'Brexit'aren ondorioz 2021ean aldatzen diren gauzak
Epe iragankorra amaituta eta indarrean sartu da brexitaren hitzarmena, Erresuma Batua behin betiko irten da Europar Batasunetik 2021ko urtarrilaren 1ean. Horrekin batera Merkatu Bateratua eta Mugen Batasuna ere utzi ditu. Azken orduko akordioari esker irteera traumatikoa saihestu da, baina brexitak aldaketa handia ekarriko die miloika laguneri.
Salgaien garraioa
Erresuma Batuak eta Europar Batasunak adostu dutenez, ez da muga zergarik, ez kuotarik egongo. Baina mugetan, portuetan eta aireportuetan kontrolak izango dira kamioiez, itsasontziz edo hegazkinez doazen produktuentzat. Burokrazia zeharo gehituko da. Izan ere, garraiolariek agiriak aurkeztu beharko dituzte muga zeharkatzerakoan, osasun eta ingurumen arauak betetzen dituzten egiaztatzeko.
Saihestu nahi da Britainia Handitik britainiarrak ez diren produktuak, adibidez Estatu Batuetakoak, Europar Batasunean kontrolik gabe sartzea, batez ere elikagaiak.
Britainiarrek kontrol hauek 2021ko erdikalderarte atzeratu dituzte, garraiolariei prestatzen denbora emateko. Ostera Europar Batasunak dagoeneko 2021ko urtarrilaren batetik aurrera ezarri ditu kontrol hauek. Hori dela eta, kamaio pilaketa handiak ezinbestekoak izango dira datozen egunetan.
Turismo bidaiak
Britainiarrak eta EBko herritarrek NANarekin gabe bidaiatu ahal dute hiru hilabete baino egonaldi txikiagoetarako. Ostera, 2021Ko urriaren batetik aurrera pasaportea beharrezkoa izango da Erresuma Batura joateko. Auto gidairiek gainera nazioarteko gida baimen txartela beharko dute. Aireportuetan EBko herritarrentzako pasabideetatik ezin izango da joan. Beraz pasaportea erakutsi beharko da.
Erresuma Batuan bizi diren europarrak
Bertan jarraitu ahal dute. 2019Ko brexit akordioak beren eskubidea babersten du. Ordurako Erresuma Batuan bizi baziren eta ez badute deliturik egin. Baina "Finkatutako Estatusa" (Settled Status) edo "Aurre Finkatutako Estatusa" (Pre-Settled Status) eskatu behar dute 2021ko ekainaren 30 baino lehen. Ostera kanporatuak izateko arriskuan izango dira.
Ikasleak
Europar Batasuneko ikasleengan eragin handia dauka brexitak. Bisatua behar dute sei hilabete baino gehiago unibertsitate britainiar batean ikasi nahi badute. Gainera 2021ko udatik aurrera matrikulen prezioak bikoiztu egingo dira medikuntzan eta beste ikasketa batzuetan. Kasu batzuetan 10.000 eurotik gora kostatuko dira.
Gainera, ikasleek gaixotasun aseguru britainiarra behar dute. Britainia Handiak Erasmus programa ere utzi egin du. Ikasle britainiarrek ere arazo berdinak izango dituzte Europar Batasunean. Salbuezpen moduan, Ipar Irlandak Erasmus programa europarrean jarraituko du.
Emigrazio europarra Erresuma Batura
Hemendik aurrera zailagoa izango da. Mogimendu askatasuna amaitu eta gero, bisatua beharko da hiru hilabete baino egonaldi luzeagoetarako. Gainera Erresuma Batuan bizi nahi izanez gero, puntuz osotutako kriterio sistema bat bete beharko dute. Zenbat eta hobeto prestatuta izan, orduan eta puntu gehiago.
Britainia Handian lana aurkituz gero, ingeles hiskutza maila bat eskatzen da. Urteko irabaziek 20.480 liberatik gorakoak izan beharko dute. Arazoak izan daitezke bai eta diplomen eta tituluen baliozkotzerakoan. Orain arte modu automatikoan gertatzen zen hori. Aurrerantzean kasuz kasu aztertuko dute.
Finantza alorra
Alor britainiar hau askatasun osoz Europar Batasunean sartzea nahi zuen Boris Johnsonek. Baina brexitaren akordioak ez du zerbitzuen alorraz ezer zehazten. Beraz, banku britainiarrak modu mugatuan soilik lan ahal izango dute merkatu europarrean. Horretarako "Baliokide Agiria" behar dute. Hau da "EBko pasaporte" modukoa. Lortzeko martxoa arteko epea dute, baina ez da ziur lortuko dutenik.
Arrantza
Europar Batasuneko arrantzaleek ur britainiarretan ondorengo bost urtetan arrantza % 25 murriztu behar dute. Britaniarrek % 80 murriztea eskatzen zuten. Horren truke britainiarrek Europako merkatuan beren arrantza muga zergarik ordaindu gabe saldu ahal izango dute. 2026Tik aurrera britainiarrek eta europarrek urtero negoziatuko dituzte arrantza kuotak.
Konpetentzia zuzena
EBak eta Erresuma Batuak orain arte dituzten exigentzia mailak mantentzera konprometitu dira, ingurumen arloan et lan baldintzen arloan. Aurrerantzean Europar Batasunak neurri gehiago onartzen baditu, Erresuma Batuak ere berdin egin beharko du, abantailarik ez izateko. Ez badu egiten, EBak zigortzeko zergak ezarri diezaizkioke alor batzuetan, arbitraje mahiak erabaki bat hartu bahino lehen.
Ipar Irlanda
Ipar Irlandak estatus berezia dauka. Europako Merkatu Bateratuan eta Mugen Batasunean jarraitzen du. Beraz, ez da kontrolik egongo bi Irlanden arteko mugan. Britainia Handitik datozen produktuentzat kontrolak Irlandako Itsasoko portuetan eta aireportuetan izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.