Egipto
2018/11/03 - 15:40
Estatu Islamikoak hil dituen azken zazpi kristauei azken agurra eman diete
Koptoak babesgabe sentitzen dira eta horregatik hiletak babesa emateko gai ez den gobernuaren aurkako protesta bihurtu dira.
2018/08/16 - 16:59
Munduko gaztarik zaharrena, Egiptoko hilobi batean
Arkeologoek urratuta zeuden ontziak aurkitu zituzten Menfisko alkate izan zen Ptahmesen hilobian. Jasotako peptidoek erakutsi dute behi esne eta ahuntz edo ardi esnearekin egindako esnekia izan zela.
2018/08/10 - 14:19
Israelek eta Hamasek su-etena adostu dute Gazako Zerrendan
Egiptoren esku-hartzeari esker, bi aldeek ez diote elkarri erasoko, baina edozein oldarraldirik bada, bertan behera geratuko da. 160 palestinar eta soldadu israeldar bat hil dira martxotik.
2018/05/07 - 22:18
Tutankamonek ez du sekretu gehiagorik ezkutatzen
Ume erregearen hilobi ospetsuaren atzean ganbera sekreturik ez dagoela ondorioztatu dute ikertzaileek, hiru urteko zurrumurruak gezurtatuz.
2018/04/15 - 19:32
Arabiar Ligaren goi-bilerak hanka-puntetan pasatu du Siriako bonbardaketa
Arabiako buruzagi batzuek ez dute Sirian izandako erasoari buruzko ezer esan.
2018/04/02 - 22:14
Al Sisi Egiptoko presidente hautatu du berriz gehiengo handi batek
Egiptoko presidenteak botoen % 97 lortu ditu, herritarren % 41en parte-hartzea izan duten hauteskundeetan.
2018/03/29 - 15:11
2011ko iraultzaren aztarnarik ez, Egipton
Al Sisiren garaipenarekin Egipto miliarren eskuetara bueltatu da. Egipto berri honetan oso zaila da ahots kritikoren bat entzutea.
2018/03/26 - 16:24
Boto-kutxak ez dira asteazkenera arte itxiko Egipton
Ziurtzat jotzen da Abdelfata Al Sisi egungo presidenteak karguari eutsiko diola, eta kezka bakarra parte-hartzea da. Oraingoz, ez da jende asko joan bozkatzera.
2018/03/26 - 11:31
Hauteskundeak egiten ari dira Egipton, Al Sisi faborito nagusia dela
Abdelfatá al Sisi egungo presidentea da faborito nagusia. Aurrean aurkari bakarra izango du: Musa Mustafa Musa. Orain arte Al Sisi babestu du, hautagaitza propioa aurkeztu arte.
2017/12/29 - 23:17
Gutxienez 9 hildako eta 10 zauritu utzi ditu eliza kopto baten aurkako erasoak Kairon
Erasoa Santa Maria Mina elizan gertatu da, Helwan hirian, hiriburutik 10 kilometrora. Hiru erasotzailek egin dute atentatua, eta horietako bik ihes egin dute.
2017/12/29 - 21:27
9 lagun hil ditu erasotzaile batek eliza kopto baten aurkako erasoan Kairon
Egipton, Kairo kanpoaldean, 9 lagun hil ditu erasotzaile batek eliza kopto baten aurkako erasoan. Hildako bat polizia da. Horren aurretik beste bi lagun hil ditu beste oldarraldi batean.
2017/12/12 - 09:33
Putinek garaipena aldarrikatu du Sirian
Azken urteetan eragin eskasa izan du Errusiak Ekialde Hurbilean. Gaur egun, ordea, oinarrizko aktore bihurtzea lortu du Putinek.
2017/11/25 - 15:51
Meskitaren aurkako erasoak 300 hildako baino gehiago eragin ditu Egipton
Herrialdeak historian jasan duen atentaturik odoltsuena izan da. Ez du inork, oraindik, bere gain hartu, baina iturri ofizialek diote terroristek Estatu Islamikoaren banderak zituztela.
2017/11/25 - 11:56
Gutxienez 305 lagun hil dira Egiptoko atentatuan
Iturri ofizialek adierazi dutenez, terroristek (25-30 lagunek osatutako talde bat zen) Estatu Islamikoaren banderak zeramatzaten, erasoa egin zutenean.
2017/11/24 - 23:58
235 hildako eta 130 zauritu Egipton, azken urteetako erasorik odoltsuenean
Erasotzaileek bonbak eta suzko armak erabili dituzte ostiraleko errezorako bildu diren fededunen aurka egiteko. Atentatua Sinai penintsulan gertatu da, Gazako mugatik gertu.
2017/11/24 - 21:42
235 pertsona hil dituzte Egipton, meskita baten kontrako atentatuan
Erasotzaileek bonbak eta suzko armak erabili dituzte ostiraleko errezorako bildu diren fededunen aurka egiteko. Atentatua Sinai penintsulan gertatu da, Gazako mugatik gertu.
2017/11/02 - 15:47
Ezkutuko ganbera berri bat aurkitu dute Gizako Piramide Handian
Partikulen fisika modernoari esker, nazioarteko zientifikoek ganbera berria aurkitu dute. Aurkikuntzak Gizako piramiderik handiena nola eraiki zuten azaltzen lagundu dezake.
2017/08/11 - 20:22
Gutxienez 36 pertsona hil dira Egipton izandako tren istripu batean
Tren batek beste baten aurka talka egin du Alexandrian, Egiptoko kostaldean.
2017/08/11 - 20:21
Bi trenen arteko talkak 36 hildako eta 123 zauritu utzi ditu Alexandrian
13 Expres trenak (Kairo-Alexandria) 351 zenbakiarekin (Port Said-Alexandria) talka egin du atzetik, Abiseko geltokitik gertu, Alexandriaren ekialdean.
2017/07/14 - 22:36
Bi turista hil eta lau zauritu dituzte labankadaz Egiptoko hondartza batean
Erasotzailea hoteleko hondartza pribaturaino iritsi da, ondoko publiko batetik abiatuta.