Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk eta Ciudadanosek 10 diputatu abertzaleren babes sekretua jaso dute

Alderdi abertzale guztiek ukatu dute, baina CDC, ERC, EAJ edo CCko hamar diputatuk iragarritako boto zuria aldatu dute eta PPko eta Ciudadanoseko hautagaiei baiezkoa eman diete.
Iragarkia
18:00 - 20:00
EAJk ukatu egin du PPri babesa eman izana

Diputatuen Kongresuak demokraziaren XII. legegintzaldiari hasiera eman dio. Ana Pastor (PP) Ganberako presidente berri izendatu dute. Epe zalantzagarri bati aurre egin beharko dio Pastorrek.

PPk eta Ciudadanosek Ganberako Mahaiaren postuak banatzeko akordioa lortu zuten herenegun. Hala, Kongresuko presidenteak PPko eta Ciudadanoseko 169 diputatuen babesa jaso zuen. Bestalde, bi presidenteordek hamar parlamentari abertzaleren ezusteko babesa jaso zuten bozketan. Publikoki ez dituzte identifikatu, eta horrek zurrumurruei bide eman die.

Alderdi abertzale guztiek ukatu dute, baina kontuak ez dira ateratzen. CDC, ERC, EAJ edo CCko hamar bat diputatuk iragarritako boto zuria aldatu behar izan dute eta PPko eta Ciudadanoseko hautagaiei baiezkoa eman.

Boto zuria une oro aukera bakarra izan dela berriro esan dute EAJko iturriek. Bost diputatu jeltzaleak abstenitu behar zirela aurreratu zuen Aitor Esteban EAJko bozeramaileak goizean, “batzuekin zein besteekin akordiorik ez dagoelako”.

Joan Tarda ERCko bozeramailea esplizituagoa izan da. Tardaren ahotan, diputatu independentisten botoek PPren eta Ciudadanosen arteko ituna indartzeko balio izan dutela uste duena “ergela da ala ez da ezertaz jabetzen edo ez gaitu ezagutzen”.

Hala ere, botoak EAJrenak eta Convergenciarenak direla uste dute PSOEk eta Podemosek.

Antonio Hernando PSOEko bozeramailearen hitzetan, Kongresuko Mahaian boto abertzale independentistek PPko eta Ciudadanoseko kargudunei emandako babesak Mariano Rajoyri 179 botorekin inbestidura gainditzeko “bide bat zabaldu diote”. “Zeren truke” azaltzeko eskatu die Hernandok.

Kataluniara eta Euskadira itzultzen direnean, PPri eta Ciudadanosi babesa zergatik eman dieten azaltzeko “oso zail” izango dute abertzaleek, Pablo Iglesiasek ziurtatu duenez.

“PPri babesa emanda lotsa sentituko dute Kataluniara eta Euskadira itzultzen direnean, batzuk espetxeratu nahi dituztelako eta besteentzako Euskadi etsaia delako”, gaineratu du.

Babesa ikusita, itun “sekreturen” bat dagoela uste du Alberto Garzon IUko koordinatzaile federalak. Horregatik, EAJren eta Convergenciaren “gardentasun falta” kritikatu du Garzonek.

tu du Garzonek.

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X