Donejakue bidea
2024/06/22 - 22:37
Desgaitasuna duten pertsonek Donejakue bideko bost etapa egitea lortu dute ONCE fundazioari esker
ONCE fundazioak Donejakue bidea pertsona guztientzako irisgarria egiteko proiektu pilotu bat jarri du martxan.
2024/05/20 - 21:18
Hilik aurkitu dute, Erron, ostiraletik desagertua zegoen erromes frantsesa
Auritzeko suhiltzaileek aurkitu dute Ezparrondo sakanean, 17:30ean, lur malkartsuan. Jendarmeriak ostiralean jakinarazi zion Guardia Zibilari gizona ez zela familiarekin harremanetan jarri, eta haren bila hasi ziren Nafarroako suhiltzaileen laguntzarekin.
2024/04/13 - 10:14
Akituta zeuden hiru erromes erreskatatu dituzte suhiltzaileek Luzaiden
Horietako bat, gainera, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, hankan hautsiren bat zuelakoan. Gainerakoak aterpetxean geratu ziren atseden hartzen.
2023/06/11 - 16:46
Donejakue Bideko 12 aterpetxe publikok ez dute maletarik onartuko astelehen honetatik aurrera
Nafarroako Lizarra eta Los Arcoseko aterpetxeen kasua da, besteak beste.
2023/04/10 - 23:13
Donejakue Bideko hainbat bide seinaleren norabideak aldatu zituzten Aste Santuan, erromesak galtzea eragiteko
Aste Santu honetan, norbaitek Donejakue Bideko hainbat gezi hori faltsu margotu ditu, erromesak desbideratu eta arrisku larrian ipiniz. Aurizberrin gertatu da, eta erromesak Sorogain aldera bidaltzen zituen, mugikorrek estaldurarik ez duten tokira, hain zuzen.
2023/01/11 - 14:10
Bilboko Udalak Donejakue Bideko aterpetxe bat egingo du ur biltegi zahar bat dagoen tokian
Txurdinaga eta Begoña artean kokatuta egongo den aterpetxeak 60 pertsonentzako lekua izango du, eta 2024ko udaberrian ireki ditzake ateak. Guztira, 3,2 milioi euroko inbertsioa egingo du Udalak, eta horietatik 2,6 milioi Next Generation Europako funtsetatik datoz.
2022/10/30 - 11:00
Bi sute txiki Araban, alerta amaitu ostean itzalitako azkenak
Suhiltzaileek ordu gutxi behar izan dituzte Aialako eta Mañuetako suteak itzaltzeko. Tenperaturaren beherakadak alerta maila abisu-horira jaistea eta murrizketak etetea ahalbidetu dute.
2022/10/29 - 16:41
Nafarroa alertan dago “muturreko” sute arriskuagatik, eta suhiltzaileek lan andana izan dute
Eneritzen sute handia piztu zen atzo arratsaldean. Gaur, berriz, Luzaiden berpiztu da eta Donejakue bideari eragin dio.
2022/08/04 - 15:13
"Ez zabiltza bakarrik" kanpaina aurkeztu dute, Donejakue bidea egiten duten emakumeen segurtasuna bermatzeko
Bigarren urtez, kanpainak "arreta berezia" eskainiko die bidea egitea erabakitzen duten emakumeei. Programak hainbat tokitan QR kode bat duten txartelak eta informazio kartelak zabaltzea aurreikusten du.
2021/08/15 - 16:37
Arazoak aterpetxeetan lo egiteko, edukieren mugak direla eta
Euskal Herriko pertsona askok ekin dio aurten Donejakue bidean erromesaldia egiteari. Aitortu dutenez, kilometroak egitea gogorra izan ohi da; hala ere, aurten, beste zailtasun bat gehitu zaie bidean: covid-19ari aurre egiteko segurtasun-neurriak. Besteak beste, aterpetxeetako aforoak murriztu dira.
2021/08/11 - 00:18
Donejakue bidea bakarrik egiten dute emakumeek arriskua sumatzen dutela salatu dute
Gloria Santiago Balearretako presidenteordeak gizon batek Donejakue bidean egindako jazarpena salatu du sare sozialetan. Larrialdi zerbitzuetara deitzean, emakumea izanik bidea bakarrik egiteagatik errieta egin ziotela ere salatu du.
2020/07/25 - 17:05
Donejakue Bidea, pandemian garaian
Maskarekin aritzea kosta egin da hasieran, baina orain erromesek gehiago errespetatzen dute. Tarte askotan erromesek ez dute ia inorekin topo egiten, eta koronabirusa uxatzea espero dute.
2020/07/02 - 17:10
Donejakue bideko aterpetxeak, berriro zabalik
Pandemiaren ondorioz atzo arte itxita egon dira Donejakue bideko aterpetxeak. Orain, Orreagatik Santiagoraino, 25 kilometroko tartean, aterpetxea bat behintzat irekita egongo da.
2019/11/01 - 18:05
Erromes alemaniar bat bere bi zaldiekin Bilbo erdialdetik pasa da goizean
Irudi bitxia gaur goizean Bilbon ikusi ahal izan dena. Erromes alemaniar batek hiribildua zeharkatu du, bere bi zaldiekin eta txakur batekin.
2019/08/19 - 12:45
Irlandako 20 erromes erreskatatu dituzte Nafarroan, hipotermia sintomak zituztela
Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, Auritzen salbatutako pertsonek ez dute laguntza medikorik behar izan.
2019/07/25 - 12:45
Bost bilbotar atxilotuta, Done Jakue bideko aterpetxetan lapurreta egitea egotzita
Bost atxilotuez gain, beste zazpi pertsona ikerketapean daude, eta guztiak Bilbon bizi dira. Taldeak erromesentzako aterpetxeetan egiten zituen lapurretak, gehien bat Nafarroan.
2019/07/14 - 19:04
Donejakue Bideko erromesen segurtasuna indartzeko aplikazio bat aurkeztu dute
Zerbitzua erabili nahi duten Donejakue Bideko erromesak geolokalizatzeko telefono mugikorretarako 'app' bat martxan jarri du Guardia Zibilak.
2019/06/08 - 16:30
Onik aurkitu dute Orreaga inguruan galdutako Estatu Batuetako erromesa
Aurkitzeko, Luzaideko eta Cordovillako suhiltzaileak lurretik nahiz airetik aritu dira 67 urteko emakumearen bila.
2019/05/04 - 01:53
Donejakue bidea egiten ari zen erromes bat hil da Zarikiegin
Antza, bihotzekoak eman dio. Suhiltzaileak eta Foruzaingoa bertaratu dira ezbeharraren tokira.
2019/05/02 - 20:29
Pilotalekua aterpetxe bilakatu behar izan dute Auritzen, erromes oldea hartzeko
Auritzen denak aterpetzeko lekurik ez eta pilotalekua egokitu behar izan dute inguru hartan zirenak hartuko bazituzten.