Alerta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Al Kaidaren balizko atentatuei buruzko postak atzeman dituzte AEBek

Alertak 21 enbaxada eta kontsuletxe ixtea dakar, besteak beste, Egipton, Iraken, Yemenen, Kuwaiten eta Saudi Arabian. Igandean sartuko da indarrean, eta abuztuaren 31era arte mantenduko da.
Iragarkia
18:00 - 20:00
AEBek 21 enbaxada itxi dituzte, Al Kaidaren mehatxuagatik

Atzo AEBetako Estatu Departamentuak bidalitako alerta Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldean "eraso terroristei" buruz zuzenean Al Kaidako goi-karguek bidalitako mezu elektronikoak atzematearekin erlazionatuta dago, AEBetako iturri ofizialek jakitera eman dutenez.

Mezuetan, sare terroristako buruek AEBek Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldean dituzten interesen aurka atentatzeko prestaketaz hitz egin zuten, The New York Times egunkariko iturrien arabera.

Alertak 21 enbaxada eta kontsuletxe ixtea dakar, besteak beste, Egipton, Iraken, Yemenen, Kuwaiten eta Saudi Arabian. Igandean sartuko da indarrean, eta abuztuaren 31era arte mantenduko da. Erresuma Batuak atzo iragarri zuenez, Yemenen duen enbaxada itxi dezake astelehen eta astearte artean "segurtasunagatik geroz eta kezka handiagoagatik".

New Yorkeko egunkariak azaldu duenez, AEBetan ez da oso ohikoa Al Kaidako goi karguen arteko eztabaidetara iritsi ahal izatea atentatuen prestaketari buruz, bai atzemandako mezu elektronikoen bidez edota espioitzako telefono-deien bidez.

Interpolek Al Qaedaren partaidetzaz susmatu du preso terroristen ihesaldian

Interpolek nazioarteko alerta bat zabaldu du larunbat honetan, Al  Kaidaren partaidetza izan litekeela esanez azken hilabetean izandako presoen ihesaldian bederatzi herrialdeeetan, bestek beste, Iraken, Libian eta Pakistanen.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X