Bi sute txiki Araban, alerta amaitu ostean itzalitako azkenak
Gauerdian amaitu da baso-sute arriskuagatik aste honetan indarrean egon den alerta laranja. Hego-haize gogorragatik, tenperatura altuagatik eta landaredi eta lurraren egoera lehorragatik zegoen indarrean alerta, baina gaurtik aurrera tenperaturak behera egitea eta euri pixka bat botatzea espero da.
Aste gogorra izan da suhiltzaileentzat, baso-sute ugari itzali behar izan dituzte, bereziki Bizkaian.
Hala ere, bart izandako azken suteak Araban izan dira. Aialan, Maroño urtegitik gertu, sute bat piztu zen atzo 20:45 aldera, eta guztiz itzaltzea lortu zuten goizaldeko ordu bata aldera.
Bestalde, Mañuetan suhiltzaileak gogor aritu dira lanean goizaldean mendian piztutako sute bat itzaltzeko. 05:00etan lortu dute garrak erabat itzaltzea, eta futbol zelai baten tamainako saila geratu da kiskalita.
Atzo arratsaldean, berriz, Gorbeia mendiaren inguruan eguerdian piztutako baso-sute bat itzaldu zuten, Zarate inguruan, Zuia udalerrian. Azkenean hektarea bat kiskali zen
Gainera, epaileak aske utzi du atzo Eibarko pinudi batean piztutako sutearekin lotuta atxilotu zuten gaztea. Zenbait baserriren artean dago sutea piztu zen pinudia, eta badaezpada ere, sutetik gertu dauden gutxienez bi baserritako bizilagunak atera egin zituzten.
Azkenik, gogoratu behar da ostiralean Berangon izan zen sute handiaren ostean, atzo berpiztutako bi sute txiki itzali zituztela guardiako suhiltzaileek.
Alertaren amaiera
Eusko Jaurlaritzak baso-sute arriskuagatik Kantauri isurialdean ezarri zuen alerta laranja eta murrizketak bertan behera geratu dira bart, gauerdian. Eguraldia freskatu egingo dela eta euri pixka bat ere botako duela aurreikusi dute.
Eguraldiaren iragarpena
Alerta laranjatik abisu horira jaitsi da baso-suteen arrisku maila, igande honetan tenperaturak jaistea eta haizea ahultzea espero baita.
Gaur tenperatura asko jaitsiko da ipar partean eta fronte batek euria ekarriko digu bueltan. Tenperatura maximoak 20-22 ºC ingurukoak izango dira oro har. Bestalde, zerua nahiko hodeitsu egongo da, eta fronteak euria utziko digu, gehienbat zaparrada moduan, bereziki arratsaldean; orduan, zaparradak mardulagoak eta trumoitsuak izan daitezke zenbait lekutan. Ebro ibarrean behe-hodeiak eta lainoa agertuko dira. Hego-haizea atzo baino ahulago ibiliko da, baina haizeguneetan bolada oso gogorrak izan daitezke oraindik. Kostaldean haizea iparraldetik finkatuko da. Tenperatura minimoak iparraldeko zenbait puntutan egunaren amaieran neurtuko dira.
Fronte berri bat iritsiko zaigu astelehenean, eta haizea zakartu egingo da. Iluntze partera arte haizeak hegoaldetik joko du, eta zakartzen joango da; haizeguneetan ufada oso gogor batzuk izango ditu. Iluntze partean haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du kostaldean eta zakar ibiliko da. Hego-haizearen eraginez tenperatura maximoek koska bat egingo dute gora Kantauri isurialdean.
Asteartean eguraldia lasaiagoa izango da. Hala ere, goizaldean eta goizean goiz zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da oraindik toki askotan eta ipar partean euri apur bat egingo du, kostaldean eta ekialdean bereziki. Goizak aurrera egin ahala, eta batez ere arratsaldean zeruan urdina nagusitzen joango da, soilik goi-hodei batzuekin. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, Iparraldekoa nagusituz. Tenperatura maximoek astelehenean irabazitako guztia galduko dute.
Nafarroa
Nafarroako suhiltzaileek lan gogorra izan dute azken orduetan baso-suteak kontrolatzeko.
Ostiralean sutea piztu zen Eneritz eta Muruzabal arteko baso inguru batean, Montemotxan, baina ordu batzuetara kontrolatzea lortu zuten.
Gainera, baso-suteak itzaltzera joan behar izan zuten Ablitasera, Melidara, Murchantera eta Luzaidera.
Azken horretan, gainera, berpiztu egin zen sua atzo goizean, eta iristeko zaila den inguru bat denez, kostatu egin zitzaien erabat itzaltzea. Era berean, Luzaide inguruko Donejakue bidearen zati bat moztu egin zuten badaezpada ere, kearekin erromesak galdu ez daitezen.
Zure interesekoa izan daiteke
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, piztu zen sutea
20:30 aldera piztu zen sutea San Isidro auzoko pampa baso batean, Aiartza mendian; eta gauean lanean arituta, 05:30 alderako itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Suteak ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan, ezta etxebizitzetan ere, baina inguruko baserrietan bizi diren bi pertsona etxetik atera zituzten badaezpada ere.
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.