Enkarterri
2015/11/10 - 10:18
Lurrikara txiki batek Muskiz eta Turtzioz astindu ditu
2,6 graduko lurrikara izan zen atzo, 21:30ean, eta 11 kilometroko sakoneran izan zuen epizentroa, Guriezon (Kantabria).
2015/10/24 - 11:04
Gizon bat zauritu da Turtziozen, etxebizitza batean izan den sutean
Suak kale larriak eragin ditu eraikinean, eta 47 urteko gizonezko batek erredurak izan ditu gorputzeko hainbat tokitan. Ospitalera igorri dute.
2015/10/12 - 21:36
Barakaldoko 35 urteko gizon baten hilotza topatu dute mendian, Zallan
Larrialdi Zerbitzuek antolatutako bilaketa taldeak aurkitu du gorpua. Sendiak eguerdian eman du desagerpenaren berri.
2015/10/08 - 22:24
Hamar kartel lapurtu dituzte Galdamesen, antza aluminioa saltzeko
Abuztu amaieran lapurtu zuten lehen kartela Galdamesen, herri sarrerakoa. Hura izan zen handiena. 10 bat kartel eraman dituzte guztira, 1.500 euroko gastua. Ertzaintzari abisu eman dio Udalak.
2015/08/27 - 11:25
Sutea piztu da Karrantzan, zuhaitz gune batean
Sutea piztu da gaur goizaldean Karrantzan, sasi eta zuhaitz gune batean. Suhiltzaileek kontrolpean dute sutea goizeko 9:00etatik, baina oraindik ez dute itzali.
2015/08/01 - 19:36
Gizonezko bat hil da Gueñesen trenak harrapatuta
Oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, tren batek lagun hori harrapatu du, trenbide-pasagune batetik gertu, Iorgi kalean.
2015/07/23 - 17:51
Balmasedako Udalak udalak zozketa bidez banatu ditu lanpostuak
Hain justu, gaur bertan lana eskuratu dute Balmasedako 11 lagunek. Eta modu bitxian gainera, Udalak zozketa bidez, banatu ditu lanpostuak.
2015/07/23 - 15:26
Balmasedak Enplegu-Planeko 11 lanpostu zozkatu ditu
Isaac Fernandez Enplegu zinegotziak azaldu duenez, zozketan parte hartzeko baldintza jakin batzuk bete behar ziren. Udalak eta Lanbidek prozesua koordinatu dute.
2015/05/25 - 19:29
35 urteko gizon bat hil da Güeñesen gertatutako lan istripu batean
'Red electrica' konpainiarako egiten zuen lan. Gueñesko Olakoaga auzoan landa gune batean ari ziren, eta hamarrak laurden gutxi aldera izan da ezbeharra.
2015/05/25 - 14:25
Langile bat hil da Gueñesen (Bizkaia), lan-istripuan
Elektrizitate sareko beharginak Quadra auzoko mendi inguru batean izan du istripua.
2015/05/20 - 20:06
Karrantzako minden proiektuaren aurkako kereila onartzea agindu dute
Ustezko iruzurgileen artean daude Eusko Jaurlaritzaren goi kargudun ohi bat eta Karrantzako alkate ohia, biak EAJkoak.
2015/05/19 - 16:22
Movistarreko azpikontraten grebak arazoak eragin ditu Gueñesen
Bizilagunen haserrea gehituz doa egunetik egunera. Hilabete inguru daramate teléfono finko eta internetik gabe. Horrek eragozpen handiak sortu dizkie.
2015/04/25 - 15:35
Lekuan lekuko taldeek osaturiko Ikune alderdia, hauteskundeetan
Araba eta Bizkaiko batza nagusietarako bakarrik egongo dira Ikuneren zerrendak, Gasteiz Aiara eta Enkartazioetako barrutietan. Udal hauteskundeetan ere, bi lurralde horietako herrietan ere izango dira
2015/03/27 - 22:03
Tren bat errailetik irten da Zallan, lur-jausi baten ondorioz
Antza denez, luizi batek bagoi bati bultza egin dio eta trena errailetik atera da. Bagoian 20-30 bidaiari zihoazen, baina onik atera dira.
2015/02/12 - 20:36
Hiru zauritu, horietako bat larri, istripu batean Zallan
Beste bi pertsonak arin zauritu dira. Zauritu larria helikopteroz Gurutzetako ospitalera eraman dute. Beste bi biktimak ere Gurutzetara eraman dituzte. Ezbeharra BI-3651 errepidean gertatu da.
2015/02/02 - 15:34
Lonjak, baratzeak eta udal instalazioak, txikituta Zallan
Zallako herria lokatzez beteta esnatu da gaur. Asteburu guztia garbitzen igaro badute ere, gaur, lan ugari dute aurretik. kaltetuei aholku emateko, Udalak bulego bat ireki du.
2015/01/31 - 15:10
Gueñes eta Zalla, kaltetuenak Bizkaian
Urak metro bateko altuera ere hartu du Zalla erdiguneko negozioetan. Kalteak izugarriak dira. Bizilagunek ez zuten horrelakorik gogoratzen 83ko uholdeetatik.
2014/12/31 - 15:21
Bi mendizale euskaldun salbatzeko lanak aurrera doaz Andeetan
Fernando Ossa larri dago altuerako ondoezak jota. Helikoptero baten zain daude. Lehenego saiakeran helikopteroak ezin izan zuen hain gora igo. Berarekin batera, Karrantzako Jose Palacio dago.
2014/11/13 - 12:55
Gordexolan zortzi zaldi hil direla salatu dute
Equok salaketa jarri du Bilboko epaitegian Gordexolako mendi batean utzikeriagatik zortzi zaldi hil direlako eta beste 10 desnutrizio egoeran daudelako.
2014/11/13 - 12:49
Gordexolan zortzi zaldi utzikeriagatik hil direla salatu dute
Bizirik geratzen diren hamar zaldiak konfiskatzeko eskatu dio Equok Bizkaiko Foru Aldundiari.