Desagertutako Pertsonak
2023/02/19 - 21:35
21 urteko neska poloniar batek ziurtatzen du Madeleine McCann dela
Kasua zeresan handia ematen ari da 16 urteren ondoren. Julia izeneko gazte poloniar batek uste du bera dela Madeleine, eta Instagramen biral egin den kontu bat zabaldu du. Dioenez, gorputzean edota begian dituen arrastoek antzekotasun handia dute, eta DNA proba egiteko laguntza eskatu du.
2023/02/05 - 15:19
Erantzukizunak eta berriz ez gertatzeko bermeak eskatu dituzte Zaldibarren, luiziaren 3. urteurrenean
Omenaldia egin diete Zaldibarren Alberto Sololuze eta Joaquin Beltrani, zabortegia amildu zela 3 urte betetzen direnean. Gorosti bat landatu dute eurei eskainitako eskulturaren alboan, eta lore eskaintza batekin gogoratu dituzte senide eta herritarrek.
2023/02/05 - 14:09
Zaldibarko zabortegian duela 3 urte hildako Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoan hartu dituzte
Zaldibar Argitu plataformak deituta, Eitzaga auzoan omenaldia egin diete, eta gertatutakoa argitu dadin eskatu dute berriro ere. Egun auzi bakarra dago epaitegietan zabalik: ingurumenaren aurkako delituarena, alegia.
2023/02/04 - 19:12
Levi Davis errugbi jokalariak desagertu aurretik grabatutako bideoa kaleratu da, mehatxatuta zegoela kontatuz
Duela hiru hilabete Bartzelonan desagertu aurretik, errugbi jokalari britainiar ezagunak grabatutako azken bideoa kaleratu dute Ara eta Vanguardia egunkariek, bizi zuen mehatxu egoera kontatuz. Bertan salatzen duenez, krimen antolatuaren biktima zen 24 urteko gaztea, eta estortsioa jasan izan du.
2023/02/04 - 11:07
Zaldibarko zabortegian izandako luiziaren kronologia
Hiru urte bete dira hondakindegia behera etorri zenetik. Bi pertsona hil ziren, hondakinek azpian harrapatuta.
2023/01/31 - 15:30
Hilik aurkitu dute Loiun falta zen 78 urteko emakumea
Gorpua Loiuko landa eremu batean topatu dute.
2023/01/31 - 13:18
Loiun desagertu zen 78 urteko emakumearen bilaketa lanei ekin diete
Ertzaintzako hainbat sekzio, Gurutze Gorria, DYA, Salbamentuko Txakurren Taldea eta inguruko herrietako udaltzainak ari dira bilaketan parte hartzen, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Saileko teknikariek koordinatuta.
2023/01/30 - 17:28
Loiun desagertutako 78 urteko emakume baten bila ari dira
Antza denez, emakumeak autobus bat hartu zuen Santurtzin, eta Loiun (Bizkaia) jaitsi zen ibilgailutik. Hori dela eta, udalerri horretan oinarritu bilatzen ari dira.
2023/01/17 - 14:35
Desagertutako 80 urteko gizonezko bat hilotz topatu dute Bermeon
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gizona Artike ibaira jausi ote den eta korronteak Bermeoko portura eraman ote duen argitzeko. Senitartekoek atzo gauean jakinarazi zuten etxetik falta zela.
2023/01/17 - 09:32
Atzo gauean desagertu zen 80 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Bermeoko portuan
Gizona ez zen etxera itzuli atzo gauean eta senideek haren desagerpena salatu zuten. Larrialdietako zerbitzuek goizaldean aurkitu dute gorpua, Bizkaiko udalerriko portuan.
2023/01/11 - 15:38
28 urteko emakume bat desagertu da Pasaian
Joan den asteazkenetik, urtarrilak 4tik, ez dute haren berririk. Frantzian egon daitekeela uste du Ertzaintzak.
2023/01/08 - 15:24
Bederatzi urte igaro dira Borja Lazaro argazkilari gasteiztarra Kolonbian desagertu zenetik
Kolonbiako La Guajira eskualdean desagertu zen Lazaro. Haren oroitzapena bizirik mantendu nahian eta ikerketak aurrera jarraitu dezan eskatzeko, gaur senide eta lagunek haren omenez kontzertua egin dute Gasteizen.
2023/01/06 - 15:56
Hilik aurkitu dute Orozko inguruan desagertutako 77 urteko gizona
Gizonak berak jakinarazi zuen ostegun goizaldean ezbehar bat izan zuela, eta bart gauean aurkitu zuen bilaketa dispositiboak bere ibilgailua.
2023/01/06 - 12:18
Landa-pista batean desagertutako gizonaren bila hasi dira berriro Orozkon
Segurtasun Sailaren arabera, ostegun goizaldean pertsona batek jakinarazi zuen ezbehar bat izan zuela bere ibilgailuarekin eta trabatuta geratu zela landa-pista batean. Gizonak ezin izan zuen zehaztu non zegoen. Ibilgailua aurkitu dute dagoeneko.
2023/01/05 - 16:57
Goizaldean zirkulazio istripua izan duela jakinarazi duen 77 urteko gizon baten bila dabiltza
Gizonaren autoa, BMW-318 bat, 21:00ak aldera topatu dute Orozkon (Bizkaia). Orain desagertuaren bila inguruetan ari dira.
2023/01/05 - 15:00
Borja Lazaro gogoratzeko kontzertua antolatu dute Gasteizen, bere desagerpenaren bederatzigarren urteurrenean
Borja Lazaro Herrero gasteiztarra 2014ko urtarrilaren 8an ikusi zuten azkenekoz Kolonbiako La Guajira eskualdean.
2022/12/23 - 17:46
Errenterian galdutako gizonaren gorpua aurkitu dute Oiartzunen
Oiartzungo Udaltzaingoak topatu du hilotza, abenduaren 14an gizonezkoa Errenteria inguruan galdu ostean.

2022/12/19 - 19:57
Errenterian desagertutako 84 urteko gizonaren bilaketa eten dute argi faltagatik
Gizonak 1,60 bat metro ditu luze, eta gorpuzkera normala du. Herri inguruetan ari dira haren bila, izan ere, maiz ibiltzen da Kaputxinoak inguruan, bertako hilerrian eta Masti-Loidi industrialdean.

2022/12/17 - 19:47
Hilik aurkitu dute bi aste desagertuta zeramatzan Zarrakazteluko bizilaguna
Bere furgoneta barruan aurkitu dute Jose Eladio Santacara, eta antza heriotza naturala izan da. Ibiltari ezaguna zen, eta munduari hirutan bira eman zion bere bizitzan zehar.

2022/12/17 - 11:43
Errenterian galdutako gizonaren bila jarraitzen dute
1,60 bat metro ditu luze eta gorpuzkera normala du. Larruazal zurikoa da, begi urdinak ditu, eta burusoila da.