Espainiako Felipe VI.a
2016/09/13 - 13:54
Erregearen argazkiak erretzea eta CUPen txio bat ikertzen ari da AN
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ikerketa hasi du, Esquadra Mossoek txostena igorri ondoren.
2016/09/02 - 23:06
Rajoyren inbestidurak porrot egin du: Eta orain, zer?
Erregeak beste hautagai bat proposatu beharko du. Pertsona hori Rajoy bera izan daiteke, edo beste bat.
2016/09/02 - 11:06
Ezustekorik ezean, Rajoyk porrot egingo du berriz
Inbestidura saioa 19:00etan hasiko da; Rajoyk 10 minutuko hitzaldia egingo du, eta gainerako ordezkariek, 5ekoa. Rajoyren hautagaitzak aldeko boto gehiago beharko ditu, kontrako baino.
2016/07/28 - 13:25
Ciudadanoseko Albert Rivera Felipe VI.arekin bildu da
Ciudadanoseko presidenteak balizko inbestidura-saioaren gaineko bere iritzia azalduko du. Felipe VI.ak beste hiru bilera ditu ostegun honetan, alegia, Podemos, PSOE eta PPko liderrekin.
2016/07/28 - 09:54
Erregeak bilerak amaituko ditu gaur; Rajoyk babesik gabe jarraitzen du
Ciudadanos, Podemos, PSOE eta PPko buruzagiak hartuko ditu Felipe VI.ak, Mariano Rajoy inbestidura saiorako proposatu ala ez erabaki baino lehen.
2016/07/27 - 13:13
EAJko Aitor Esteban Felipe VI.arekin bildu da Zarzuelan
EAJko bozeramaileak Gobernuko presidentea hautatzeko balizko inbestidura-saio bati buruzko bere alderdiaren iritzia azalduko dio Espainiako erregeari.
2016/07/26 - 16:03
Felipe VI.a alderdiekin biltzen hasi da berriro
Ez dago batere argi negoziazioak zertan amaituko diren; izan ere, azken egunotan ez da berritasunik izan. Zaila dirudi Espainiako erregeak norbaiti Gobernua eratzeko agindurik ematea.
2016/07/26 - 10:33
Erregeak bere laugarren bilera-sortari hasiera eman dio
Aurreko legealdiko hiru bilera-sortetan bezalaxe, ERCk eta EH Bilduk ez dute parte hartuko, eta Felipe VI.ak Nueva Canariaseko diputatua hartu du lehenik.
2016/07/25 - 16:11
Aste honetan zehaztuko dute inbestidura-saiorik dagoen, eta noiz
Espainiako errege Felipe VI.a alderdiekin bilduko da, bihartik aurrera, eta aste-amaieran emango dute jakitera inbestidura-saiorik deitzen duten, eta, deitzekotan, noizko egingo duten.
2016/07/21 - 15:35
Asteartean ekingo dio erregeak bilera-sortari
Nueva Canariasekin hasiko da, uztailaren 26an, eta ostegunean amaitu. Duela sei hilabete bezala, EH Bildu eta ERC ez dira batzarretara joango.
2016/07/21 - 08:13
Gaur jakinaraziko du erregeak bilera-errondaren egutegia
Ana Pastor Felipe VI.arekin bildu da, Kongresuaren osaketaren berri ofizialki emateko. Gobernua osatzeko, 14 alderdi hartuko ditu erregeak datozen egunotan.
2016/07/10 - 22:19
Espainiako Gobernua egonkorra izan behar dela esan dio Obamak Rajoyri
Goizean Felipe VI.a erregeak egin dio harrera, Errege Jauregian. Eguerdi aldera Mariano Rajoy Gobernuko presidentearekin batzartu da.
2016/07/10 - 15:52
AEBren eta Espainiaren arteko 'harreman sakona' nabarmendu du Obamak
Felipe VI.a Espainiako erregeak ohorezko harrera egin dio Madrilgo Errege Jauregian AEBko presidenteari.
2016/07/10 - 15:46
Obamak Espainian eratzen den 'edozein Gobernurekin' egingo du lan
Hala adierazi du Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidentearekin bildu ostean.
2016/07/10 - 14:59
Obamaren bisita ofiziala
Felipe VI.ak ohorezko harrera egin dio Madrilen. Gainera, Espainiako politikari nagusiekin bildu da AEBko presidentea.
2016/07/10 - 14:10
Ohorezko harrera egin dio erregeak Barack Obamari
Felipe VI.arekin batzartu ostean, 14:00etatik aurrera Mariano Rajoy, Pedro Sanchez, Pablo Iglesias eta Albert Rivera politikariekin bilduko da AEBko presidentea.
2016/07/09 - 12:07
Obama Espainian, egun bateko bisitaldia egiteko
14:00etatik aurrera, AEBko presidentea Mariano Rajoyrekin, Pedro Sanchezekin, Pablo Iglesiasekin eta Albert Riverarekin bilduko da.
2016/06/22 - 20:32
Noos auziaren epaiketa epaiaren zain gelditu da
Akusatuek erabaki dute ez baliatzea azken hitzerako eskubidea. Cristina infantaren abokatuak haren absoluzioa eskatu eta gororarazi du berdintasunezko justizia behar dela.
2016/06/21 - 20:31
Torresen abokatuak absoluzioa eskatu eta fiskalaren aurka egin du
Astearte honetan irakurri duen bere txosten fiskalean, abokatuak berretsi du Errege Etxea jakinaren gainean zegoela, Diego Torres eta Iñaki Urdangarinen arteko negozioei dagokienez.
2016/06/20 - 18:49
Felipe VI.a Novia Salcedo fundazioaren sari-ematean izan da, Bilbon
Bi urtean behin ematen dute, eta goraipatzen dute gazteen lanbide-integratzearen alde hainbat lagun eta enpresek egindako lana. Astelehen honetan eman dituzte Bizkaiko hiriburuan.