Mikel Irujo: "Fokua garrantzitsuak diren gauzetan jarri behar da, eta efizientzia energetikoa bultzatu"
Udazkenean Errusiak Europari gas-hornidura eteteak ekar lezakeen arazoen eztabaidari helduta, Mikel Irujo Nafarroako Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko kontseilariak uste du ekonomiari eusteko erantzuna dela energia aurreztea, berriztagarrien ekarpena handitzea eta autokontsumoa sustatzea. Hala adierazi du Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan, eta azaldu du Nafarroako Gobernuak horretan diharduela azken hamarkadan, "baina, orain, horretan sakondu behar dugu gehiago".
Ildo horretan, Espainiako Gobernuak ezarritako kontingentzia planaren harira, Irujok azpimarratu du ez dela nahikoa erakusleihoak eta eraikuntza publikoen argiztapena gauez amatatzea, eta, Nafarroako kasua mahai gainean jarrita, nabarmendu du energia gehien kontsumitzen duten sektoreak industria eta merkataritza (% 42) direla, baita garraioa ere (% 37). Hori dela eta, nabarmendu du, egoerari aurre egiteko, fokua ezinbesteko gauzetan jartzea eta efizientzia energetikoa bultzatzea "oso garrantzitsuak" direla.
"Krisialdi honetan, jokoan dago enpresen lehiakortasuna". Hala, industriarekin batera, Nafarroako Gobernua neurri bereziak hartzen ari dela azaldu du kontseilariak, trantsizio energetikoari lotutako inbertsioak egiten laguntzeko dirulaguntzak banatu eta neurri fiskalak egokitu, besteak beste. Izan ere, dioenez, enpresa batek produkzioa handitu dezake energia kontsumoa murriztu arren, "egingarria da, baina ezjakintasun handia dago orokorrean".
Irujok iritzi duenez, krisialdi energetikoa ez da epe laburrekoa izango; "krisi hau ez da pasako". Kontuak horrela, trantsizioa "bai ala bai" egin behar dela nabarmendu du, "eta egingo dugu".
Horri lotuta, kontseilariak jakinarazi du Nafarroako Gobernuak duela hamarkada bat ekin ziola bide horri, "baina, orain, are gehiago bultzatu beharko ditugu neurriok". Gogoratu duenez, azken 10 urteetan, Nafarroak % 16 murriztu du energiaren kontsumoa, "azkenengo 8etan bereziki". Orain, bide horretan hartutako neurrietan sakonduko dutela iragarri du, Europatik etorritako Next Generation diru funtsekin batez ere.
Irujok gogoratu du energiaren prezioaren gorakadak industriaren eta enpresen etekinak txikitu dituela, eta, ildo horretan, defendatu du sindikatuek beharginen soldatak KPIra egokitzea baino, diru-sariak "orekatu" egin beharko liratekeela. "Datuak ikusita, inflazioa energiaren igoerak eragin du batez ere, hori da KPIa tenkatzen ari dena. Gainera, Europa mailatik dioten bezala, espero dugu abuztutik aurrera inflazioa txikitzen hasiko dela, eta horren arabera ikusi beharko da zer egin". Hala, sindikatu eta enpresarien arteko soldaten inguruko eztabaidan oreka bilatzea defendatu du, "inbertsioak egiteko gaitasuna mantendu behar dute enpresek. Baina egia da soldatak ere apur bat igo behar direla inflazioarekin batera".
Uda lehorra
Azken hilabeteotako sute eta lehorteek lehen sektorea kolpatu dutela azpimarratu du Irujok. Ekoizpenak murriztu dira, eta, sektore batzuetan, uzta aurreratu egin behar izan da. Hala ere, nabarmendu du Nafarroan dituzten ur kanalizazioei esker, orokorrean, esplotazioa mantendu ahal izan duela sektoreak.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.