Egipto
2013/08/22 - 00:59
Mubarak etxean giltzapetuta jartzea agindu du Egiptoko Armadak
Egiptoko presidente ohia oraindik ez da Torako kartzelatik irten, eta bertako zerbitzuak fiskaltzaren aldeko agindu baten zain daude alde egiten uzteko.
2013/08/21 - 23:25
Mubarak aske uztea agindu du Egiptoko auzitegi batek
Presidente ohiaren abokatuak jakitera eman duenez, ostegunean irten liteke kartzelatik Hosni Mubarak.
2013/08/21 - 23:08
Hosni Mubarak ondorengo orduetan atera liteke kartzelatik
Auzitegiak behin behinean libre uztea erabaki du, ustelkeria kasu batean defentsaren errekurtsoa onartuta. 85 urte ditu Mubarakek eta 30 urtez izan zen presidentea. 2011ko apiriletik dago kartzelan.
2013/08/21 - 19:45
EBk Egiptorako armamentuaren esportazioa etetea erabaki du
"Kide diren Estatuek barneko errepresiorako erabili ahal den edozein ekipamendu militar Egiptorako esportaziorako baimenak etetea erabaki dute", iragarri dute.
2013/08/20 - 23:06
Anaia Musulmanek buruzagi berria izendatu dute
Mohamed Badieren atxiloketaren ostean, eta Hosni Mubarak presidente ohia aske utzi dezaketela eta, tentsioa maila gorenean dago Egipton.
2013/08/20 - 09:57
Anaia Musulmanen buruzagi nagusia atxilotu dute Kairon
Gainera, Hosni Mubarak presidente ohia aske utzi dezakete datozen egunotan, eta horrek areagotu egin du tentsioa.
2013/08/19 - 17:44
Mubarak aste honetan bertan libre geratzea espero du bere abokatuak
Epaitegiek Egiptoko presidente ohia askatzeko agindua eman dute, bere kontrako ustelkeria kasu bat bertan behera utzi ondoren.
2013/08/18 - 01:14
Istilu berriak Gobernuaren aurkako manifestazioetan Egipton
Mursiren aldeko eta kontrako lagunen artean liskarrak izan dira Alejandrian. Asteazkenetik 800 lagun hil dira herrialde osoan izandako istiluetan.
2013/08/16 - 11:52
Istilu larriak, Kairon
Ehunka hildako izan dira Mursiren aldeko kanpalekuetako bat desegiteko operazioan.
2013/08/15 - 23:51
Anaia Musulmanek erresistentzia eskatu dute, sarraskiaren ostean
Egiptoko Osasun Ministerioaren arabera, 500 pertsona hil dira eta 3.717 zauritu, Mohamed Mursi aurreko presidentearen jarraitzaileen eta Poliziaren agenteen arteko istiluetan.
2013/08/15 - 16:47
Nazioarte mailan aho batezkoak izan dira sarraskiaren aurkako ahotsak
Bestetik, Egiptoko armadak babestutako gobernuak kaleratutako agiriaren arabera, erakunde publikoen aurkako edozein erasori tinko erantzungo die.
2013/08/15 - 16:31
Txikizioa bistan Kairon, gaueko etxeratze aginduaren ostean
Kairoko kaleak jendez erabat hustu dira bat, eta datozen 30 gauetan ez da besterik espero. Arratsalderako manifestazioa iragarri du Anaiarte musulmanak hilketak salatzeko.
2013/08/15 - 12:44
Hildako eta zaurituen kopuruak gora egin du azken orduetan Egipton
Gobernuaren arabera, 300 hildakotik gora izan dira Egipton Mursiren jarraitzaileek Kairon (Egipto) eraikitako kanpalekuak desegiteko polizia-operazioan. Anaia Musulmanen arabera, 4.500 dira hildakoak.
2013/08/15 - 11:39
Liskarrak gaua bitartean Egipton, etxeratze-agindua gorabehera
Tentsioa herrialde osora hedatu da. Mohamed el Baradei presidenteordeak dimisioa eman du ostiral honetan.
2013/08/14 - 22:36
Tentsioa baretzetik urrun dago Kairon
Sekulako liskarrak piztu dira, segurtasun indarrek Mursiren aldeko kanpalekuak hutsarazi ostean. Ehunka lagun izan litezke hildakoak, eta emergentzia egoera ezarri du Gobernuak.
2013/08/03 - 19:11
23 zauritu, Mursiren jarraitzaileen eta Poliziaren arteko liskarretan
Kairon, milaka herritar kalera atera dira pasatu den gauean kalera Mohamed Mursiren itzulera eskatzeko.
2013/08/03 - 19:09
Al Kaidaren balizko atentatuei buruzko postak atzeman dituzte AEBek
Alertak 21 enbaxada eta kontsuletxe ixtea dakar, besteak beste, Egipton, Iraken, Yemenen, Kuwaiten eta Saudi Arabian. Igandean sartuko da indarrean, eta abuztuaren 31era arte mantenduko da.
2013/07/26 - 13:51
Mursi kartzelatzea agindu dute, Hamasekin elkarlanean aritzea egotzita
Apelazio Auzitegiko epailearen arabera, Hamas Palestinako erakundearekin harremanetan jarri da Mursi, "herrialdearen kontrako ekintzak" burutzeko eta "espetxe bati eraso egiteko".
2013/07/09 - 14:03
Egiptok Parlamentua aukeratzeko hauteskundeak deituko ditu 2014rako
Adituen batzorde batek konstituzio berri bat idatziko du, eta ondoren herritarrek erreferendum bidez onartu beharko dute.
2013/07/05 - 14:58
Mendekuaren bidetik ez jotzeko eskatu die Armadak egiptoarrei
Anai Musulmanek manifestazioak eta protestak deitu dituzte estatu kolpea salatzeko. Bestalde, Mursi presidente ohia non dagoen ez dute argitu.