Eskozia
2021/05/06 - 16:56
Lehia estua Eskoziako hiriburuko ordezkaritzak irabazteko
Angus Robertson nazionalista eta Scott Douglas kontserbadorea Edinburgo erdiguneko eserlekua eskuratzeko lehiatzen dira gaur. EITB Mediak biekin hitz egin du.
2021/05/05 - 16:10
M. Keating politika irakaslearen aburuz, gertuago egon liteke Eskoziaren independentzia
Bihar parlamentua osatzeko bozak egingo dituzte, eta alderdiek botoa eskatzeko azken eguna dute gaur. Nicola Sturgeon lehen ministroaren SNP alderdi independentista da faboritoa.
2021/05/03 - 15:55
Muga berri bat izango ote du Europak Eskozian?
Eskoziako Parlamenturako hauteskundeak egingo dituzte maiatzarn 6an, eta Erresuma Batuak arreta handiz jarraituko ditu, Sturgenonek bigarren erreferendum bat egiteko asmoa iragarri baitu.
2021/03/29 - 17:54
Salmondek alderdi politikoa sortu du Eskoziako hauteskundeetara aurkezteko
Eskoziako Parlamentuan gehiengo independentista eratzeko asmoz jaio da.
2021/03/23 - 08:52
Bigarren independentzia erreferenduma egiteko lege-aurreproiektua prest du Eskoziak
2023a amaitu aurretik egin nahi du bigarren erreferenduma Eskoziako Gobernuak. Galdera 2014ko berbera litzateke: "Eskoziak herrialde independentea izan behar al luke?"
2021/02/22 - 22:52
Hauek dira normaltasunera itzultzeko lau faseak Erresuma Batuan
Txertaketaren, heriotza eta ospitaleratzeen beherakadaren, kutsatzeen jasangarritasunaren, eta aldaera berrien kontrolaren mende egongo dira epeak.
2021/01/24 - 21:05
Bigarren erreferendumarentzako planak Eskozian, SNPk maiatzean irabazten baldin badu
Inkesten arabera, SNPk gehiengo osoa lortuko du. Holyroodeko Parlamentuaren 129 ordezkarietatik 70 bereganatuko lituzke alderdi abertzaleak.
2021/01/05 - 00:21
Ingalaterran etxeko konfinamendua ezarri dute, ikastetxeak itxita eta telelanarekin
Neurri murriztaile berriak otsailaren 15era arte egon dira indarrean, kutsatze kopurua nabarmen hasi dela ikusita. Eskozian eta Galesen ere konfinamendu zorrotzak ezarri dituzte.
2021/01/01 - 20:31
'Brexit'aren ondorioz 2021ean aldatzen diren gauzak
Azken orduko akordioari esker irteera traumatikoa saihestu da, baina 'brexit'ak aldaketa handia ekarriko die miloika laguneri. Erresuma Batua behin betiko irten da Europar Batasunetik.
2021/01/01 - 12:22
Erresuma Batuak harremanak eten ditu behin betiko EBrekin
Ia mende erdiz Europako kide izan ostean, Londresek eta Bruselak bide berriari ekin diote, elkarrengandik bananduta, "brexit"ari buruzko bozketa egin eta lau urte t'erdira.
2020/12/30 - 22:46
Komunen Ganberak Erresuma Batuaren eta EBren arteko akordioa onartu du
Boris Johnsonek arratsaldean sinatu du akordioa. Lege-proiektua, hortaz, Lorden Ganberara iritsiko da; han ere onartzea dago aurreikusita.
2020/12/25 - 15:52
Eskoziarentzat txarra da Brexitaren akordioa
Eskoziako Alderdi Nazionalaren arabera, Erresuma Batuak eta Europar Batasunak Brexitari buruz lortutako akordioa txarra da Eskoziarentzat.
2020/12/24 - 21:53
Europar Batasunak eta Erresuma Batuak 'brexit'ari buruzko akordioa egin dute
Urtarrilaren 1etik aurrera bi aldeen arteko harremana zein izango den adostu dute. Europako agintariek lasaitua hartu dute azken orduan iritsi den itunarekin.
2020/12/02 - 12:57
Erresuma Batuak Pfizerren txertoa baimendu du eta munduko lehena izango da erabiltzen
Osasun Produktuak Arautzeko Agentzia britainiarraren oniritzia jasota, txertaketa kanpaina egun gutxi barru abiatzea espero da.
2020/11/13 - 15:34
Europako lurraldetasun gatazkak bideratzeko prozedura lantzen ari da Eusko Ikaskuntza
Eskubideak eta legeak errespetatuz, Europak horrelako gatazka guztiei bide emateko prozedura baten bila dabiltza nazioarteko ehun bat aditu.
2020/09/15 - 13:41
Independentziaren aldekoak gorantz Eskozian
Gazteen artean independentziaren aldeko zaletasuna handiagoa da. 55 urtetik beherakoak dira gehienbat independentzia babesten dutenak. Adin horretatik gorakoen artean ezetza aterako liteke nagusi.
2020/09/15 - 09:46
'Brexit'aren akordioaren zati bat baliogabetzeko legeak lehen tramitea gainditu du
Lege-proposamen horrek, brexit-aren inguruko akordioan Ipar Irlandarekiko merkataritzaren alorrean lortutako oinarrizko neurriak baliogabetzea du helburu.
2020/08/12 - 15:48
Bidaiari tren bat errailetik atera da Eskozian
Stonehaven inguruan gertatu da istripua. Oraindik ez dute jakinarazi zauriturik dagoen, baina larrialdi zerbitzuetako 30 ibilgailu inguru daude bertan.
2020/08/12 - 12:27
Eskoziako ikasleak eskolara itzultzen hasi dira
Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek ez dute segurtasun tartea gorde beharko ikasgeletan. Geletan gel hidroalkoholikoa eta idazmahaiak eta aulkiak garbitzeko materiala egongo da.
2020/06/08 - 17:00
Erresuma Batuan hasi dira nazioarteko bidaiariei berrogeialdia ezartzen
Hegazkinez, trenez edo ferryz iristen direnek, baita britainiarrek ere, galdetegi bat erantzun beharko dute, eta 14 egunak non igaroko dituzten jakinarazi behar dute bertan.