Eskozia
2020/02/04 - 10:02
Kanadakoa bezalako merkataritza-itun bat nahi du Johnsonek, EBko arauetatik at
Erresuma Batuko lehen ministroak hitzaldi bat eskaini du gaur, martxoan Europar Batasunarekin hasiko dituen merkataritza arloko negoziazioen aurrean duen jarrera azaltzeko.
2020/01/31 - 21:22
Independentismoa indartzeko baliatu nahi du 'brexit'a Sturgeonek
2014ko erreferendumean independentziaren kontra bozkatu zuten herritar asko brexit-aren aurkakoak dira. Pertsona horiek konbentzitzeko deia egin du Eskoziako ministro nagusiak.
2020/01/31 - 12:06
Zer gertatuko da Erresuma Batuan larunbatetik aurrera, 'brexit'arekin?
Erresuma Batuak Europar Batasuna utziko du, baina, gutxienez abenduaren 31ra arte, trantsizio-epea izango da indarrean, Erresuma Batuak eta Europar Batasunak izan beharreko harremanak negoziatzeko.
2020/01/31 - 11:29
Erresuma Batuak aro berri bati ekingo dio, EBtik irteteko prozesuarekin
Otsailaren 1ean, 11 hilabeteko trantsizio-epea hasiko da. Erresuma Batuak Europar Batasunaren araudia errespetatzen jarraitu beharko du, horren egituren parte izango baita oraindik.
2020/01/31 - 11:01
Europa 'brexit'aren ostean
Otsailaren 1a "data sinbolikoa izango da"; herritarrentzat, baina, "denak berdin jarraituko du", Erresuma Batuak Europar Batasuneko egiturei eta arauei lotuta jarraituko baitu abenduaren 31ra arte.
2020/01/29 - 23:48
Eskoziako Parlamentuak independentziarako erreferendum berri bat eskatu du
Johnsonek baztertu egin du eskaera eta 2014ko erreferenduma "belaunaldi batean behin" eman zen egoera izan zela adierazi du.
2020/01/24 - 11:11
Europako Parlamentuko batzordeak 'brexit'a onartu du, osoko bilkuran bozkatu aurretik
Asteazkenean, hilaren 29an, Europako Parlamentuko osoko bilkurak akordioaren berrespenaz bozkatuko du. Erresuma Batua hilaren 31n irtengo da Europar Batasunetik.
2020/01/14 - 20:36
Londresek ukatu egin du Eskozian beste erreferendum bat egitea
Boris Johnson lehen ministroak argudiatu du 2014an bozkatu zutela eskoziarrek, eta independentzia errefusatu zutela.
2019/12/20 - 18:54
Parlamentu britainiarrak onartu egin du Europar Batasunetik ateratzeko akordioa
Kontserbadoreek hauteskundeetan lortutako gehiengo absolutua baliatu dute Boris Johnsonen plana aurrera ateratzeko. 'Brexit'a urtarrilaren 31n gauzatuko dute.
2019/12/20 - 13:18
Eskoziarrei iruzur egin zieten
Eskoziarrak Europar Batasunetik kanpo geratuko dira euren borondatearen aurka, ingelesek ezarritako 'brexit'a gauzatzen denean.
2019/12/19 - 21:31
Eskoziak beste referenduma eskatu dio Londresi
Nicola Sturgeon gobernuburuak, hauteskundeetan nazionalistek izandako emaitza baliatu du eskaera egiteko eta Eskozian Brexitaren kontrako bozkatu zelako bere garaian.
2019/12/19 - 11:44
Sturgeonek Eskoziaren independentziarako erreferendum berri bat eskatu dio Johnsoni
Abenduaren 12ko hauteskundeetan eskoziar nazionalistek lortutako emaitzek 2020ko bukaeran bigarren plebiszitu bat egiteko aukera ematen diotela esan du Sturgeonek.
2019/12/18 - 12:01
Eskoziak beste erreferendum bat eskatuko dio Londresi, aste honen amaieran
Alabaina, hauteskundeen ostean telefono bidez egindako elkarrizketa batean, Johnsonek Sturgeoni adierazi zion ez duela bigarren erreferendum bat negoziatuko.
2019/12/16 - 09:39
Erresuma Batuko hauteskundeen irakurketa lasaia
Johnsonek gehiengo osoa eskuratu zuen, baina bototan, % 1'2 baino ez du egin gora. 'Brexit'aren aurkako alderdien botoak guztien % 50'3 dira.
2019/12/13 - 23:15
Boris Johnsonek 'brexit'a gauzatzeko gehiengo osoa lortu du Erresuma Batuan
Alderdi Kontserbadoreak garaipen argia erdietsi du Jeremy Corbynen Alderdi Laboristaren aurrean. Eskozian, Eskoziako Alderdi Nazionalistak ere babes handia bereganatu du.
2019/12/13 - 15:21
Eskoziak beste erreferendum bat galdegin du, SNPk lortutako garaipena baliatuta
Eskoziako Alderdi Nazionalistak Eskoziak Parlamentu britainiarrean dituen 59 aulkietatik 48 lortu ditu: "Geuk erabaki beharko genuke gure etorkizunaz", esan du Nicola Sturgeon ministro nagusiak.
2019/12/13 - 14:50
Independentisten garaipen handia, Eskozian
59 eserlekuetatik, 48 lortu dituzte independentistek. Orain arte baino 13 diputatu gehiago izango dituzte Londresen.
2019/12/13 - 01:15
Boris Johnsonen Alderdi Kontserbadoreak gehiengo absolutua lortu duela diote inkestek
Hauteslekuetan egindako inkesten arabera, kontserbadoreek 368 eserleku eskuratu dituzte, eta laboristek, 191. Behin betiko emaitzak ostiral goizean goiz jakinaraziko dituzte.
2019/12/10 - 15:17
Inkesten arabera, SNPko nazionalistak izango dira garaile Eskozian
'Brexit'aren aurkako botoak neurri handi batean beraiengana joango direla dirudi, eskoziarren % 63k bozkatu baitzuten 'brexit'aren aurka.
2019/11/14 - 19:09
Ponsati libre geratu da, behin behinean, eta abenduan deklaratuko du berriro
Ponsatiren aurkako estradizio prozesuak abenduaren 12an izango du jarraipena (Erresuma Batuan hauteskunde orokor aurreratuak egingo dituztenean), beste agerraldi batekin.