Espainiako Felipe VI.a
2021/07/30 - 21:26
Lehendakariak tresna juridikoak eskatu dizkio Sanchezi, pandemiari aurre egiteko
Lehendakariaren esanetan, erkidegoek ez dute babes juridikorik koronabirusaren alorrean, eta, gaur egun, estaldura hori beharrezkoa dela azpimarratu du.
2021/07/15 - 11:50
Pandemian hildako osasun langileak omendu ditu Espainiako Estatuak
Ekitaldia Madrilgo errege jauregian egin dute, agintariak bertan direla. Iñigo Urkullu lehendakaria edota Pere Aragones Kataluniako presidentea ezin izan dira joan.
2021/06/28 - 16:51
Erregea, Sanchez eta Aragones, lehen aldiz elkarrekin, etapa berri bat irudikatuz
Aragones ez zen agintaien harreran izan, baina barruan agurtu zuen erregea. Ondoren, erakunde guztien ordezkari gorenak mahai baten inguruan eserita irudikatu zen etapa berri baten hasiera.
2021/06/22 - 22:33
Buruzagi independentistak asteazken honetan aterako dira espetxetik
Indultuak behin Ministro Kontseiluak onartuta, orain gauzatzea falta da. Horretarako, Auzitegi Gorenak kondenatu bakoitzaren zigor kitapena prestatu beharko du.
2021/06/14 - 12:09
Indultuak abuztuaren 1a baino lehen iritsiko direla esan du Icetak
Indultuak astearteko Ministroen Kontseiluan onartzeko aukeraren inguruan galdetuta, Icetak esan du ez dagoela gai zerrendan, baina "batzuetan gai zerrenda aldatu egiten da".
2021/06/01 - 16:17
Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa inauguratu dute Gasteizen
Sei urte behar izan dira Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako zentroa ofizialki inauguratu ahal izateko. Espainiako errege-erregina izan dira inauguruazio ekitaldian.
2021/04/18 - 16:34
Ezker Anitza-IUk et EPK-k III. Errepublika eraikitzera deitu dute Eibarren
"Monarkiak ez du zilegitasunik, ez bakarrik jatorriagatik, baizik eta botere ekonomiko, politiko eta mediatikoen arteko loturan egiturazko papera izan duelako eta ustelkeriagatik", salatu dute.
2021/03/31 - 14:01
Calviño, Diaz eta Belarra ministroak euren karguez jabetu dira
Presidenteorde eta ministro berriek hitzeman dute Felipe VI. Espainiako erregearen aurrean Konstituzioa bete eta betearaziko dutela. Ondoren, ministro bakoitza karguaz jabetu da.
2021/03/11 - 22:48
M11ko biktimak oroitu dituzte Madrilen, 17 urte eta gero
Ekitaldi nagusia Errege Jauregiko lorategian egin dute. "Terrorismoa ez da inoiz gailendu, eta ez da gailenduko", azpimarratu du Espainiako erregeak.
2021/03/11 - 15:52
M11ko atentantuetan hildako eta zauritutakoen omenezko ekitaldiak Madrilen
Madrilgo presidenteak eta alkateak egindako lore eskaintzarekin hasi da goizeko 09:00tan ekitaldi instituzionala Madrilgo Puerta del Solen.
2021/03/03 - 21:54
Cristina eta Elena Borboikoa: 'Txertoa hartzeko aukera eskaini ziguten'
Abu Dhabira alde eginda dagoen euren aita bisitatzera joan eta txertoa jasotzeko aprobetxatu zuten Elenak eta Cristinak. Polemika piztuta, damurik ez dute.
2021/03/03 - 10:18
Victoria Abril: ''Asko sentitzen dut gertukoren bat galdu dituztenak iraindu baditut''
Victoria Abril aktoreak barkamena eskatu du joan den astean koronabirusaren pandemiaren aurkako txertoen erabilgarritasuna zalantzan jarri zuelako.
2021/03/01 - 16:15
Urdangarin Zaballako espetxean sartu da, eta Gasteizen egingo du lan
Astelehenetik ostegunera egin beharko du lo espetxean. Ostiraletik aurrera, ordea, kartzelatik kanpo bizi ahal izango da, eta astelehen gauean itzuli beharko du Zaballara.
2021/02/26 - 19:15
Sanchezentzat "gizalegearen aurkako" jarrera izan du Juan Carlos I.ak zergekin
Azken zerga kitapenarekin, 7 milioi eurora igo da errege emerituak deklaratu gabekoa.
2021/02/26 - 11:26
Juan Carlos I.ak 4,3 milioi euroko beste zor bat kitatu du Ogasunarekin
Konkretuki, errege emerituak zortzi milioi euroko aitorpena aurkeztu du borondatez, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren aurrean. Alvaro de Orleansen Zagatka Fundazioak ordaindutako dirua da.
2021/02/23 - 23:16
Felipe VI.ak bere aitak estatu kolpea geratzeko izan zuen "irmotasuna" goraipatu du
EAJ eta EH Bildu, besteak beste, ez dira erregeak parte hartu duen urteurren ekitaldian izan. ERCren proposamen baten harira, erregearen bortxaezintasuna baliogabetzearen aurka agertu da gehiengoa.
2021/02/16 - 12:11
Pablo Hasel Lleidako kartzelan sartu dute, Esquadra Mossoek atxilotu ostean
Bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak bere abestiengatik eta txioengatik, eta astelehenetik Lleidako Unibertsitatean gotortuta egon da.
2021/02/16 - 01:09
Pablo Haselek itxialdia hasi du Lleidako Unibertsitatean, kartzelan sartzea ekiditeko
Ostiralean amaitu zen Auzitegi Nazionalak kartzelan sartzeko eman zion epea. Bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote bere abestietan terrorismoa goratzea eta monarkia iraintzea egotzita.
2021/02/09 - 12:13
Erregearen aurka protesta egiteagatik 12 gazte deklaratzen hasi dira Iruñean
Deklaratzera deituta dauden 12 gazteei koroaren aurkako delitua egotzi diete, besteak beste, Kolon eta Felipe VI.aren estatua simulatuak eraisteagatik.
2021/02/01 - 15:39
Pablo Hasel: "Pagaburu gisa erabili naute, besteak beldurtzeko"
"Ziur aski igandean nire bila etorriko dira, eta kartzelan sartuko naute", esan du rap musikariak. Argi utzi du, beraz, ez dela espetxean bere kabuz sartuko, alegia, atxilotu arte itxarongo duela.