Egipto
2013/07/04 - 17:43
Estatu kolpea Egipton
Egiptoko Armadak Mohamed Mursi presidentea kargutik kendu eta Konstituzioa indargabetu du.
2013/07/04 - 17:42
Estatu kolpea Egipton
Egiptoko Armadak Mursi presidentea kargutik kendu du, eta trantsizio prozesu bati eman dio hasiera.
2013/07/02 - 10:38
Egiptoko Presidentetzak ezeztatu egin du Gobernuak dimititu izana
Manifestazioak hasi zirenetik sei ministrok dimititu dute, baina horietako bat ere ez da Mursi presidentearen mugimenduko kidea.
2013/02/26 - 14:28
18 lagun hil dira globo aerostatiko bat lurrera erorita, Egipton
Luxor hirian gertatu da ezbeharra. Globoak 20 bat turista zeramatzan 300 metroko altueratik erori denean.
2013/01/27 - 22:46
Egiptoko presidenteak larrialdi egoera ezarri du hiru probintziatan
Halaber, Egiptoko presidenteak etxeratze-agindua ezarri du Port Saiden, Suezen eta Ismailiyan. Azken egunetan izandako istilu larrietan 47 lagun hil dira.
2013/01/27 - 22:36
Zazpi hildako eta 450 zauritutik gora Port Saideko istilu berrietan
Bi urte bete dira Mubarak presidentea boteretik bota zutenetik. Horren harira, beste 110 lagun zauritu dira Tahrir plazan manifestari eta Poliziaren artean izandako liskarretan.
2013/01/27 - 00:24
Gutxienez 31 hildako eta 300 zauritu Port Saiden izandako liskarretan
2012ko otsailean Port Said futbol-zelaian izandako tragediaren 21 akusatuei heriotza-zigorra ezarri diete. Berria zabaldu ostean piztu dira liskarrak.
2013/01/26 - 17:51
Port Saideko tragediagatik akusatutakoei heriotza zigorra ezarri diete
Gainera, gutxienez 26 lagun hil eta 250 zauritu dira zigor hauek jakinarazi ostean hasi diren liskarretan.
2013/01/25 - 23:32
9 pertsona hil dira eta ia 400 zauritu Egiptoko liskar larrietan
Osasun Ministerioaren arabera, 379 pertsona zauritu dira, horietatik gehienak Kairon (82 pertsona).
2013/01/25 - 09:40
Tentsio giroa Egiptoko iraultzaren bigarren urteurrenean
Oposizioak manifestazioa egingo du gaur Kairon, Tahrir plazan, Gobernuak iraultzaren helburuak bete ez dituela salatzeko.
2013/01/13 - 11:28
Mubaraken aurkako epaiketa errepikatzeko agindu du Egiptok
Egiptoko Apelazio Auzitegiak Hosni Mubarak presidente ohiak jarritako helegitea onartu du.
2013/01/10 - 11:06
Palestinarren arteko adiskidetzeari bultzada berria eman diote Kairon
Al Fatah-ren eta Hamasen arteko harremanak erabateko aldaketa izan du Israelek Gaza eraso zuenetik. Bi taldeek keinu eta adierazpen ugari egin dituzte Palestinarren arteko batasunaren alde.
2012/12/25 - 19:48
Egiptok Konstituzio berria onartu du herritarren % 63aren babesarekin
"Kexa guztiak ondo aztertu ditugu", azaldu du Samir Abu el Matti Hauteskunde Batzorde Goreneko presidenteak.
2012/12/24 - 11:51
Ilara handiak Egipton Konstituzio berria bozkatzeko
25,5 milioi egiptoarrek izan dute herrialdeko 17 probintzietan bozkatzeko aukera. Lehenengo txandan beste hamar probintziatan egin zen galdeketa, eta baietzak irabazi zuen.
2012/12/23 - 08:56
Egiptok Konstituzioaren zirriborroa babestu du
Parte-hartzaileen % 64k onartu du Konstituzioa. Hala ere, ez dirudi erreferendumaren emaitzak herrialdea baretuko duenik; izan ere, erabat zatituta dago.
2012/12/16 - 19:27
Egiptok Konstituzioaren alde bozkatu du kontsultaren lehen itzulian
Egiptoko hamar probintzietatik zortzik Konstituzioaren alde bozkatu du, Anai Musulmanek eskainitako datuen arabera. Datorren larunbatean gainontzeko 17 probintziek bozkatuko dute.
2012/12/16 - 17:34
Egiptok Konstituzioaren alde bozkatu du kontsultaren lehen itzulian
Anai Musulmanek eskainitako datuen arabera, Egiptoko hamar probintzietatik zortzik Konstituzio musulmanaren alde bozkatu du. Datorren larunbatean gainontzeko 17 probintziek emango dute botoa.
2012/12/15 - 10:12
Egiptoarrak zatituta, Konstituzio berriaren bozketaren aurrean
26 milioi lagunek dute erreferendumean parte hartzeko eskubidea. Egipton zatiketa soziala da nagusi, testuaren idazketan oposizioak adostasun falta salatu duelako.
2012/12/09 - 00:52
Mursik bertan behera utzi du boterera lotuko zion Dekretua
Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak bultzatutako Nazio Eztabaida larunbat honetan hasi da. Herrialdeak bizi duen krisiari aurre egiteko asmoz, hainbat dira batzarrarera bertaratutakoak.
2012/08/06 - 13:42
Egiptok Rafako muga behin-behinekoz ixtea agindu du erasoaren ostean
Erabakiak milaka laguni eragiten die, izan ere, Gazako zerrendako beste aldera pasatu eta oinarrizko produktuak erosteko erabiltzen dute muga.