VITO QUILESEN EKITALDIA BILBON

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unibertsitate sailburuak, Deustu ixteari buruz: "Kafkiarra da Bilbo hankaz gora jartzea pertsona bakar bategatik"

Perez Iglesiasek ez du egoki ikusi Deustuko Unibertsitateak Bizkaiko campusa ixtea, Vito Quiles eskuin muturreko xaxatzailearen bisita dela eta. Gogorarazi duenez, EHUk Arabako campusa zarratu zuenean ere kontra azaldu zen. 

(Foto de ARCHIVO)

El consejero de Ciencia, Universidades e Innovación, Juan Ignacio Pérez Iglesias



REMITIDA / HANDOUT por IREKIA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

14/10/2026

Perez Iglesias, Europa Pressen artxiboko argazki batean.

Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zuzena" iruditzen  Deustuko Unibertsitateak Bizkaiko campusa itxi izana, Vito Quiles ultraeskuineko xaxatzaileak egin asmo zuen ekitaldi bat tarteko. 

"Kafkiarra da hiriburu oso bat hankaz gora jartzea pertsona bakar bategatik, probokatzaile profesionala da, baina pertsona bakarra finean",  irakur daiteke Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak zabaldutako adierazpenetan.

Sailburuak gogorarazi duenez, Voxen ekitaldi bat tarteko, EHUk Arabako campusa ixtea erabaki zuenean ere kontra azaldu zela. 

Vito Quilesek Bilbora etorri behar zuela eta, talde antifaxistek eta ikasleek mobilizazioak egin dituzte gaur arratsaldean Deustuko Unibertsitatearen inguruan. Eskuin muturreko xaxatzaileak, baina, bertan behera utzi du iragarrita zuen ekitaldia.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X