ERC
2024/06/15 - 20:25
ERCk zail ikusten du Illa babestea PSOEk Kataluniarentzat finantzazio eredu propio baten alde egiten ez badu
Illak, bestalde, ziurtatu du Gobernuak "Kataluniaren berezitasunari" erantzun bat eman nahi diola, finantzazioa hobetze aldera. Horregatik, inbestidura akordioa aldarrikatu du, lehenbailehen afera horri heldu ahal izateko.
2024/06/14 - 16:07
Fiskal nagusiak amnistia legea aplikatzeko agindu die Kataluniako prozesuko fiskalei eta horiek uko egin diote
Diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik zigortutako lau buruzagiei eta arrazoi beragatik eta desobedientziagatik auzipetutako beste hiruri amnistia emateko agindu du, hain zuzen ere.
2024/06/11 - 14:36
ERCko eta Juntseko auzipetuak hasi dira amnistia ofizialki eskatzen
Estatuko Aldizkari Ofizialak araua publikatu eta berehala, 37 auzipetuen defentsek araua aplikatzea eskatu dute ofizialki. Josep Rull eta Jordu Turullen abokatuek ere urrats berbera eman dute gaur goizean.
2024/06/10 - 11:56
ERCk zuzendaritza berritzeari ekingo dio, Generalitateko gobernagarritasunari buruzko erabakia tartean dela
Orain arte ERCko presidente izan denak kargua utziko du astelehen honetan eta azaroaren 30eko kongresuan bere hautagaitza aurkeztuko du berriro alderdiaren buru izateko asmoz.
2024/06/10 - 10:53
ERC: ''Lanean jarraitu behar dugu, besoak jaitsi gabe''
Diana Riba ERCko hautagaia "oso pozik" agertu da Orain Errepublikak koalizioaren emaitzarekin, bozketen emaitzak ezagutu ostean.
2024/06/10 - 09:59
Albiste izango dira: Hauteskunde biharamuna, Bilboko emisio gutxiko eremua eta Kataluniako Parlamentua, abian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/10 - 08:02
Astelehen honetan osatuko da Kataluniako Parlamentua, boto telematikoari buruzko erabakiaren zalantzarekin
Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du aurreko legegintzaldian boto telematikoa ahalbidetu zuen erabakia, eta orain Adinaren Mahaiak ebatzi beharko du agindua betetzen duen ala ez.
2024/05/30 - 17:35
Estatuarekin gatazka konpontzeko 'negoziazio etapa bat irekitzeko' deia egin du Aragonesek
Pere Aragones Kataluniako jarduneko presidenteak amnistiaren legearen onarpenak ematen duen "aukera" aprobetxatzeko deia egin du ostegun honetan, "negoziazio-aro berri bat irekitzeko", "Estatuarekiko subiranotasun-gatazka konpontzeko".
2024/05/30 - 15:19
Kongresuak behin betiko onartu du Amnistia Legea
Ez da ezusterik izan, eta inbestidura blokeak gehiengo osoz (177 boto) babestu du araua. Eztabaida labur bezain garratza izan da, eta irainak ere entzun dira; Kongresuko presidenteak hainbat aldiz ohartarazi ditu Voxeko diputatuak. Aldizkari Ofizialak ez du berehalakoan argitaratuko.
2024/05/30 - 14:26
Oriol Junqueras: ''Hau ez da ezeren amaiera''
"Demokraziaren aldeko borroka da. Guk erreferendumean bozkatu nahi dugu berriro, herritar guztiek euren borondatea adierazteko aukera izan dezaten ", gaineratu du ERCko presidenteak.
2024/05/30 - 12:51
Kataluniako alderdiek Amnistia Legea txalotu dute, baina "ez dela ezeren amaiera" argi utzita
Juntseko bozeramaileak gaurkoa egun "historikoa" dela nabarmendu du, baina amnistiak berak bakarrik sakoneko arazoak ez duela konponduko. ERCko bozeramaileak, bere aldetik, adierazi du "hurrengo geldialdia" erreferenduma dela.
2024/05/30 - 12:47
ERC: ''Egun historikoa da, 78ko erregimenaren lehen porrotaren aurrean gaude''
Gabriel Rufianek errealistak izatea eskatu du, legea onartzea "ez delako azken puntua" eta epaileek oraindik aplikatu egin beharko dutelako.
2024/05/30 - 09:48
Albiste izango dira: Amnistia Legea, Maiatzeko KPI aurreratua eta posta bidezko botoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/28 - 00:40
Amnistia legearen aplikazioa geldiarazteko gida bat zabaldu dute BJKNren posta bidez
Juntsek gutun bat bidali die EBko Barne Gaietarako komisarioari, Europako Batzordeko Balio eta Gardentasunerako presidenteordeari eta Europako Batzordeko Justizia komisarioari, gida horren aurrean esku har dezaten eskatzeko.
2024/05/17 - 22:49
Inbestiduran izango duen jarrera finkatzeko militanteei galdetuko die ERCk
Marta Rovira ERCko idazkari nagusia arduratuko da negoziazioak koordinatzeaz, baina militantzia izango da alderdiaren jarrera erabakiko duena.
2024/05/16 - 12:01
Junquerasek presioak ukatu ditu eta "militantziaren babesa" bilatuko du ERCren burua izaten jarraitzeko
ERCko presidenteak agerraldia egin du, idatziz ekainaren 9tik aurrera alderdiaren buru izateari utziko diola iragarri ostean. Dioenez, "gogotsu eta baliagarri" ikusten du bere burua.
2024/05/16 - 11:52
Oriol Junqueras: ''Nire borondatea alderdiari laguntzea da, militantziaren bermea baldin badaukat''
Oriol Junqueras ERCko buruak ziurtatu du alderdiaren buru izaten jarraitu nahi duela "militantziaren berme esplizitua eta berritua" badu. ERCko presidente izateko indarra duela adierazi du eta orain entzute aktiboko prozesu bat hasi nahi duela.
2024/05/16 - 10:10
Albiste izango dira: Robert Ficoren osasun egoera, osoko bilkura Legebiltzarrean eta ziklo aldaketa ERCn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/16 - 00:53
Junquerasek iragarri du ERCren Presidentetza utziko duela Europako hauteskundeen ostean
Marta Rovirak ere albo batera egitea erabaki du eta ez da idazkari nagusi kargura berriro aurkeztuko, ERCk azaroan egingo duen Kongresu Nazionalean.
2024/05/15 - 15:10
Joan Tarda ERCko diputatu ohiak Illa inbestitzearen eta PSCrekin "elkarlanean" aritzearen alde egin du
"Alderdi sozialistak onartu behar du independentismorik gabe konponbiderik ez dagoela, eta independentismoak onartu behar du ez dagoela konponbiderik PSC gabe", azpimarratu du Tardak.