Egipto
2020/04/07 - 11:54
Koronabirusaren pandemiak 75.000 hildako eragin ditu mundu osoan
Dagoeneko 184 herrialdetara iritsi da birusa, eta AEBak, Espainia eta Italia kasuei dagokienez zerrenda buruak dira.
2020/02/26 - 20:49
Mubaraken aldeko hileta militarra egin dute Kairon
30 urtez, oso zorrotz agindu zuen Egipton, 2011n bere kontrako protesta handiek kargua uztera behartu zuten arte.
2020/02/25 - 14:03
Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia hil da 91 urterekin
Urtarrilean ebakuntza bat izan zuen eta ospitalean zegoen aparatu-gastrointestinaleko gaitzen ondorioz.
2020/02/06 - 12:12
Lau mutilaziotik bat medikuek egindakoa dela salatu du NBEk
Aurten, lau milioi neskatok baino gehiagok ablazioa jasateko arriskua dute nazioarteko klinika publiko edo pribatu batean, etxean zein beste lekuren batean.
2020/02/01 - 15:30
Arabiar Ligaren hitzetan, Trumpen egitasmoak "ez ditu palestinarren nahiak betetzen"
Plana palestinarren eta israeldarren arteko "bake prozesuaren erreferentzien aurkakoa da", orain arte "nazioarteko legedian eta NBEren ebazpen garrantzitsuetan" oinarritzen baitziren.
2019/10/12 - 19:57
Euskal Herrian ekoitzitako armak Yemenen edo Sirian erabiltzen direla salatu dute
"Ehunka euskal enpresek haien ekoizpenaren osotasuna edo zati handi bat helburu militarretara bideratzen dute, besteak beste, Aernnova, ITP, Senner, Sapa, Dassault edota Turbomeca", salatu dute.
2019/08/18 - 22:45
8 hilabeteko epea jarri dute adituek Tutankamonen sarkofagoa berritzeko
Erregeen haranetik Kairora eraman dute Tutankamonen sarkofagoa urtebetean irekiko den Egiptoko Museo Handian ikusgai izateko. Izan ere, bertan izango dira lehen aldiz, honen hiru sarkofagoak ikusgai.
2019/08/05 - 11:23
Gutxienez 19 pertsona hil dira Kairon izandako leherketa batean
Gutxienez 19 pertsona hil eta 32 zauritu dira Minbiziaren Aurkako Institutu Nazionalaren aurrean hainbat ibilgailgu lehertu ostean. Gertaeraren baldintzak oraindik argitzeke daude.
2019/08/05 - 10:51
Lehergaiz kargatutako ibilgailu batek 20 hildako eta 47 zauritu utzi ditu Kairon
Aurreneko ikerketen arabera, "autoa beste leku batera eramaten ari ziren operazio terrorista batean erabiltzeko".
2019/07/31 - 17:04
Tutankamon faraoiaren erakusketak arrakasta handia izan du Parisen
Dagoeneko ia milioi bat sarrera saldu dituzte. Egiptoko erregerik ezagunenaren bizitza eta heriotza ulertzeko artelanak ikus daitezke erakusketan.
2019/06/18 - 11:31
Egipto gaixoa
Giza eskubideen aldeko hainbat elkarteren arabera, Egiptoko presidente ohiaren heriotza zuzenean lotuta dago espetxean izan dituen bizi baldintzekin.
2019/06/17 - 20:35
Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohia hil da bere aukako epaiketa batean
Mursi hil egin dutela salatu du Anaia Musulmanak talde politikoak, eta kalera ateratzeko deia luzatu die bere jarraitzaileei.
2019/05/20 - 10:38
Turistaz betetako autobus bati eraso egin diote Egipton
Leherketak autobus turistiko bat eta auto bat harrapatu ditu Egiptoko Museo Handiaren kanpoaldean. 17 pertsona zauritu dira, gehienak atzerritarrak.
2019/05/05 - 15:17
Zinea eta basamortua uztartzeko proiektua abian jarri dute Egipton
Herrialdearen iragan faraonikoaz gozatu ondoren, turistek zine areto oso berezia probatzeko aukera dute orain: basamortuan irekitako areto amaigabea.
2019/03/27 - 09:19
Aljeria Egipton egin zuten iraultzaren bidean jarri da
Lehen unean militarrek Buteflika babestu zuten, baina Aljeriako presidenteak herritarren onespenik ez duela egiaztatu ostean, hura erortzen uzteko prestatzen ari dira, gero trantsizioa kontrolatzeko.
2019/03/25 - 22:22
Egiptoren bitartez Israelekin su-etena adostu duela ziurtatu du Hamasek
Fawzi Barhoum Gazako Hamasen bozeramaileak su-etena baieztatu du. Israelek zenbait ordu eman ditu Gaza bonbardatzen.
2019/02/27 - 13:19
Gutxienez 20 pertsona hil dira Kairoko tren geltoki batean izan den sutean
Lokomotorrak kontrola galdu eta trenbide bukaerako topea jo du. Ondoren leherketa handi bat izan da eta sua piztu da geltokian.
2018/12/29 - 13:15
Egiptoko Segurtasun Indarrek 40 pertsona hil dituzte Guizako atentatuaren ostean
Barne Ministerioaren arabera, Estatuaren, Poliziaren eta Segurtasun Indarren kontrako atentatuak prestatzen ari ziren, baita sektore turistikoaren eta kristauen kontrakoak ere.
2018/12/28 - 21:30
Lau pertsona hil dira Egipton, autobus turistiko baten kontrako erasoan
Autobusa igarotzerakoan bonba bat leherrarazi dute, Gizako piramideetatik gertu. Hildakoak hiru turista vietnamdar eta taldeko gida dira. Halaber, beste hamaika pertsona zauritu dira.
2018/12/18 - 11:29
80 kazetari hil, 348 kartzelatu eta 60 bahitu dituzte 2018an
Mugarik Gabeko Kazetarien elkarteak bildutako datuen arabera, aurtengoa 'bereziki odoltsua' izan da, hildako kazetarien kopuruak % 8 egin baitu gora.