Elgoibar
2021/02/19 - 13:57
Bergarak eta Gorlizek gune astinduena utzi dute, eta Donostia eremu horira igaro da
Bizkaiko zazpi udalerri eta Gipuzkoako bi daude gaur-gaurkoz eremu gorrian. Gainerakoan, egoerak hobera egin du.
2021/02/18 - 16:00
Bi euskal enpresak parte hartu dute gaur Martera iritsiko den Mars 2020 misioan
Elgoibarko AVS enpresan asmatutako bi gailu ditu 'Perseverance' ibilgailuak. Getxoko Sener enpresak, berriz, antenaren norabidea markatuko duen gailua egin du.
2021/02/18 - 13:56
Bilbo eremu gorritik atera da hilabete geroago
Astigarraga, Legazpi, Leioa, Lezo eta Ondarroa ere maila laranjan daude orain. Gorlizek, aldiz, eremu gorrira egin du jauzi, kutsatzeek izandako gorakadaren ondorioz.
2021/02/17 - 13:55
Basaurik, Gorlizek eta Lasarte-Oriak gune gorria utzi dute, intzidentzia hobetuta
Aldiz, Ondarroak ezin izan dio maila laranjari eutsi, eta eremurik latzenera itzuli da. Gaur-gaurkoz 16 udalerri gorri daude EAEn.
2021/02/16 - 14:00
Bizkaia ere eremu gorritik atera da
Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeek eremu kritikoenetik urruntzea lortu dute.
2021/02/15 - 17:11
Aulestiko EAJko zinegotzi bat hil da Elgoibarren, motor istripu batean
Aitor Esteban Artaetxebarria (30 urte) da hildakoa. Azkarate mendatean jazo da ezbeharra.
2021/02/15 - 16:30
Gasteiz eta Araba ere, gune gorritik kanpo
Bizkaia da gune gorriari eutsi dion lurralde historiko bakarra, baina intzidentzia asko jaitsi da bertan. Gaur-gaurkoz, 100.000 biztanleko 504 kasu daude; eremu latzenetik irteteko hurbil dago, beraz.
2021/02/15 - 14:00
Aulestiko motor-gidari bat hil da Elgoibarren izandako istripuan
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, 30 urteko biktimak gidatzen zuen motorra errepidetik irten da Azkarateko igoeran.
2021/02/12 - 13:57
Donostia eta Gipuzkoa gune gorritik atera dira
Tolosak eta Errenteriak ere lortu dute gune kritikoenetik irtetea. Bizkaian, Markina-Xemein, 39,8 kasuko intzidentzia metatuarekin, gune berdea estreinatzen lehena izan da.
2021/02/11 - 13:45
Barakaldo eta Erandio eremu laranjan sartu dira
Horrez gain, Ermua, Sestao eta Azkoitia udalerri hori dira gaurtik.
2021/02/10 - 13:51
Gune gorritik irten dira Bizkaiko bi udalerri eta Gipuzkoako hiru
Galdakao, Hernani, Mungia, Oiartzun eta Urnieta dira, hain zuzen, azken orduetan kutsatzeen beherakada nabarmenena izan duten udalerriak. Markina-Xemeinek, bestalde, gune horian sartzea lortu du.
2021/02/09 - 14:15
Beste sei udalerri atera dira eremu gorritik, baina Bergara eta Oñati sartu dira
Andoain, Gernika-Lumo, Laudio, Markina-Xemein, Ortuella eta Portugalete dira azken 24 orduetan datuen hobekuntza nabarmenena izan duten udalerriak.
2021/02/08 - 15:38
Egoera hobetuta, eremu gorritik atera dira sei udalerri
Honakoak dira: Lekeitio, Trapagaran, Zalla eta Zornotza, Bizkaian, eta Eibar eta Hondarribia, Gipuzkoan. Usurbilek kontrako bidea egin du, eta laranjatik gorrira igaro da.
2021/02/05 - 17:22
Zaldibarko zabortegia behera etorri zenetik, urtebete
800.000 tona zabor etorri ziren behera Eitzaga auzoko hondakindegian, eta bertan lanean zeuden bi gizon azpian harrapatu zituen. Aurrekaririk gabeko krisi ekologiko eta politikoa zabaldu zen EAEn.
2021/02/05 - 13:48
Laudio, Gorliz eta Oiartzun, gorriz margotzen azkenak
Elorriok, ordea, maila bat egin du behera eta laranjan dago orain. Horrenbestez, 51 udalerri daude intzidentzia tasa metatua 500 kasu baino gehiagokoa dutenak.
2021/02/04 - 15:58
Berango eremu gorrian sartu da, eta Gorliz, berriz, bertatik atera
Gipuzkoan ere bi aldaketa izan dira: Debak okerrera egin du eta horitik laranjara igaro da. Mutriku, ordea, udalerri horia da gaurtik.
2021/02/04 - 15:34
5.000 biztanletik gorako herrien % 70 eremu gorrian daude
Intzidentziarik altuena duten Euskadiko herriak Gipuzkoan daude: Orion eta Elgoibarren 1.200etik gora eta Azpeitian 1.169.
2021/02/03 - 16:20
49 udalerri gorri, 20 laranja eta 4 hori ditu EAEk
Ermuak eta Ordiziak eremurik latzenetik irtetea lortu dute asteazken honetan, 100.000 biztanleko 500 kasuko tasatik gertu badaude ere. Gainerakoan ez da aldaketarik izan.
2021/02/02 - 13:40
Astigarragan okerrera egin du berriro egoerak, eta eremu gorrian kokatu da
Gainerakoan ez da aldaketarik izan azken orduetan. Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko 50 udalerri daude eremu latzenean.
2021/02/01 - 13:54
Aste hasiera "gorria" izan dute Eibarrek, Errenteriak, Sopelak, Urretxuk eta Zallak
EAE osoan ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean, eta gutxi batzuk eutsi diote kolore horiari: Amurriok, Bergarak, Debak, Lazkaok eta Oñatik, hain zuzen ere.