Euskal Mendiak
2019/09/15 - 16:15
Arruazutik Izabara korrika, artzaintzaren eta lurraren balioa ezagutarazteko
Arruazutik Izabarako bidea korrika egingo du Aritz Ganboa artzainak, eta erronka berri hau 'Bidea' dokumentalean jaso nahi du.
2019/09/14 - 16:29
20. mendi-martxa antolatu dute Zokoan, Bigarren Mundu Gerrako mugalarien omenez
Zokoan hasi eta Errenterian bukatuko da 'Comet' sare klandestinoan parte hartu zutenen omenez antolatuko mendi-martxa.
2019/09/07 - 16:15
Idiazabal gaztaren ibilbideak gero eta turista gehiago erakartzen ditu
Duela bost urte, GR-283 edo Idiazabal gaztaren ibilbidea martxan jarri zutenetik. Jatorri desberdineko 500 lagunetik gora erreserbatu dute ibilbidea.
2019/07/28 - 16:51
Euritan ere, Aralar mendiko kantoi sekretu eta monumentuak ezagutzeko aukera
Aralarko 3000 eta 5000 urte bitarteko monumentu megalitikoez gozatzeko aukera eskaintzen dituzten bisita gidatuak ez dira eguraldi txarra eginda ere bertan behera gelditzen.
2019/07/08 - 20:22
Luis Mintxero mendizaleak Rafael Castañosen gorpua nola aurkitu zuen azaldu digu
Irungo mendizaleak albistea entzun zuen telebistan eta bere bila irtetzea erabaki zuen. Bidea hartu eta erorikoa har zezakeen eremua zeharkatu ondoren, gorpua topatu zuen.
2019/07/06 - 12:52
'Ibilbideetako bat hartu nuen, eta erorketa zonaldea arakatzen joan nintzen'
Rafa Castaños Piriniotan desagertutako Santurtziko mendizalearen gorpua aurkitu zuen Luis Mincherok (jatorriz, gaztelaniaz). Elkarrizketa osoa, 14:00etan, ETB1eko Gaur Egun saioan.
2019/06/24 - 16:45
Christian Podellaren 'Top of Africa', Mendi Filmen 12. edizioko irudi nagusia
Mendizaletasuna ardatz nagusi duen Mendi Film jaialdiak 12. edizioari eki dio dagoeneko. Jaialdiaren irudi berria aurkeztu dute Bilboko BBK Aretoan.
2019/06/24 - 13:19
Ertzaintzaren helikopteroak min hartuta zegoen eskalatzailea erreskatatu du Eginon
49 urteko eskalatzaileak orkatilean min hartu zuen 'Karakoles' izenarekin ezagutzen den ertz batean.
2019/06/17 - 18:25
'Aurtengo Zegama-Aizkorri maratoian zaborra oso gutxi utzi du jendeak'
Oso albiste pozgarria dela kontatu digu Gaizka de Miguel, Aizkorri Bizirik taldeko kideak. Aizkorriko aterpetxea konpontzeko sortu zuten taldea eta orain, Urbiako artzain txabolekin hasiko dira
2019/06/17 - 10:32
Min hartuta duen mendizale bat helikopteroz erreskatatu dute, Anboton
Anbototik jeisten ari zela min hartu duen pertsona bat erreskatatu behar izan dute Ertzaintzaren mendiko ataleko kideek. Azkenean, helikopteroaren laguntza behar izan dute (Irudiak: @UvrErtzaintza)
2019/06/10 - 08:29
Onik aurkitu dituzte Errioxan galdutako bi onddo biltzaile iruindarrak
Bi gizon Lumbreras mendira joan dira onddoak biltzera, baina une batean, elkarren arrastoa galdu dute.
2019/06/06 - 18:36
Gorbeiako Parke Naturalaren 25. urteurreneko jarduerak igandean hasiko dira
Egitarauak ekainaren 21ean jarraituko du adin guztietako pertsonei zuzendutako jarduerekin.
2019/06/02 - 21:02
Adar hotsak entzun dira Bizkaiko deiadar mendietan barrena, tradizioari eutsiz
Ganekogortaren tontorretik egin dute aurten Batzar Nagusietarako deia. Errealitate eta kondaira arteko tradizio hori Bizkaiko Foruen sinbolo bihurtu da.
2019/05/05 - 19:09
Claverina hartzak hiru ardi hil ditu Uztarrozen
Iazko urrian Frantziak Claverina eta Sorita hartzak askatu zituen Bearnon, eta horrek Foru Gobernuaren eta inguruko abeltzainen haserrea eragin zuen.
2019/05/04 - 15:36
Hipotermia zantzuekin aurkitu dute Urbasan galduta zegoen 75 urteko abeltzaina
Nafarroako Ospitalera eraman dute helikopteroz. Atzo arratsaldean atera zen etxetik, ganadua zaintzera, eta, lehen informazioen arabera, galdu egin zen.
2019/04/25 - 01:31
Suhiltzaileek 23 erromes erreskatatu dituzte Ibañetan
Izandorreko aterpetik atera behar izan dituzte. Donibane Garazi (Nafarroa Beherea) eta Orreaga (Nafarroa) lotzen dituen Donejakue Bideko tartea egiten ari ziren.
2019/04/04 - 14:06
Udaberriko elurra
Azken orduetan bota duen elurrak paisaia ederrak utzi dizkigu Euskal Herri osoan.
2019/04/03 - 14:51
Lehen elur malutak iritsi dira Aralarrera
Lehen elur malutak hasi dira erortzen Aralarren. Elurraren maila 600-700 metrora jaitsiko da datozen orduetan (Txomin Rezolaren irudiak).
2019/04/03 - 13:56
Mendiko erreskate taldeetan osasun langileak izatea proposatu du ikerketa batek
Euskal Herriko Unibertsitateko talde batek azken urteotako erreskateak aztertu ditu, eta, ikerketaren arabera, duela 20 urte baino hiru aldiz handiagoa izan da 2018an gertakari eta istripu kopurua.
2019/03/29 - 10:03
Barakaldok AHTko lanen lur soberakinentzako zabortegia Argalarion jartzea baztertu du
Udalak salatu duenez, hedabideen bitartez jakin du Sustapen Ministerioaren asmoen berri. Alegazioak aurkeztuko dituela iragarri du.