Energia aurreztea
2022/08/26 - 16:26
Espainiako Gobernuak bilera erronda egingo du, gasa aurrezteko kontingentzia plana lantzeko
Espainiako Gobernua hasi da lantzen Bruselara bidali beharreko kontingentzia plana, gas kontsumoa murrizteko. Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroa Enegas enpresako buruarekin bildu da ostiral honetan.
2022/08/25 - 22:15
Energia aurrezteko lege dekretua onartu dute Kongresuan
Babes zabalarekin jaso du argi berdea Kongresuan orain bi astetik martxan den energia aurrezko planak. Gobernuak lege proiektu moduan tramitatzea onartu du, testuan moldaketak egin ahal izateko. Azken momentuko negoziazioen ondotik EAJk, ERCk zein EH Bilduk alde bozkatu dute.
2022/08/25 - 21:09
Kongresuak energia aurrezteko dekretua onartu du, inbestidurako taldeen babesarekin
EAJk eta EH Bilduk aldeko botoa eman dute, baita ERCk ere. PPk, Voxek eta Ciudadanosek, berriz, errefusatu egin dute. Dekretua lege-proiektu gisa tramitatuko dute eta, ondorioz, taldeek zuzenketak aurkezteko aukera izango dute.

2022/08/25 - 15:11
Aitor Esteban: ''Dekretua Erkidegoekin adostua izatea gustatuko litzaiguke''
EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak adierazi du Ribera ministroaren konpromisoa dutela Eusko Jaurlaritza egiten ari den ekarpenak kontuan hartuko dituztela.

2022/08/25 - 14:08
Energia aurrezteko dekretuaren alde bozkatuko duela iragarri du EH Bilduk
Mertxe Aizpurua diputatuak adierazi duenez, "herritarrekiko eta planetarekiko erantzukizunagatik" egingo dute, eta horren oinarri diren bi zutabeak partekatzen dituztelako: energia-kontsumoa murrizteko eta garraio publikoa sustatzeko beharra.
2022/08/25 - 11:20
Denis Itxaso: "Arduragabekeria da" PPk energia aurrezteko lege-dekretuari dagokionez erakutsitako jarrera
Nuñez Feijook "Casadoren estrategia suntsitzaileari" eusten dio, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariaren esanetan. "Gizarteak ulertzen du energia aurrezteko neurriak hartu behar direla", nabarmendu du.
2022/08/25 - 10:59
Sanchez Scholzekin bilduko da datorren asteartean, eta Macronen Pirinioetako konexioaren babesa bilatuko du
Macronek, bere aldetik, ostegun honetan hiru egunetako bisita hasi du Aljerian, eta gasa landuko dituzten gaietako bat izango da. Frantziak Aljeriako gasa Medgazen bidez lortzen du, eta Euskal Herriko bi gasbidetik bideratzen da.
2022/08/24 - 22:39
EAJk energia aurrezteko dekretuaren alde bozkatuko du
Energia aurrezteko dekretua onartzeko babes nahikoa duela ziurtatu du Espainiako Gobernuak. EAJk dekretuaren alde bozkatuko du, ERCk kontrako botoa baztertu du eta EH Bilduk oraindik bere botoari buruzko zalantza mantentzen du.
2022/08/24 - 17:46
Argindarraren prezioa % 12,4 jaitsiko da ostegunean, baina 380 euro/MWh-tik gora jarraituko du
Zehazki, 382,11 euro/MWh-ko prezioa izango du, asteazken honetarako ezarritako 436,25 euro/MWh-ko prezioa baino 54,14 euro gutxiago. Asteazkenekoa izan da gasaren muga indarrean sartu zenetik argindarrak izan duen prezio altuena.
2022/08/24 - 13:03
Espainiako Gobernuak ez du baztertzen energia aurrezteko dekretua lege proiektu bezala tramitatzeko aukera
Modu horretan, dekretuan aldaketak aurkeztu ahal izango dira zuzenketen bidez. Raquel Sanchez Garraio ministroaren arabera, Espainiako Gobernua "segundu oro eta minutu oro" lanean dabil beharrezkoak diren sotengu politikoak lortzeko.
2022/08/24 - 09:26
Renfeko doako abonu berria gaurtik aurrera hartu ahal izango da
Abonua eskuratzeko, Renferen webgunean edo aplikazioetan erregistratu behar da. 10 euroko fidantza ordaindu behar da, eta gutxienez 16 bidaia egiten dituztenei itzuli egingo zaie gero diru hori.
2022/08/23 - 16:18
Energia aurrezteko dekretua aurrera atera dadin beharrezko babesa lortzea espero du Espainiako Gobernuak
Bozkatzeko bi egun falta diren honetan, Gobernuak ez du baieztatu errege lege-dekretua aurrera ateratzeko behar diren laguntzak dituen ala ez. "Alderdi politikoekin elkarrizketak amaitzen ari gara", adierazi du.
2022/08/18 - 12:12
Mikel Irujo: "Fokua garrantzitsuak diren gauzetan jarri behar da, eta efizientzia energetikoa bultzatu"
Nafarroako Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko kontseilariak Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ saioan azaldu du Nafarroako Gobernuak hamarkada bat daramala energia aurrezteko neurriak hartzen. Hala, nabarmendu du urteotan kontsumoa % 16 txikitu dutela, baina horretan “gehiago” sakonduko dutela.
2022/08/18 - 11:09
Mikel Irujo: ''Fokua garrantzitsuak diren gauzetan jarri behar dira, eta efizientzia energetikoa bultzatu''
Nafarroako Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko kontseilariak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan azaldu du Nafarroako Gobernuak hamarkada bat daramala energia aurrezteko neurriak hartzen. Hala, nabarmendu du urteotan kontsumoa % 16 txikitu dutela, baina horretan "gehiago" sakonduko dutela.
2022/08/17 - 15:13
Argindarraren eskaria % 3,7 jaitsi da Espainiako Estatuan aurrezteko neurriak ezarri eta astebetera
Neurrien artean, hozteko termostatoaren tenperatura mugatzea dago, baita gauez erakusleihoetako eta eraikin publikoetako argiak itzaltzea ere.
2022/08/15 - 16:00
Euskal Autonomia Erkidegoan dauden 10 eraikinetatik 8 ez dira eraginkorrak
Trantsizio Ekologikorako Ministerioak emandako azken datuetan argi ikusten da energiaren alorrean, eraikinak eraginkorrak izateko oraindik urrats gehiago eman behar direla.
2022/08/15 - 12:11
Goia: "Donostia ez dago gainezka"
Donostiako alkateak aitortu du, dena den, "nabarmena" dela "beste leku batzuetan ostatu hartuta dauden eta egunez Donostiara joaten diren bisitarien presentzia".
2022/08/12 - 16:57
Jaurlaritzak energia aurrezteko kontingentzia-plana aurkeztu du: hauek dira proposamenak
Helburua energia aurreztea da, hiru esparrutan: enpresetan, administrazioan, eta etxebizitzetan.
2022/08/12 - 15:20
Industria energia berriztagarriak "modu masiboan" erabiltzen hastea nahi du Jaurlaritzak
Jaurlaritzak gaur aurkeztu du Kontingentzia Energetikorako Planaren zirriborroa. Egitasmoak dirulaguntzak eta jarduteko proposamenak biltzen ditu, eta gainerako erakundeen eta eragileen esku dago abuztuaren 25a baino lehen ekarpenak egin ditzaten.
2022/08/11 - 19:02
Ateak itxita lan egitea oso deserosoa izango dela diote terraza duten tabernariek
Urritik aurrera, eraikin eta saltokiek ateak itxita izan beharko dituzte, energia galdu ez dadin. Tabernetako ateek irekita egon behar dutela uste dute ostalariek; erreforma ez zaie beharrezkoa iruditzen.