Deustu
2020/11/24 - 00:44
Milaka ostalari mobilizatu dira Bilbon tabernak baldintzekin irekitzeko eskatuz
Manifestariak San Mames inguruan elkartu dira, bost zutabetan Errekalde, Zorrotza, Deustu, Santutxu eta Alde Zaharretik abiatu ostean.
2020/10/17 - 22:53
Itsasgoran urak gainezka egin du Bilboko Itsasadarrean, bereziki Deustun
Azkenean, ez du arazorik sortu, baina oinezkoentzako ikuskizuna izan da. Udalak kontuz ibiltzeko eskatu du, igandean 17: 30ak aldera eta astelehenean 18:00ak aldera ere gainezka egin baitezake.
2020/08/09 - 19:26
Deustuko San Felicisimo parrokia aldi baterako itxi dute koronabirusagatik
Aita pasiotarren erizaintza arloko 90 urteko erlijioso bat Basurtuko Ospitalera eraman behar izan zuten iragan ostiralean. Gainerako erlijiosoak bakarturik daude.
2020/06/06 - 21:20
Deustuko batzokiari "berriro eraso egin" diotela salatu du EAJk
Gose greban dagoen Patxi Ruiz presoaren aldeko pintadak agertu dira bertan. "Publikoki eta argi eta garbi eraso hauetatik aldentzeko" exijitu dio Alderdi Jeltzaleak EH Bilduri.
2020/05/31 - 19:26
Deustuko (Bilbo) batzokian pintaketak egin dituzte berriro
Gertakaria salatu eta gaitzetsi du EAJk. Azken asteetan mota horretako 24 ekintza zenbatu dituzte jeltzaleek.
2020/05/29 - 20:44
Bilbok oinezkoentzako tarteak mugatuko ditu distantzia fisikoa errazteko
Neurria larunbat eta igandean ezarriko dute Begoña, Abando, Ibaiondo, Deustu, Otxarkoaga-Txurdinaga, Uribarri, Errekalde eta Basurtu-Zorrotzan, 10:00etatik 22:00etara.
2020/05/27 - 14:12
EAJk lau eraso gehiago salatu ditu eta horiek gaitzesteko eskatu dio EH Bilduri
Artea, Areatza, Deustu eta Bilbo Zaharreko batzokiak Patxi Ruiz presoaren aldeko pintaketekin agertu dira. Gainera, EAJren siglak diana baten barruan margotu dituzte.
2020/04/21 - 22:59
Orkatz bat ibili da Bilboko Deustu auzoan
Alarma egoerak kaleak jendez hustu ondoren, animaliek hartu dituzte gureak izan ohi diren bazterrak.
2020/02/17 - 20:52
Bilboko Deustu eta San Inazio auzoak lotzen dituen pasealekua ireki dute
Zorrotzaurreko uhartearen parean, Deustuko kanalaren ondoan zehar doan pasealekuak bi kilometro pasatxo dauzka.
2020/01/30 - 12:08
Ezezagun talde batek edukiontziak irauli ditu Deustun
Kaputxadun talde batek edukiontzi batzuk irauli eta hainbat botila hautsi ditu Bilboko Deustu auzoan.
2020/01/29 - 21:41
Horrela jarri dute Bilboko San Inazio eta Zorrotzaurre auzoak lotuko dituen zubia
Zorrotzaurreko uhartea eta San Inazio konektatzeko zubia itsasadarraren gainean dago dagoeneko, maniobra zail baten ostean. Orain, zubia lotuta uzteko gainerako lanak egiten ari dira.
2020/01/29 - 21:22
Zorrotzaurreko bigarren zubia itsasadarraren gainean dago jada
Azpiegitura itsasadarraren bi ertzen artean kokatu dute dagoeneko, maniobra zail baten ostean.
2020/01/29 - 13:58
Zorrotzaurreko bigarren zubiaren muntatze lanak
Herbehereetatik iritsitako bi ontzi handi ari dira Zorrotzaurreko bigarren zubia muntatzeko lanetan.
2019/12/21 - 13:44
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bati ukituak egitea egotzita
Erasoa 01:00ak aldera gertatu da. Emakumea Deustuko Agirre Lehendakariren Etorbidetik zihoan ezezagun batek atzetik eraso egin dionean.
2019/11/25 - 15:42
Emakume batek Deustun sexu-erasoa jasan duela salatu du
Segurtasun Sailak baieztatu duenez, ikerketa martxan dago, biktimak salaketa jarri ostean.
2019/11/04 - 13:57
Fatxada bat gainera eroritako eraikina hustu egin dute Bilbon
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du astearte honetarako Gipuzkoan prezipitazio iraunkorrengatik.
2019/10/17 - 18:18
Bilboko Oktoberfestaren hamalaugarren edizioa urriaren 24tik azaroaren 3ra izango da
Urtero legez, egun jakin batzuetan festa bereziak izango dira: festa unibertsitarioa, festa familiarra, festa bikingoa…
2019/09/28 - 12:57
Emakume bati Bilboko etxebizitza batean egindako sexu-erasoa salatu dute
Betaurreko Moreak Elkarte Feministak eta Pare Deustuko Gazte Talde Feministak elkarretaratzea deitu dute datorren astelehenerako, erasoa gaitzesteko.
2019/09/02 - 16:49
Ostegunean, hainbat auzotan eragozpenak sortuko ditu Itzuliak
Deustu, Indautxu, Ametzola, Errekalde, Kobetamendi, Basurtu eta Altamira auzoetatik igaroko da Vuelta. Ostegunean, kaleak eta aparkaleakuak itxi egingo dituzte.
2019/08/30 - 20:23
Bilboko Udaltzaingoak Deustuko oinezkoaren harrapaketaren lekukoak eskatu ditu
El accidente se ha registrado poco antes de las 12:00 horas de hoy, cuando un turismo ha arrollado a un viandante y posteriormente se ha dado a la fuga.