Durangaldea
2023/09/20 - 18:28
Epaileak aske utzi du zornotzar baten desagerpenarekin lotuta atxilotutako gizona
Zornotzako bizilagunaren desagerpenarekin zerikusia duelakoan, asteartean, atxilotutako gizona epailearen esku utzi dute gaur eguerdian.
2023/09/20 - 16:41
Zornotzar baten desagerpenarekin lotuta atxilotutako gizona epailearen esku utzi dute
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Radio Vitorian egindako elkarrizketan azaldu duenez, "ikerketak aurrera egin du, eta hipotesi gisa planteatzen da, hipotesi posible gisa, atxilotu duten pertsona horren egilea izatea edo gutxienez hilketan parte hartu izana".
2023/09/20 - 14:25
Ertzaintza hilketaren hipotesia aztertzen ari da duela urtebete desagertu zen zornotzarraren kasuan
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Radio Vitorian egindako elkarrizketan azaldu duenez, "ikerketak aurrera egin du, eta hipotesi gisa planteatzen da, hipotesi posible gisa, atxilotu duten pertsona horren egilea izatea edo gutxienez hilketan parte hartu izana".
2023/09/19 - 21:44
Pertsona bat atxilotu dute Zornotzan, duela urtebete inguru izandako desagerpen batekin lotutako operazioan
Ertzaintzak baieztatu duenez, operatibo berezi bat jarri dute abian, Zornotzan duela urtebete inguru desagertu zen pertsona baten kasua argitzeko. Gizonezko bat atxilotu dute.
2023/09/17 - 23:39
Igandeko ekaitzak Nafarroa ekialdean eta Durangaldean izan du eragina, batik bat
Ordubetean 25 litro pilatu dira Gorbeian, euri gehien bota duen eremuan. Gainera, Bernan 19,8 litro bota ditu ordubetean, Mañarian 13,5, Urkiolan 13 eta Iurretan 12.
2023/09/17 - 22:33
Batez ere Durangaldean egin du gaur euria, EAEn
Gaur, bereziki, Durangaldean egin du euria. Ur-putzu handiak sortu dira Iurreta, Durango edo eta Abadiñon, eta haizeak zuhaitzak bota ditu, esaterako, Urkiola inguruan.
2023/09/14 - 14:44
Bizkaibuseko enpresa-batzordeak bidaiari batek emakumezko gidari bati egindako genero-jazarpena salatu du
Enpresa-batzordearen arabera, gidarien kontrako erasoak "behin eta berriz" gertatzen dira, eta gaueko zerbitzuetan ahozko erasoak "ohikoak" dira.

2023/09/12 - 17:50
Bizkaiko Auzitegiak urtarrilean epaituko ditu Alexandru Ionitak jasotako jipoian nahasitako zazpi gazte
Urtarrilaren 15ean abiatuko da epaiketa. Jipoian parte hartu zuten 8 adingabeak martxoan kondenatu zituzten.
2023/09/12 - 16:48
''Fiskaltzak Zaldibarri buruz eskatzen duen informazioa garaiz eta behar bezala bidaltzen jarraitzen da''
"Bere martxa eta bilakaera ez dira nahi bezain azkarrak" adierazi du Fiskaltzak Zaldibarko zabortegiaren luiziaren ikerketari buruz hitz egitean. Tapia sailburuak, bestalde, proaktiboki jarduten dela adierazi du.
2023/09/11 - 19:43
Txingor-zaparrada ikusgarria, Iurretan
Iurretako Larrako futbol-zelaia erabat zuri utzi du arratsaldean bota duen txingor-zaparradak. Ekaitzak Bizkaiko mendebaldetik sartu dira, eta erruz egin du euria hainbat herritan. Alerta laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzak. (Irudiak: Itziar Izurieta)
2023/09/11 - 19:11
54 urteko baso-langile bat hil da Elorrion
Beharginak istripua izan zuen hilaren 5ean, eta ostiralean, irailak 8, hil zen.
2023/08/30 - 13:43
Bost pertsona zauritu dira AP-8an, Berriz parean, auto bat bidetik irtenda
Zaurituetako hiru Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta beste biak, Galdakaokora. Autobidearen eskuineko erreia itxi dute Bilboko noranzkoan, eta pilaketak sortu dira.
2023/08/10 - 18:46
48 urteko gizon bat espetxeratu dute Elorrion bi adingaberi argazkiak eta ukituak egiteagatik
Gertakariak astearte arratsaldean jazo ziren. Gizonak modeloak izan nahi ote zuten galdetu zien neskei. Jarraian, gizonak baimenik gabe argazki batzuk egin eta adingabeetako baten hankak ukitu zituen.
2023/08/04 - 15:31
Pertsona bat hil da BI-623 errepidean, Mañarian, autoa irauli eta su hartuta
Urkiolako mendatera doan errepidea guztiz itxi dute, eta ilarak sortu dira.

2023/07/10 - 16:42
Erreskate lanetan suhiltzaileentzat oso lagungarri izan daitekeen exoeskeletoa garatu dute Abadiñon
Punta-puntako teknologia eta Adimen Artifiziala uztartuta erreskate lanetan suhiltzaileentzat oso lagungarri izan daitekeen exoeskeletoa garatu dute Abadiñoko Gogoa enpresan. Pisu handiak erraztasunez altxatzeko eta pertsonak garraitzeko pentsatuta dago.

2023/07/10 - 14:45
ETAk hildako Miguel Angel Blanco gogoratu dute Ermuan
Juan Carlos Abascal Ermuko alkate sozialistak "beste alde batera ez begiratzeko" eta "nazionalismo atzerakoien, populismoen eta faszismoen" gorakadaren aurrean tolerantzian hezteko deia egin du.

2023/07/10 - 14:39
ETAk hildako Miguel Angel Blanco eta Sotero Mazo gogoratu ditu Ermuak
El concejal del PP Miguel Ángel Blanco fue secuestrado por ETA el 10 de julio de 1997 y tiroteado el día 12, falleciendo la madrugada del día 13. Por su parte, el peluquero Sotero Mazo Figueras fue asesinado a tiros en Eibar el 6 de noviembre de 1980.

2023/07/04 - 18:05
Minutu bateko isilunearekin oroitu dute Abadinon presa batean hildako haurra
Elkarretaratzean Senegaldik etorri berri den haurraren aitak ere egon da. Udalak babesa eskaini dio 10 urteko haurraren familiari.

2023/07/03 - 16:06
Abadiñok hiru dolu egun ezarri ditu Muntsaratzen hildako adingabeagatik
Udalak elkarretaratze isila deitu du astearte honetarako udaletxearen aurrean, minutu bateko isilunearekin. Halaber, biktimaren aita aberriratzeko gastuak bere gain hartuko dituela iragarri du.

2023/07/03 - 00:11
10 urteko haur bat ito da Abadiñon, presa batera erorita
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 20:00etan aldera gertatu da, Muntsarantz auzoan. Antza denez, umea ihes egiten ari zitzaion baloi bat hartzera joan da eta uretara erori da. Senegaldarra zen eta ez zekien igeri egiten.