06 - 20:30
Loreekin gogoratu dituzte Joaquin eta Alberto, desagertu eta hiru hilabetera
20:30ean, plataformak "lapikokada" batera deitu du herrietako balkoietan gertaera horren protestan, eta leihoetara kandelak ateratzera deitu ditu herritarrak, desagertutako langileen oroimenean.
2020/05/06 - 15:28
Zaldibarren desagertutakoen familiek ez dute itxaropena galdu
ETB Alberto Sololuzeren eta Joaquin Beltranen senideekin elkartu da hiru hilabete hauetan bizi dutena kontatzeko. Ez dute aurkituko dituzten itxaropenik galdu, baina luzetsita daude.
2020/05/06 - 10:10
Zaldibarko zabortegian bi langile desagertu zirenetik hiru hilabete bete dira gaur
Gertakari larriak krisi politikoa eta ingurumen arlokoa eragin zuen EAEn, hauteskunde kanpainaurrean. Hauteskundeak bertan behera geratu ziren, eta gaur egun krisia osasun arlokoa eta ekonomikoa da.
2020/05/05 - 22:28
17 urteko mutil bat hilda topatu dute Urduñako urmael batean
Basaldua auzoko urmael batean sartu da, bainua hartzeko, astearte arratsaldean. Gorpua 20:10 aldera topatu dute.
2020/04/19 - 11:48
Bilaketa amaitu dute Zaldibarko zabortegiaren eremu batean
B3 zonaldea amaituta, B1.1 inguruan ari dira orain Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren bila. B4 zonaldean, berriz, etenda daude bilaketa lanak egonkortasunik ez dagoelako.
2020/04/10 - 22:17
Zaldibarko zabortegian desagertutakoen bilaketak aurrera jarraituko du Aste Santuan
Zabaldutako operatiboak etenik gabe jarraitzen du otsailaren 6ko luiziaren ondoren desagertuta jarraitzen duten bi langileen bilaketa-lanetan.
2020/04/07 - 23:00
Hilik topatu dute martxoaren 14an Bilbon desagertu zen 38 urteko gizona
Algortako Portu Zaharreko uretan ostiralean agertu zen gizonezkoa da. Gorpuak ez zuen kriminalitate-zantzurik.
2020/04/06 - 22:05
Txaloak Zallan, Alberto eta Joaquinen omenez
Emoziozko txaloak Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze oroitzeko. Herritarrek leiho eta balkoiak hartu dituzte, lurjausiak harrapatutako bi langileak gogoratzeko.
2020/04/06 - 16:16
Esperantza txikia piztu du Alberto Sololuzeren autoa aurkitu izanak
Lekukoen arabera, Alberto ez zegoen bere autoan luizia gertatu zen unean, baskulan baizik. Kostata, lurra ez dagoelako egonkor, baina makinak baskularen gunera iritsi dira.
2020/04/06 - 12:44
Alberto Sololuzeren autoaren arrastoak aurkitu dituzte Zaldibarren
Erreskate taldeak ibilgailura iritsi dira, baina, momentuz, ez dute gorpurik aurkitu.
2020/04/06 - 01:04
Alberto Sololuzeren autoa aurkitu dute Zaldibarko zabortegian
Ibilgailuaren arrastoak aurkitu dituzte, baina ez langileen gorpurik, momentuz. Erreskate taldeek grabatutako eta EiTBri utzitako irudiak.
2020/04/03 - 17:08
Bilbon martxoaren 14an desagertu zen 38 urteko gizon baten bila dabiltza
Desagertu zenean, bakeroak, jaka berdea eta txano beltza zeramatzan. 1,70eko altuera du, eta 70 kilo pisatzen du.
2020/04/02 - 02:06
Zaborra pilatzeko zelda ostegun honetan hasiko dira betetzen
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze otsailaren 6ko lurjausian desagertu ziren eta harrezkero milaka tona hondakin toxikoren azpian harrapatuta daude.
2020/03/27 - 20:27
Alberto eta Joaquinen bilaketa lanek aurrera jarraitzen dute Zaldibarko zabortegian
Gaur dira 50 egun Zaldibarko zabortegian luizia izan zela. 50 egun zabortegia behera etorri eta Alberto Soroluze eta Joaquin Beltran bertan desagertu zirela.
2020/03/24 - 16:25
Lau hondeamakina, Joaquin eta Albertoren gorpuen bila
Eguraldi onarekin, bi langileak bilatzeko lanetan "aurrerapen askoz azkarragoak" egin daitezkeela aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak.