Espazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi euskal enpresak parte hartu dute gaur Martera iritsiko den Mars 2020 misioan

Iragarkia
18:00 - 20:00
Bi euskal enpresak parte hartu dute gaur Martera iritsiko den Mars 2020 misioan
Elgoibarko AVS enpresan asmatutako bi gailu ditu 'Perseverance' ibilgailuak. Getxoko Sener enpresak, berriz, antenaren norabidea markatuko duen gailua egin du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pedrosa sailburua: “Euskara azterketan 0,5 jaitsi da nota. Esanguratsua da? Ikusi dugu Estatu mailan jaitsiera egon dela”

Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta USaPen emaitzei buruz hitz egin du, besteak beste. Euskarako azterketari dagokionez, zera esan du: “USaPeko Euskara azterketari dagokionez, 0,5 jaitsi da nota. Esanguratsua da? Ez dakit (…). Ikusi dugu Estatu mailan jaitsiera egon dela USaPen”. Berez, USaPen ohiko deialdian, behin-behineko datuei erreparatuz, 6,34 izan da batez besteko nota Euskara eta Literatura ikasgaian, behin-behineko batez besteko nota orokorraren gainetik (6,33). Emaitzak baxuagoak izan dira beste ikasgai batzuetan: Historia, 6,10; Kimika, 5,94; Matematika II, 5,08; Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika, 5,05; eta Fisika, 3,98. Honako ikasgaietan, berriz, altuagoa izan da: Ingelesa, 7,16; Filosofia, 6,82; eta Gaztelania eta Literatura, 6,43.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X