ESPAINIAKO GOBERNUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur jakinaraziko du erregeak bilera-errondaren egutegia

Ana Pastor Felipe VI.arekin bildu da, Kongresuaren osaketaren berri ofizialki emateko. Gobernua osatzeko, 14 alderdi hartuko ditu erregeak datozen egunotan.
rey erregea felipe VI ana pastor EFE
Pastor eta erregea, gaur, Zarzuela jauregian. EFE.

Ana Pastor Espainiako Kongresuko presidente izendatu berriak iragarri duenez, gaur emango du Felipe VI.a Espainiako erregeak Gobernua osatzeko abiatuko duen bilera-errondaren egutegiaren berri. Horrenbestez, Diputatuen Ganberan ordezkaritza duten alderdiekin bilduko da erregea, eta 14 alderdi hartuko ditu guztira, ERCk eta EH Bilduk ez baitute parte hartuko erronda horretan.

Ana Pastor Felipe VI.arekin bildu da, Kongresuaren osaketaren berri ofizialki emateko. Zarzuela jauregian egindako bileraren ostean, Pastorrek adierazi du erregeak zoriondu egin dituela Kongresuko Mahaiko kideak, eta pozik agertu dela legealdi berria abiatu delako.

Urtarrilean egin zuen bezala, Gorteak osatu ondoren, alderdi politikoetako ordezkariekin bilduko da erregea, txikienetik handienera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X